Filosofiaren Historia

  • 624 BCE

    Tales

    Tales
    Antzinako Greziako filosofo presokratikoa izan zen. Matematiko eta astronomo izatearekin batera, natura zientziaren eta filosofia naturalaren αρχηγος (arkhegos) sortzailea izan zen, Aristotelesen arabera [2]. Miletoko eskolako lehenengo ordezkaria da eta Anaximandro izan zuen kide eta jarraitzaile.
  • 610 BCE

    Anaximandro

    Anaximandro
    Miletoko eskolako bigarren filosofo presokratikoa izan zen, Talesen kide eta jarraitzaile eta Anaximenesen maisua. Filosofian ez ezik, astronomia, geometria, fisika eta geografian ere ekarpenak egin zituen, mundua ikuspegi zientifikoaz aztertzeko garaiko joera filosofikoari jarraiki.
  • 580 BCE

    Pitagoras

    Pitagoras
    Matematikari eta filosofo bat izan zen. Matematikan, Pitagorasen teoremarengatik da ezaguna eta zenbakien bitartez dena azal daitekeela pentsatzen omen zuen. Musikan, eskala pitagorikoak bere izena darama. Metenpsikosi edo arimaren transmigrazioaren dotrina ere zabaldu zuen.
  • 535 BCE

    Heraklito

    Heraklito
    Antzinako Greziako filosofoa zen, Efeso hirikoa.
    Heraklitoren obraren kontserbatzen diren pasarteak Efesoko Artemisaren Tenpluan utzitako diskurtso baten atalak dira. Bere idazkian orfismoa eta Hesiodoren eraginak nabaritzen dira.
  • 515 BCE

    Parmanides

    Parmanides
    Antzinako Greziako filosofo presokratikoa izan zen. Eskola eleatikoko sortzaile eta filosofo garrantzitsuena kontsideratu ohi da. Parmenidesek Eleako gobernuan parte hartu omen zuen. Filosofia ikasten hasi zen Aminia filosofo pitagorikoarekin.
  • 490 BCE

    Enpedokles

    Enpedokles
    Filosofo greziarra eta Agrigentoko herritarra zen. Enpedoklesen filosofia oinarrizko lau gai klasikoen sortzailetzat jotzen da, hau da, unibertso osoa lurrez, airez, suz eta urez osatua dagoela. Garaikideek idatziz jaso zuten haren heriotza eta literaturan eta kondairetan maiz erabilitako gaia izan da. Gainera, munduan sexu aldaketa izan zuen lehena izan zen.
  • 470 BCE

    Sokrates

    Sokrates
    Grezia Klasikoko filosofo bat izan zen. Mendebaldeko tradizio filosofikoaren ikonorik garrantzitsuenetarikoa da, Platonen irakaslea izan zen eta harengan eragin handia izan zuen.
  • 429 BCE

    Platon

    Platon
    Grezia Klasikoaren filosofo garrantzitsu bat izan zen. Sokratesen ikasle eta Aristotelesen maisu izan zen. Sokratesengandik jaso zuen eragina nabarmena izan zen. Parmenides, Heraklito eta pitagorikoen pentsamendu-iturrietatik ere edan zuen. Bere filosofiaren argitasunak eta sakontasunak eragin nabarmena izan dute historian zehar.
  • 384 BCE

    Aristoteles

    Aristoteles
    Grezia klasikoko filosofo eta zientzialari bat izan zen. Askoren iritziz, Platonekin batera, mendebaldeko pentsamoldearen filosofo garrantzitsuenetariko bat da. Bere lanek ezagutzaren arlo anitz biltzen dituzte, hala nola biologia eta beste natura zientziak, logika, metafisika, epistemologia edo ezagutzaren filosofia, etika, politika, eta estetika.
  • 354 BCE

    Agustin Hiponakoa

    Agustin Hiponakoa
    Filosofo eta teologo bat izan zen. Mendebaldeko kristautasunaren gizonik garrantzitsuenetakoa, Eliza Katolikoaren santu eta doktore, kristau dotrina neoplatonismoarekin uztartu eta erlijioz kanpoko bestelako ekarpen filosofikoak ere egin zituen.
  • Aug 16, 980

    Avizena

    Avizena
    Persiar mediku, filosofo eta zientzialaria izan zen. Erdi Aroko islameko filosoforik ospetsuena da. Aristoteles interpretatzerakoan neoplatonikoen ildotik ibili zen. Hainbat testu gorde dira. Horietako bat, Medikuntzaren Kanona, testu klasiko bilakatu zen medikuntzaren irakaskuntzan, eta eragin handia izan zuen XVI. mendea arte, Sortaldean eta Sartaldean
  • Apr 14, 1126

    Averroes

    Averroes
    Andalustar filosofo eta jakituna izan zen, lege islamikoetan, matematikan eta medikuntzan aditua.
  • Jan 25, 1225

    San Tomas Akinokoa

    Filosofoa, teologoa, latinezko idazlea eta domingotar fraidea izan zen. Erromatar Eliza Katolikoko doktore eta santua da.
  • 1265

