TXERTOEN HISTORIA

Timeline created by 06marrue
  • 430 BCE

    ANTZINAKO GREZIA

    ANTZINAKO GREZIA
    Tucidides historialari greziarrak egin zuen ezaguna den immunitateari buruzko lehen aipamena. Peloponesoko gerrari buruzko pasarteak jasotzean, Atenasko bizilagunen herena hil egin zuen izurritea aipatzen du; gaixotasuna gainditzea lortu zutenek, Tucidides berak edo Socrates filosofoak esaterako, gaitzarekiko immunitatea garatu zuten.
  • 900

    TXINATAR INPEROA

    TXINATAR INPEROA
    X. mendean, mediku txinatarrek baztanga gaixoen pustulekin eginiko hautsa erabiltzen zuten herritarrak immunizatzeko. Hasiera batean sudurretik sartzen zen hautsa, eta, ondoren, larruazalpean txertatzen hasi ziren "bariolizazio" teknika erabilita. Antzerako teknikak erabiltzen ziren India eta Afrikako herrialde batzuetan ere. Bidaiariei esker, Europan teknika horien berri izan bazen ere, ez zitzaien erabilgarritasunik ikusi.
  • BALORAZIOA EUROPAN

    BALORAZIOA EUROPAN
    XVI. mendearen bukaeran hasi zen "bariolizazio" teknika Europan erabiltzen. Maitland mediku ingelesak esperimentu ugari egin zituen preso eta umezurtzen artean, emaitza positiboak lortuz.
  • BEHIAK ABIAPUNTU

    BEHIAK ABIAPUNTU
    Benjamin Jesty nekazari ingelesak behi-baztanga pairatutako pertsonak gaitzaren giza aldaeraz gaixotzen ez zirela antzeman zuen. Bere emazte eta seme-alabak behietatik eskuratutako materialaz inokulatzea erabaki zuen. Horren ondoren, ez zituzten gaixotasunaren ohiko sintomak garatu. Ingelesezko vaccine (txertoa) hitza ‘variolae vaccinae’ (behi-baztanga) hitzetik eratorritakoa da.
  • LEHEN TXERTOA

    LEHEN TXERTOA
    1796ko maiatzaren 14an Edward Jenner medikuak zortzi urteko haur bati txertoa jarri zion, eta baztanga birusaren aurrean jarri arren ez zuen sintomarik garatu. Babesteko gaitasuna erakutsita, txertoa hartutako pertsonengandik txertaketa materiala eskuratzeko metodoa garatu zuen; behiak alde batera utzita.
  • TXERTOEN AURKAKOAK

    TXERTOEN AURKAKOAK
    1840.ean indarrean jarri zen, Bretaina Handia, txertoak derrigor jartzeko legea; hasiera batean malguago eta ondoren isunak eta kartzela zigorrak ere tarteko. Lehen aldiz Gobernuak herritarren osasunaren inguruko gaietan esku hartu zuen eta herritar askok gehiegizko kontrol-nahia arbuiatu zuten. Ugariak izan ziren, arrazoi politiko, sanitario edo erlijiosoak argudiatuta, txertoen kontra sortutako mugimenduak. Txertoen arriskua salatzeko irudi eta kartelak argitaratu eta banatu zituzten.
  • MEDIKUNTZAREN AURRERAKADA

    MEDIKUNTZAREN AURRERAKADA
    1880ko hamarkadan Louis Pasteurrek kolera, antrax eta amorruaren kontrako lehen txertoak sortu zituen. Lehen aldiz frogatu zuen tratamendu fisiko-kimikoen bidez patogenoak indargabetzen dituzten txertoak fabrikatzea bideragarria zela.
  • POLIOAREN TXERTOA

    POLIOAREN TXERTOA
    1,8 milioi haur bildu zituen entseguaren ostean, Jonas Salk medikuak gidatzen zuen taldeak polioaren aurkako txertoa "segurua, eraginkorra eta indartsua" dela adierazi zuen. Txertoak amaiera eman zion hondartzen eta igerilekuen itxiera eragiten zuen udako birus agerraldien izuari.
  • DESAGERTARAZITAKO GAIXOTASUNA

    DESAGERTARAZITAKO GAIXOTASUNA
    Nazioarteko txertaketa kanpaina handi baten ondoren, 1980an Osasunaren Mundu Erakundeak baztanga desagertutzat eman zuen. Gaur arte errotik desagertarazi den giza gaixotasun bakarra da. Rahima Banu bangladestarra izan zen modu naturalean kutsatutako azken kasu ezaguna.
  • LEHEN TXERTO SINTETIKOAK

    LEHEN TXERTO SINTETIKOAK
    Gizakientzako lehen txerto sintetikoa aurkeztu zen B hepatitis gaitzaren kontra. Ondoren etorri ziren giza papiloma birusaren kontrakoa (2005) eta ebolaren kontrakoa (2018).
  • COVID19-AREN KONTRAKO TXERTOA

    COVID19-AREN KONTRAKO TXERTOA
    Sars CoV2 birusak mundu mailako pandemia eragin zuenetik, 200 ikertzaile talde baino gehiago gaitzari aurre egin ahal izateko txertoa garatzen hasi ziren. 2020ko abuztuan Errusiak Sputnik V, Covid19-aren kontrako lehen txertoa, erregistratu berri zuela iragarri zuen. Azaroan merkaturatu ziren Pfizer eta Moderna laborategien txertoak, eta abenduan AstraZeneca enpresarena.