Filosofos

Denbora lerroa filosofoak

  • 625 BCE

    Tales Miletokoa

    Tales Miletokoa
    Greziar matematikari, astronomo eta filosofoa. Geometriaren arloan egindako lan batzuk hauek dira: gorputz baten garaiera hauen itzalean oinarrituta nola aurkitu asmatu zuen. Eguzkiaren eklipse bat iragarri zuen, eta horrek ere ospe handia eman zion. Teoria kosmologiko bat aurkeztu zuen; horren arabera unibertsoa lau elementuz osatua dago: ura, airea, lurra eta sua; urak, gauza guztien iturburu denez, beste elementu guztiak sortarazten ditu kondentsasioz, lurrunketaz edo aldaketaz.
  • 610 BCE

    Anaximandro (Mileto, K.a. 610 inguruan - 547 inguruan)

    Anaximandro (Mileto, K.a. 610 inguruan - 547 inguruan)
    Miletoko eskolako zuzendaria izan zen. Mundu ezagunaren lehen mapa egin zuen, gnomon edo eguzki-erlojua eta lehen ortze esfera ditu lan modura.
  • 580 BCE

    Pitagoras Samoskoa (Samos, c. K.a. 580 – Metaponto, c. K.a. 495)

    Pitagoras Samoskoa (Samos, c. K.a. 580 – Metaponto, c. K.a. 495)
    Antzinako Greziako matematikari eta filosofo bat izan zen. Matematikan, Pitagorasen teoremarengatik da ezaguna eta zenbakien bitartez dena azal daitekeela pentsatzen omen zuen. Musikan, eskala pitagorikoak bere izena darama.. Filosofian, Platonengan eragina izan zuen eta bere burua filosofotzat jo zuen lehenengoa izan zela ere jaso da. Pitagorismo izendatu den mugimendu erlijioso garrantzitsu baten sortzaile, mistikotzat jo izan da historian zehar.
  • 515 BCE

    Parmenides edo Parmenides Eleakoa ( Elea, K.a. 515?- K.a. 450)

    Parmenides edo Parmenides Eleakoa ( Elea, K.a. 515?- K.a. 450)
    Antzinako Greziako filosofo presokratikoa izan zen. Eskola eleatikoko sortzaile eta filosofo garrantzitsuena kontsideratu ohi da. Parmenidesek Eleako gobernuan parte hartu omen zuen. Filosofia ikasten hasi zen Aminia filosofo pitagorikoarekin. Parmenidesen eragina nabarmentzekoa da mendebaldeko pentsamendu metafisikoaren historian, lehendabizikoz Izateari buruzko hausnarketa garatu baitzuen. Parmenidesekin kosmologia ontologia bihurtzen da.
  • 490 BCE

    Enpedokles ( K.a. 490 - K.a. 430)

    Enpedokles ( K.a. 490 - K.a. 430)
    Filosofo greziarra eta Agrigentoko herritarra zen. Unibertso osoa lurrez, airez, suz eta urez osatua dagoela zion. Garaikideek idatziz jaso zuten haren heriotza eta literaturan eta kondairetan maiz erabilitako gaia izan da. Gainera, munduan sexu aldaketa izan zuen lehena izan zen.
  • 470 BCE

    Sokrates (Atenas, K.a. 470 - Atenas K.a. 399)

    Sokrates (Atenas, K.a. 470 - Atenas K.a. 399)
    Aita eskultorea zuen eta ama emagina. Greziako filosofiaren aitzindari nagusietako bat izan zen, baina ez zuen ezer idatzita utzi eta haren bizitza eta pentsamendua ikasleen bidez ezagutzen dira, Platonen bidez, batez ere, Platonen obrarik gehienak Sokratesen elkarrizketetan oinarrituak baitira. Sokrates gizon prestua eta gudari ausarta izan zen, baina guztien gainetik agorako gizona izan zen, plaza gizona..
  • 428 BCE

    Platon (Atenas edo Egina, K.a. 428 inguruan – Atenas, 347).

