Mikel laboa 1

Mikel Laboaren musika ibilbidea

By LeireBe
  • 1934an jaio zen

    1934an jaio zen
    Donostiako Parte Zaharrean jaio zen, 1934ko ekainaren 15ean, musika maite zuen familia batean. Ohikoa zen Mikel gaztearen etxean kantuz ibiltzea; euskal kanta zahar asko ikasi zituen etxe giroan. Gerra Zibila hasi orduko familiak alde egin behar izan zuen.
  • Gernikako Bonbardaketa

    Gernikako Bonbardaketa
    Gerra Zibila hasi orduko familiak alde egin behar izan zuen: aitak, Frantziara jo zuen; amak eta zazpi seme-alabek, berriz, Lekeitiora, amak Gardata auzoan zuen baserrira, eta han bizi izan ziren aldi batean. Han bizi izan zuten Gernikako bonbardaketa, Laboak hiru urte zituela.
  • Period: to

    Nerabezaroa eta Gaztaroa

    Gerra amaitu zenean, Donostiara itzuli zen familia osoa, eta Mikelek marianisten ikastetxe batean ikasi zuen. Han Jangoluke izeneko musika hirukotea osatu zuen. Gaztetan harmonikarekin saiatu zen Laboa, baina 16 urte zituenean gitarrarekin hasi zen. Batxilergoa amaituta, medikuntza ikastea erabaki zuen.
    1953/1954 ikasturtea Madrilen egin zuen. Handik Iruñera jo zuen, eta han berreskuratu zuen euskara. Iruñean egin zuen bere lehen kontzertua ere, erdaraz: Gaiarre antzokian.
  • Hamalau

    Hamalau
    Diska honetan ere, 6 lanean irekitako ildotik jarraitu zuen. Testuetan Sarrionandia ("Hegazti errariak"; "Oroitzen zaitudanean, ama"; "Gure oroitzapenak...") eta Atxaga ("Antzinako bihotz...") ziren nagusi. Eta lekeitioen sorkuntzak ez zuen etenik: "Cherokee", eta "Camarónen" eta John Cageren omenezko "Mugak".
  • Lehen kontzertua euskaraz

    Gaixotasun larria izan ostean, Zaragozara joan zen ikasketekin segitzera. Han eman zuen lehendabiziko kantaldia euskaraz, 1962an, hango ikasle euskaldunentzat, eta bertan izan zuen Ipar Euskal Herriko kantagintzaren berri. Handik aurrera, herri-kantagintza ezinbesteko bihurtuko zen musikari gaztearen errepertorioan.
    Zaragozatik Bartzelonara, Neuropsikiatria espezialitatea egitera. Katalunian Nova Cançó eta Els Setze Jutges mugimenduekin egin zuen topo.
  • Period: to

    Euskal Kantagintza Berria

    Urte hauek Euskal Kantagintza Berriaren garaia eratu zuten.
  • Lehen diska: Azken

    Lehen diska: Azken
    Baina talde lanaz gainera, bakarkako ibilbideari ekin zion Mikel Laboak. Baionan grabaturiko bere lehen disko txikia eman zuen argitara: Azken (Goiztiri, 1964). Lau kantu ziren lan horretan: Amonatxo, Bereterretxen kanthoria, "O Pello Pello eta Aurtxo txikia.
  • Ezkontza

    Ezkontza
    Marisol Bastidarekin ezkondu zen.
  • Ez Dok Amairu sortu zen

    Ez Dok Amairu sortu zen
    1963an medikuntzako ikasketak amaituta; hurrengo urteak Donostia eta Bartzelona artean eman zituen. Euskal Herriko egonaldietan, Katalunian ezagututako mugimenduen antzeko zerbait sortzeko ideia zerabilen. Benito Lertxundi eta Lourdes Iriondorekin harremanetan jarri zen. Horiez gain, JosAnton Artze, Jose Angel Irigarai, Julen Lekuona, Xabier Lete, Jose Antonio Villar eta beste artista batzuekin hasi zen elkartzen Kursaaleko etxabean. Ez Dok Amairu izango zena mamitzen hasi ziren.
  • Period: to

    Ez Dok Amairu

    Euskal Herriko kultura mugimendu abangoardista izan zen, lau urte lehenago abiatutako Euskal Kantagintza Berriaren barruan sortua. Une hartan hain azpiratua zegoen euskal kultura suspertu eta berritu zuen. Sekulako lan berritzailea egin zuten: euskaraz ordura arte egindako aipagarrienetakoa izan zen. Partaideak: Joxean Artze, Jexux Artze, Nestor Basterretxea, Jose Angel Irigarai, Lourdes Iriondo, Mikel Laboa, Jule Lekuona, Benito Lertxundi, Xabier Lete eta Jorge Oteiza.
  • Izenik gabeko diskoa