    Duns Eskoto

    Duns Eskoto
    Filosofo eta teologo eskolastiko bat izan zen, Doctor Subtilis (euskaraz, Maisu Fina) goitizenaz ere ezaguna, haren pentsamenduaren zorroztasuna zela-eta. Metafisika eta etika arloetan kokatzen da bere pentsamendua, betiere teologia kristauari begira eta Aristotelesen eraginpean.
  • 1285

    Gilen Ockham

    Gilen Ockham edo Gilen Ockhamgoa garaikideen artean Venerabilis Inceptor, Doctor invincibilis eta Princeps nominalium ere deitua, fraide frantziskotarra eta filosofo eskolastiko ingelesa izan zen, Ockham herrikoa, Ingalaterrako Surreykoa.
  • Feb 7, 1478

    Tomas Moro

    Abokatua, idazlea, politikaria eta humanista izan zen. Utopia hitza asmatu eta izen bereko liburua idatzi zuen, alegiazko uharte-nazio bati buruzkoa. Liburuan, bertako sistema politikoa aurkeztu zuen.
  • Thomas Hobbes

    Filosofo ingelesa, filosofia modernoaren sortzaileetako bat izan zen. Bere lanik ezagunena Leviathan. Teoria kontratualistaren oinarriak ezarri zituen; oinarri horiek izugarrizko garrantzia izan zuten mendebaldeko filosofia politikoaren garapenean. Filosofia ez ezik, etika, historia, teologia, geometria eta fisika jorratu zituen, besteak beste.
  • Rene Descartes

    Filosofoa, matematikaria eta zientzialaria izan zen. Bai filosofian, bai matematikan, aitzindaritzat dugu gaur egun.
  • John Locke

    Filosofo eta teoriko liberal ingelesa zen. Liberalismoaren aitzindaritzat hartzen da gaur egun.
  • Spinoza

    Filosofo judu sefardi holandarra, kartesianismo kritikoaren oinordekoa. XVII. mendeko hiru filosofo arrazionalista handietakotzat jotzen da, René Descartes frantsesarekin eta Gottfried Leibniz alemaniarrarekin batera.
  • Nicolas Malebranche

    Teologo eta filosofo arrazionalista izan zen. Batik-bat San Agustin eta Descartesen jarraitzailea izan zen. Bere ekarpen filosofiko eta teologiko garrantzitsuenak okasionalismoaren eta Jainkoaren existentziaren inguruko tesiak izan ziren.
  • Galileo Galilei

    Italiar matematikari, fisikari eta astronomoa izan zen. Errenazimentuko gizona, haren interesa zientzia eta artearen esparru gehienetara zabaldu zen (musika, literatura eta pintura, besteak beste). Bere lorpenen artean teleskopioaren hobekuntza, behaketa astronomiko ugari, mugimenduaren inguruko lehenengo legea eta “Kopernikoren Iraultza”rekiko babes determinantea aurkitzen dira.
  • Gottfried Leibniz

    Alemaniar filosofo, matematikari, logikari, teologo, jurista, liburuzain eta politikaria izan zen.
  • George Berkeley

    Irlandako filosofo eta apezpikua izan zen, idealismo subjektiboa deituriko korronte filosofikoaren aitzindaritzat hartua izan da.
  • Montesquieu

    Ilustrazio garaiko kronista eta pentsalari politikoa izan zen. Ilustrazioaren mugimenduko filosofo eta saiakeragile garrantzitsuenetakoa. Ospetsua da berak egituratu zuelako botereen banaketaren teoria, gaur egungo gobernu modernoetan oinarrizkotzat jotzen dena eta mundu osoko konstituzio ugaritan ezarria.
  • Voltaire

    Frantziar filosofoa eta idazlea izan zen. Ilustrazioaren pertsonaia nabarmenenetako bat izan zen.
  • David Hume

    Eskoziar filosofo, ekonomista eta historialaria izan zen eta enpirismoaren bultzatzailetzat jotzen da.
  • Jean-Jacques Rousseau

    Suitzar idazle, musikagile eta filosofoa izan zen, frantsesez idazten zuena. Ilustrazioko pentsalari nagusietako bat izan zen. Haren lanik ezagunenak Gizarte-Hitzarmena, Aitorpenak eta Emilio, edo Hezkuntzaren gainean dira.
  • Denis Diderot

    Denis Diderot
    Idazle eta filosofo frantsesa, Ilustrazio garaiko idazle eta filosofoa. Encyclopédie ou Dictionnaire raisonné des sciences, des arts et des métiers izenburuko entziklopediaren editorea izan zen, Jean le Rond d'Alembert-ekin batera.
  • Jean le Rond d'Alembert

    Jean le Rond d'Alembert
    Frantziako matematikaria, fisikaria eta filosofoa. zen Mugimendu ilustratuaren pertsonaia garrantzitsuenetako bat izan zen eta Denis Diderotekin batera Entziklopediaren egilea (Encyclopédie ou Dictionnaire raisonné des sciences, des arts et des métiers). Bere iritzian, zientziak oro gizateriaren aurrerapena lortzeko bidea ziren.