    Platon (Atenas edo Egina, K.a. 428 inguruan – Atenas, 347).
    Familia aristokratiko eta aberatseko semea. Aristokles zuen jatorrizko izena, baina Platon (“zabala”) ezizena hartu zuen. Garai hartako maisu onenekin hezi zuten. K.a. 407. urte inguruan Sokratesen taldean onartu zuten eta zortzi urtez, Sokratesen heriotza arte (K.a. 399), bere filosofian eragin handia izan zuen maisuaren irakaspenak jaso zituen. Politikan parte hartu zuen baina Karmide eta Kritia oligarken eta haien ondoko demokraziaren bidegabekeriek gibelatu zuten hartatik.
  • 400 BCE

    Sofistak

    Antzinako Grezian, K.a. V. mendean hasita, dute jatorria sofistak. Hiritarren iritziz jakintsuak ziren (Sokrates, Zazpi Jakintsuak, esaterako) baino geroago terminoa maila altuko ikasleen maisu lanetan ibiltzen ziren haiek izendatzeko erabili zen. Pentsalari moduan euren ekarpena nabaria da etika, politika eta orohar gizarte eta giza-arazoetan. Literatura alorrean, prosa eta erretorikaren sortzaileak dira eta gramatika eta semantika alorretan aitzindariak.
  • 384 BCE

    Aristoteles Estagiran (Mazedonia) jaio zen K.a. 384.urtean, eta Kaltzisen (Eubea) hil zen K. a. 322.urtean.

    Aristoteles Estagiran (Mazedonia) jaio zen K.a. 384.urtean, eta Kaltzisen (Eubea) hil zen   K. a. 322.urtean.
    Grezia klasikoko filosofo eta zientzialari bat izan zen. Bere lanek ezagutzaren arlo anitz biltzen dituzte, hala nola biologia eta beste natura zientziak, logika, metafisika, epistemologia edo ezagutzaren filosofia, etika, politika, eta estetika.
    Logikari erreparatuta, dedukzioa da Aristotelesen logikaren muina, kasu partikularretatik ondorio orokorrak ekartzen dituen indukzioa ere aipatu bazuen ere.
  • 370 BCE

    Hipatia

    Hipatia
    Hipatia zientzialari, filosofo, neoplatoniko eta irakaslea izan zen, bere jakinduria eta ikasketekin matematikaren eta astronomiaren garapenean lagundu zuena. Sudak esaten duen bezala, Hipatia hiru lanen egilea da: Alexandriako Diofantoren “Aritmetika”-ren inguruan egindako iruzkin bat, Pergako Apolonioren sekzio ezagutuen inguruan egindako iruzkin bat eta “Kanon Astronomikoa” delakoarena.
  • 430

    San Agustin Hiponakoa: (354ko azaroaren 13a - Hipona, 430eko abuztuaren 28a)

    San Agustin Hiponakoa:  (354ko azaroaren 13a - Hipona, 430eko abuztuaren 28a)
    Filosofo eta teologo bat izan zen. Mendebaldeko kristautasunaren gizonik garrantzitsuenetakoa, Eliza Katolikoaren santu eta doktore. Honek jainkoarekiko sinesmena eta jakintza eta fedea jainkoarengana eta, jakintzara heltzeko modu bakarra dela defendatu egin zuen. Ariman aurkituko den fedeak egiaren berri ematen badigu ere, arrazoiak egia horiek baieztatu egin ditzake, nahi eta arrazoiak, fedeak gidaturik aritzen ez denean, egiazkoak ez diren ezagutzak sor ditzakeen.
  • 1225

    Tomas Akinokoa (Roccasecca, Siziliako Erresuma, 1224 edo 1225 - Fossanova abadia, Aita Santuen Lurraldea, 1274ko martxoaren 7a)

    Tomas Akinokoa  (Roccasecca, Siziliako Erresuma, 1224 edo 1225 - Fossanova abadia, Aita Santuen Lurraldea, 1274ko martxoaren 7a)
    Filosofoa, teologoa, latinezko idazlea eta domingotar fraidea izan zen. Erromatar Eliza Katolikoko doktore eta santua da.
    Aristotelesen filosofian oinarri harturik, Tomas Akinokoak eskolastikaren kristau pentsamendura egokitu zuen hura. Haren pentsamenduak, beraz, kristautasunaren dogmetan, Erdi Aroko tradizio kristauan eta Aristotelesen filosofian ditu erroak. Aristotelesen testuei iruzkinak egin zizkien eta haren kontzeptu asko argitzen saiatu zen
  • 1266