    Izenik gabeko diskoa
    Hau ere Baionan grabatua zen. Izenbururik gabe sortu zuen, jendeak "Ursuako Kantak" izenez deitzen dio. Horretan ere lau kantu ziren, horietatik bi tradizionalak: "Ursuako kanta" eta "Goizuetan". Beste biak Gabriel Arestiren poema musikatuak ziren: "Apur dezagun katea" eta "Egun da Santi Mamiña".
  • Beste bi disko berri

    Beste bi disko berri
    1969an beste bi disko txiki iritsi ziren, Urnietan "Herri Gogoa" diskoetxeak apailaturiko estudioan grabatuak. Batean, izenbururik gabekoan, (Herri Gogoa, 1969), bi herri kanta ("Haika mutil" eta "Iturengo arotza") eta bi olerki musikatu (Daniel Landarten "Zure begiek" eta JosAnton "Artzeren Zilbor hesteak"). Bigarren diskoarekin —"Bertolt Brecht-en lau poema" (Goiztiri, 1969)—, arazo handiak izan zituen. Zentsurak ez zuen onartu, eta Ipar Euskal Herrian argitaratu behar izan zuen.
  • Lekeitio

    Lekeitio
    Manuel Lekuonak "Literatura oral vasca" liburuan jasotako bi poema onomatopeiko oinarri hartuta, kantu esperimentala sortu zuen donostiar musikariak: "lekeitio" izena eman zion. Zehazki, "Lekeitio 2" zen, horren aurretik sekula grabatu gabeko beste "Lekeitio" bat izan zelako.
  • Laboaren musikaren hiru zutabe nagusi

    Laboaren musikaren hiru zutabe nagusi
    1969 urrun hartan, finkatuta gelditu ziren Mikel Laboaren musikaren hiru zutabe nagusiak. Lehenik, herri kantuak: handik eta hemendik bildutako kantu tradizionalak moldatu izan ditu.
    Bigarrenik, poeta garaikideen olerkien musikatzea: hainbat euskal poetaren testuak erabili izan ditu, baina bereziki Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia, Xabier Lete eta JosAnton Artzerenak. Eta, azkenik, kantu esperimentalen bidea: lekeitioek osatzen duten bide propio eta imitaezina.
  • Period: to

    Kantaldien Loraldia

    1970eko hamarkadan kantaldien loraldia gertatu zen, eta kontzertu asko eman zituen Laboak, 1978ra arte "Ikimilikiliklik" ikuskariarekin tartekatuta.
  • Ez Dok Amairu desegin

    Ez Dok Amairu desegin
    Ez Dok Amairu 1972an desegin zen. Orduan, Laboak eta Artze anaiek Ikimilikiliklik ikuskaria prestatu zuten, non poemak, kantuak, diapositibak eta marrazkiak tartekatzen ziren. Marrazkiak Jose Luis Zumetarenak ziren. Izan ere, Laboarekin harreman estua izan du gipuzkoar margolariak: harenak dira musikariaren diskoetako azalak, bai eta afixa asko ere.
  • Euskal Kanta Berria

    Euskal Kanta Berria
    Aurreko disken bilduma da honako hau. Abestiak:
    1- Egun da Santimamiña
    2- Goizuetan
    3- Urtsuako kanta
    4- Apur dezagun katea
    5- Munduaren esker ona
    6- Liluraren kontra
    7- Haika mutil
    8- Iturengo arotza
    9- Zure begiek
    10- Zilbor hesteak
    11- Denak ala inor ez
    12- Gaberako aterbea
  • Bat-Hiru

    Bat-Hiru
    Disko txikietan emandako kantuak bildu nahi izan zituen; emaitza "Bat-Hiru" disko bikoitza izan zen. Lan horretatik kanpo gelditu ziren Brechten poema euskaratuak, zentsuratuta segitzen baitzuten. Diskoan Laboaren hiru zutabe nagusiak agertzen ziren: herri kantuak, olerkarien gaineko abestiak eta lekeitioak. Azken horietan, sinbolismo handiko doinua zegoen diskoan, Gernika (Lekeitio 4), bonbardaketaren musikatze hunkigarria. Horrez gain, "Txoriak txori" bere abestirik ezagunena grabatu zuen.
  • 25 minutuko antzezpena

    25 minutuko antzezpena
    Lluis Llachekin emandako kontzertu batean, Komunikazio-inkomunikazioa lekeitioa estreinatu zuen taula gainean, 25 minutuko antzezpen guztiz apurtzailea.
  • Jendaurreko kantaldietan etenaldia

    Jendaurreko kantaldietan etenaldia
    Laboa nekatuta sentitu zen, eta, garai hartako beste abeslari askoren moduan, jendaurreko kantaldietan etenaldia egitea erabaki zuen. 1984 arte iraun zuen atsedenaldiak
  • Period: to

    Etenaldia

  • Lau-Bost

    Lau-Bost
    Deskantsuan, "Lau-Bost" disko bikoitza (Xoxoa, 1980) argitaratu zuen. Ohi zuenez, herri kantak daude ("Xoxo beltza", "Kantuz"), poeta garaikideen hitzak (Xabier Leteren "Izarren hautsa" ezaguna edo zentsura atzean utzitako Bertolt Brechten "Liluraren kontra") eta, jakina, "lekeitioak" (Komunikazio-inkomunikazioa, Dialektikaren laudorioa, Orreaga).
  • Agertokietara itzulera

    Agertokietara itzulera
    1984an itzuli zen agertokietara, Donibane Garazin eman zuen kontzertu batean. Dena den, osasun arazoak zituen berriro, eta medikuek atseden hartzeko gomendatu zioten behin eta berriz. Handik aurrera, bakanagoak izango ziren haren emanaldiak.
  • Sei

    Sei
    Etenaldiaren ostean, elkarlan emankorra hasi zuen bere ibilbidean garrantzi handia izango zuen musikariarekin: Iñaki Salvador. Jazz munduan trebatuta zegoen Salvador, eta aurrerantzean estilo horretara hurbildu zen Laboaren musika, kantuak pianoarekin eta bestelako musika tresnekin jantzita. Horren lekuko da hurrengo diskoa, 6 (Elkar, 1985). Estilo irekiera nabarmena (Lizardi') eta instrumentazio aberatsagoa (Negu hurbilak) ditu diskoak. Sorterriko koblak kantuarekin Joseba Sarr
  • Kolaborazioak egiten zituen

    Kolaborazioak egiten zituen
    Gazte talde askok miretsi dute Laboaren musika, eta erreferente handia da belaunaldi berrientzat. Horren lekuko da rock taldeekin izan duen harreman berezia. Kortatu taldearen "Kolpez kolpe" diskoan "Ehun ginen" abestian kantatu zuen.
  • Lekeitioak: 7.etik 11.era bitarteko Lekeitioak disko argitaragabeak

    Lekeitioak: 7.etik 11.era bitarteko Lekeitioak disko argitaragabeak
    Hurrengo diskoa lekeitioen bilduma izan zen, "Lekeitioak" (Elkar, 1988). "Baga Biga Higa" eta "Itsasoa" eta lehorra izan ezik, berriro grabatu zituen ordu arteko lekeitio guztiak. Halaber, bi kantu berri zeuden: Iñaki Salvadorrek pianoan moldatutako "Haika mutil", eta Joseba Tapiak grabatutako Iñaki Malbadiren "Albiztur" izeneko fandangoa, "Trikitixa" izenpean.
  • Hamabi

    Hamabi
    6 lanean irekitako ildotik segitu zuen. Testuetan Sarrionandia eta Atxaga ziren nagusi. Eta lekeitioen sorkuntzak ez zuen etenik. Abestiak:
    1- Lore sortu orduko.
    2- Kirru.
    3- Gaberako aterbea.
    4- Round midnight.
    5- Lili bat.
    6- Galderak.
    7- Antzinako bihotz.
    8- Cherokee.
  • Txerokee

    Txerokee
    Laboaren kantuen bertsioez osaturik, "Txerokee" (IZ-Seaska-Elkar, 1990) diskoa grabatu zuten hainbat rock taldek (Su ta Gar, Negu Gorriak, Delirium Tremens, M-ak, BAP!!...).
  • Zilbor hestea

    Zilbor hestea
    Omenaldi kutsuko beste lan batzuk ere izan dira. Iñaki Salvadorrek "Zilbor hestea" disko instrumentala (Elkar, 1992) osatu zuen Laboaren kantuekin.
  • Hamalau

    Hamalau
    Disko honetan ere, 6 lanean irekitako ildotik jarraitu zuen. Testuetan Sarrionandia ("Hegazti errariak"; "Oroitzen zaitudanean, ama"; "Gure oroitzapenak...") eta Atxaga ("Antzinako bihotz...") ziren nagusi. Eta lekeitioen sorkuntzak ez zuen etenik: Camarónen eta John Cageren omenezko "Mugak".
  • Laboari omenaldia