    Joan Duns Eskoto —jatorrizko izen-deiturez, John Duns Scotus— (Duns, Eskozia, c. 1266 - Kolonia, Alemania, 1308ko azaroaren 8)

     Joan Duns Eskoto —jatorrizko izen-deiturez, John Duns Scotus— (Duns, Eskozia, c. 1266 - Kolonia, Alemania, 1308ko azaroaren 8)
    Filosofo eta teologo eskolastiko bat izan zen.
    Honen pentsamenduaren zorroztasuna zela-eta. Metafisika eta etika arloetan kokatzen da bere pentsamendua, betiere teologia kristauari begira eta Aristotelesen eraginpean. Besteak beste, bere eragina nabarmena izan zen Kant filosofoaren lanetan.
  • Mar 18, 1515

    Teresa de Cepeda y Ahumada (Gotarrendura, Regne de Castella, 28 de març 1515 - Alba de Tormes, 4 d'octubre de 1582),

    Teresa de Cepeda y Ahumada (Gotarrendura, Regne de Castella, 28 de març 1515 - Alba de Tormes, 4 d'octubre de 1582),
    Espainiar moja karmeldarra eta gaztelaniazko idazle mistikoa izan zen. Karmeldarren ordenako erreformatzaile garrantzitsuena izan zen eta Karmel Mendiko Andre Mariaren ordenako lekaime oinutsen ordena sortu zuen. Eliza Katolikoko santu eta doktorea da. Idazle oparoa izan zen eta erlijio gaiak erabili zituen beti: (1565, «Betegintzarraren bidea»).(1577 «Zazpi egoitzetako liburua»), (1610, «Fundazioen liburua») eta (1611, «Jaungoikoaren urrikalpenen liburua»).
    Bere eguna urriaren 15ean da.
  • Jul 6, 1535

    Tomas Moro (Londres, Ingalaterra, 1478ko otsailaren 7a – 1535eko uztailaren 6a)

    Tomas Moro (Londres, Ingalaterra, 1478ko otsailaren 7a – 1535eko uztailaren 6a)
    Abokatua, idazlea, politikaria eta humanista izan zen. Utopia hitza asmatu eta izen bereko liburua idatzi zuen, alegiazko uharte-nazio bati buruzkoa. Liburuan, bertako sistema politikoa aurkeztu zuen.
    Hainbat lanpostu publiko bete zituen: Parlamentuko kide (1504), jarauntsien kudeatzaile (1514), ondasunen diruzain (1521), Behe Ganberako lehendakari (1523) eta lord kantziler (1529-1532). Idazlan nagusia Utopia (1516) da. Lan horretan gizartearen satira egin zuen eta oso eragin handia izan zuen.
  • May 24, 1543

    Nikolas Koperniko (1473ko otsailaren 19a-Frombork 1543ko maiatzaren 24a)

    Nikolas Koperniko (1473ko otsailaren 19a-Frombork 1543ko maiatzaren 24a)
    Errenazimenduko monje astronomoa izan zen, astronomia modernoaren aita. Berak formulatu zuen lehenengoz Eguzki Sistemaren heliozentrismoa, lehen aldiz Aristarko Samoskoak ulertua. Bere revolutionibus orbium coelestium liburua (zeruko esferen iraultzen ingurukoa) astronomía modernoaren hasierako puntu gisa kontsideratu ohi da. Koperniko matematikari, astronomo, legegizon, fisikari, kalonje katoliko, gobernadore, administratzaile, buruzagi militar eta ekonomista izan zela esan dezakegu.
  • Dec 27, 1571

    Johannes Kepler (Weil der Stadt, 1571ko abenduaren 27a - Ratisbona, 1630eko azaroaren 15a).