    Laboari omenaldia
  • Mikel Laboa zuzenean

    Mikel Laboa zuzenean
    Abeslari pasaitarrak 1997an kaleratutako diskoa da, kontzertuan grabatutakoa. Abestiak:
    1- Ihesa zilegi balitz.
    2- Goizuetan.
    3- Galderak.
    4- Lizardi.
    5- Gaberako aterbea.
    6- Komunikazio-inkomunikazio.
    7- Baga-biga-higa.
    8- Baga-biga-higa (II).
    9- Lili bat.
    10- Txinaurria.
    11- Antzinako bihotz.
    12- Mugak.
    13- Geure bazterrak.
  • Zuzenean II

    Zuzenean II
    ZUZENEAN II - GERNIKA: 2000. urtean kaleratutako diskoa da.
    Laboak 1999ko abuztuan Euskal Herriko Gazte Orkestrarekin eta Donostiako Orfeoiarekin Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan egin zuen kontzertu berezi-berezia jasotzen du. Abestiak:
    1- Elgeta.
    2- Txinaurria.
    3- Gure hitzak.
    4- Ezpatadantza.
    5- Kiromantzidxa.
    6- Gernika-Lekeitio.
    7- Txoria txori.
    8- Baga-biga-higa.
  • Euskal pilota, larrua harriaren kontra

    Euskal pilota, larrua harriaren kontra
    Julio Medem zinemagileak Laboaren doinuak baliatu zituen "Euskal Pilota. Larrua harriaren kontra" filmerako. Filmaren hizpidea Euskal Herriko egoera politikoa da: euskara, ETA, GAL, presoak eta biktimak, herrialdearen historia (karlistadak, Gernikako bonbardaketa, baita Ibarretxe Plana ere) dira jorratzen diren gai nagusiak.
  • 60ak + 2

    60ak + 2
  • Xoriek 17: Laboaren estudioko azken diskoa

    Xoriek 17: Laboaren estudioko azken diskoa
    Osasun arazoen ondorioz, hurrengo diskoaren argitalpena asko atzeratu zen. "Xoriek 17" (Elkar, 2005). Hor, James Joyce, Billie Holiday, Jacques Brel, Atahualpa Yupanqui eta Jesus Artze omendu zituen abesti banarekin; herri kantu batzuk berriro grabatu zituen (Xoxo beltza); eta Lisabö rock taldearekin "Orduan" kantu apurtzailea egin zuen. Gainera, Ruper Ordorika eta Xabier Montoia izan zituen ahotsetan laguntzaile "Langile baten galderak liburu liburu baten aurrean" kantuan.
  • Azken kontzertua jendaurrean

    Azken kontzertua jendaurrean
    2006ko uztailaren 11n aritu zen azken aldiz jendaurrean kantari, Zurriola hondartzan. Donostiako Udalak bakearen alde antolatutako kontzertu hartan, Bob Dylanek ere parte hartu zuen.
  • Lekeitioak

    Lekeitioak
    "Lekeitioak", Mikel Laboaren diskoa da, 1988an kaleratua. Onomatopeiaz eta ohiuz eginiko abestiak (lekeitioak) biltzen ditu. 2007an berrargitaratu zuten CD formatoan. Abestiak:
    1- Baga-Biga-Higa (Lekeitio 2)
    2- Dialektikaren laudorioa (Lekeitio 3)
    3- Haika Mutil (instrumentala)
    4- Gernika (Lekeitio 4)
    5- Trikitixa
    6- Komunikazio-inkomunikazioa (Lekeitio 5)
    7- Orreaga (Lekeitio 6)
    8- Itsasoa eta lehorra (Lekeitio 7)
  • 74 urte zituela hil zen

    74 urte zituela hil zen
    Azkenik, gaixotasun luze baten ostean, 2008ko abenduaren 1ean zendu zen, 74 urte zituela, Gipuzkoako Poliklinikan. Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako Urrezko Domina eman behar zion urte berean, 2008ko abenduaren 23an jaso behar baitzuen. Donostiako udalak, berriz, hiriko urrezko domina eman zion.
  • Mikel Laboa (1934-2008)

    Mikel Laboa (1934-2008)
    Laboaren ibilbide osoa jasotzen duen DVDa da. Laboaren emazte Mari Sol Bastidak zuzendutako lan horretan, kantariaren bizitzaren errepasoa egiten da, Laboaren beraren ahotsaren bidez zein haren gertukoenei egindako elkarrizketen bidez.