    Johannes Kepler (Weil der Stadt, 1571ko abenduaren 27a - Ratisbona, 1630eko azaroaren 15a).
    Alemaniar matematikari eta astronomoa izan zen. 17. mendeko iraultza zientifikoko pertsonai nagusietakoa izan zen, ezaguna bere planeten mugimenduaren legeengatik eta Astronomia Nova, Harmonices Mundi eta Epitome Astronomiae liburuengatik. Lan horiek Newtonen grabitazio unibertsalaren teoriaren oinarriak ezarri zituzten.
  • Thomas Hobbes (Westporten, Malmesburytik hurbil, 1588ko apirilaren 5an jaio eta Derbyshiren, 1679ko abenduaren 4an)

    Thomas Hobbes (Westporten, Malmesburytik hurbil, 1588ko apirilaren 5an jaio eta Derbyshiren, 1679ko abenduaren 4an)
    Filosofo ingelesa, filosofia modernoaren sortzaileetako bat izan zen. Bere lanik ezagunena Leviathan (1650) da: bertan teoria kontratualistaren oinarriak ezarri zituen; oinarri horiek izugarrizko garrantzia izan zuten mendebaldeko filosofia politikoaren garapenean. Filosofia ez ezik, etika, historia, teologia, geometria eta fisika jorratu zituen.
    Absolutismo politikoaren autore garrantzitsuenetakotzat jotzen da, eta bere pentsamendua liberalismoaren funtsezko zenbait kontzeptuk osatzen dute.
  • René Descartes (Frantziako Erresuma, 1596ko martxoaren 31a – Stockholm, Suedia, 1650eko otsailaren 11a)

    René Descartes (Frantziako Erresuma, 1596ko martxoaren 31a – Stockholm, Suedia, 1650eko otsailaren 11a)
    Filosofoa, matematikaria eta zientzialaria izan zen. Bai filosofian, bai matematikan, aitzindaria hartzen da. Matematika eta Fisikan ekarpen garrantzitsuak egin bazituen ere, Descartes Filosofia modernoaren aita kontsideratzen dugu. Justifikazioa jasotako egiei uko egiteko erabakian datza, eskolastika eta beste joerak baztertuz.
    Descartesek morala, medikuntza edo mekanika bezalako gaietan argia ikusi ahal izateko, ezaupidea bera ikertu behar dela uste du
  • Hans-Georg Gadamer (Marburg, 1900eko otsailaren 11a - Heidelberg, 2002ko martxoaren 13a)

    Hans-Georg Gadamer (Marburg, 1900eko otsailaren 11a - Heidelberg, 2002ko martxoaren 13a)
    Filosofo alemaniarra hermeneutika berritu zuena, eta bere obra Wahrheit und Methode lanagatik ezaguna. Martin Heideggerren ikaslea izan zen, eta bere bizitza guztia unibertsitate-munduan aritu zen. Nazismo eta komunismoaren aurkako jarrera agertu zuen. Gadamerrek objektibotasuna lortzea ezinezkoa dela eusten du, beraz, gizakia inguratzen duen ororen esanahia adostu egin behar da, bakoitzaren esperientzia besteei komunikatuaz egia pragmatiko bat lortzearren.
  • John Locke (Wringtonen, 1632ko abuztuaren 29an jaio eta Essexen hil zen, 1704ko urriaren 28an)

    John Locke (Wringtonen, 1632ko abuztuaren 29an jaio eta Essexen hil zen, 1704ko urriaren 28an)
    Liberalismoaren aitzindaritzat hartzen da gaur egun. Ez zuen innatismoaren eta determinismoaren existentzian sinesten eta jakinduria zentzumenetatik datorrela uste zuen. Lockerentzat, jakinduria gertakizunen arteko erlazioagatik dator . Bere pentsamenduak arrazionalismoaren eta mekanizismoaren elementuak ditu ere. Jainko sortzaile batean sinesten du eta gure existentzian eta ezerezetik ezin garela sortu oinarritzen du. Bere ustez, Jainkoaren asmoak lege naturalen bitartez soilik ikusi ahal dira.
  • Baruch Spinoza Amsterdamen jaio zen 1632ko azaroaren 24an, eta Haga hirian hil zen, 1677ko otsailaren 21an

    Baruch Spinoza Amsterdamen jaio zen 1632ko azaroaren 24an, eta Haga hirian hil zen, 1677ko otsailaren 21an
    Filosofo judu sefardi holandarra, kartesianismo kritikoaren oinordekoa. pentsamendua panteista du; haren ustez, mundua eta errealitate guztia printzipio bakar batera, hastapen sortzaile eta eratzaile bakar batera, biltzen da; substantzia deitu zion printzipio hari, eta Jainkoarekin lotu zuen. Spinozaren arabera, substantzia, berez dena, izateko beste ezeren premiarik ez duen hura da. Beraz, Spinozarentzat substantzia bakarra eta perfektua da Spinozaren Jainkoa da eta dena hatik sortu da.
  • Nicolas Malebranche (Paris, 1638ko abuztuaren 6a - 1715eko urriaren 13a)

    Nicolas Malebranche (Paris, 1638ko abuztuaren 6a - 1715eko urriaren 13a)
    Teologo eta filosofo arrazionalista izan zen. Batik-bat San Agustin eta Descartesen jarraitzailea izan zen. Bere ekarpen filosofiko eta teologiko garrantzitsuenak okasionalismoaren eta Jainkoaren existentziaren inguruko tesiak izan ziren. 1674-75 bitartean bere obra filosofiko garrantzitsuenaren eta zabalenaren bi bolumenak argitaratu zituen. Obra honi esker prestigioa lortu zuen bere garaian. Testuan gizakiaren okerrak egiteko joerari buruz jarduten du, baita oker horiek nola konpontzeaz ere.
  • Galileo Galilei (Pisa, Florentziako Dukerria, 1564ko otsailaren 15a - Arcetri, Toskanako Dukerri Handia, 1642ko urtarrilaren 8a)

    Galileo Galilei (Pisa, Florentziako Dukerria, 1564ko otsailaren 15a - Arcetri, Toskanako Dukerri Handia, 1642ko urtarrilaren 8a)
    Italiar matematikari, fisikari eta astronomoa izan zen. Errenazimentuko gizona, haren interesa zientzia eta artearen esparru gehienetara zabaldu zen (musika, literatura eta pintura, besteak beste). Bere lorpenen artean teleskopioaren hobekuntza, behaketa astronomiko ugari, mugimenduaren inguruko lehenengo legea eta “Kopernikoren Iraultza”rekiko babes determinantea aurkitzen dira. “Astronomia modernoaren aita”, fisika modernoaren aita” eta “zientziaren aita”tzat kontsideratu da.
  • Gottfried Wilhelm Leibniz(Leipzig, 1646ko uztailaren 1a – Hannover, 1716ko azaroaren 14a)

    Gottfried Wilhelm Leibniz(Leipzig, 1646ko uztailaren 1a – Hannover, 1716ko azaroaren 14a)
    Alemaniar filosofo, matematikari, logikari, teologo, jurista, liburuzain eta politikaria izan zen. XVII. eta XVIII. mendeetako pentsalari handienetakoa izan zen. Metafisika, epistemologia, logika, erlijioaren filosofia, matematika, fisika, geologia, legegintza eta historiaren alorretan ekarpen sakon eta garrantzitsuak egin zituen. Newtonen lanarekiko paralelo, kalkulu infinitesimala garatu zuen, notazio eta guzti, ordutik erabiltzen dena. Sistema bitarra ere asmatu zuen.
  • George Berkeley (Thomastown, 1685ko martxoaren 12a - Oxford, Erresuma Batua 1753ko urtarrilaren 14a)

    George Berkeley (Thomastown, 1685ko martxoaren 12a - Oxford, Erresuma Batua 1753ko urtarrilaren 14a)
    Irlandako filosofo eta apezpikua izan zen, idealismo subjektiboa landu zuena. Obra ugari idatzi zituen, horien artean “ Ezagutzaren hastapenak (1710)" eta “ Hylas eta Filonousen arteko Elkarrizketak . 1734an “El analista " izeneko obra publikatu zuen , bertan zientziaren fundamentuak kritikatzen dira, matematikaren garapenean eragin latza izan zutenak. Pentsamenduaz kanpoko errealitate oro ukatzen zuen, zentzuen bidez hautemandako mundu materialak zeinu-balioa besterik ez
  • Catharine Trotter Cockburn (1679ko abuztuaren 16a - 1749ko maiatzaren 11)

    Catharine Trotter Cockburn (1679ko abuztuaren 16a - 1749ko maiatzaren 11)
    Eleberrigilea, antzerkigilea eta filosofoa izan zen. 1702an, Trotterrek bere lehenengo lan filosofikoa argitaratu zuen, A Defense of Mr. Locken. Catharine antzerkilaritza eta liburugintzako garrantzitzu bai izango zen gizarteak ez baitzuen mespretzatu neska izateagatik.
  • David Hume (Edinburgh, 1711ko maiatzaren 7an jaio zen egutegi gregorianoaren arabera, eta apirilaren 26an jaio zen juliotar egutegiaren arabera. - Edinburgh, 1776eko abuztuaren 25a)

    David Hume (Edinburgh, 1711ko maiatzaren 7an jaio zen egutegi gregorianoaren arabera, eta apirilaren 26an jaio zen juliotar egutegiaren arabera. - Edinburgh, 1776eko abuztuaren 25a)
    Eskoziar filosofo, ekonomista eta historialaria izan zen. Enpirismoaren bultzatzailetzat jotzen da, John Locke, George Berkeley eta beste batzuekin batera. Humeren filosofiak John Lockeren enpirismoa eta George Berkeleyren idealismoa ditu oinarri: esperientzia da ezagutzaren iturri bakarra eta ez dago baliozko ezagutzarik esperientziaren baitara bil daitekeena baino.
  • Edmund Gustav Albrecht Husserl (1859ko apirilaren 8a - 1938ko apirilaren 27a)

    Edmund Gustav Albrecht Husserl (1859ko apirilaren 8a - 1938ko apirilaren 27a)
    Alemaniar filosofoa izan zen. Kontzientzia ikertu eta deskribatu zuena, mundu objektiboaz nahiz irudimen hutsezkoaz nola jabetzen garen aurkitzeko asmoz; azken jomuga, berriz, sistema deduktibo formalen teoria orokorra eraikitzea zuen. Atera zituen ondorioen arabera, kontzientziak ez du jabegai dituen objektuez kanpoko existentziarik. Fenomenologia deritzo Husserlen filosofia-sistemari. Azken lanetan idealismoaren aldera lerratu zen, ez baitzien aitortzen objektuei kontzientziaz kanpoko izaterik
  • Bertrand Russell (Trellech, Monmouthshire, 1872ko maiatzaren 18a - Penrhyndeudraeth, Gwynedd, 1970eko otsailaren 2a)

    Bertrand Russell (Trellech, Monmouthshire, 1872ko maiatzaren 18a - Penrhyndeudraeth, Gwynedd, 1970eko otsailaren 2a)
    Galestar filosofo, aktibista, idazle eta matematikaria izan zen.
    Bibliografia itzelaren egilea da, haren liburuetan bereziki Matematikaz, Filosofiaz eta Politikaz idatziz. XX. mendeko filosoforik eragingarrienetarikoa izan zen. 1950ean Literaturako Nobel saria jaso zuen.
  • Max Scheler (Munich, Alemania, 1874ko abuztuaren 22a - Frankfurt am Main, Alemania, 1928ko maiatzaren 19a)

    Max Scheler (Munich, Alemania, 1874ko abuztuaren 22a - Frankfurt am Main, Alemania, 1928ko maiatzaren 19a)
    Alemaniar filosofoa izan zen.Fenomenologia garatu zuen. Schelerrek bihotzaren edo senaren emozioen fenomenologia landu zuen; objektuak "etikoak" dira aldez aurretik, balio objektibo aldaezina dute, eta hierarkia baten arabera ordenatzen dira. Kanten filosofian ez bezala, formen etikaren ordez balioen etika materiala da nagusi Schelerrenean. Jainkoa edo goreneko pertsona da Schelerren sistemaren giltzarria. Geroko urteetan, ordea, ikuspegia aldatu eta gizakia ezarri zuen Jainkoaren lekuan.
  • Jacques Maritain (Paris, Frantzia, 1882ko azaroaren 18a - Tolosa Okzitania, Frantzia, 1973ko apirilaren 28a)

    Jacques Maritain (Paris, Frantzia, 1882ko azaroaren 18a - Tolosa Okzitania, Frantzia, 1973ko apirilaren 28a)
    Filosofo katolikoa izan zen. Bergsonen filosofiaren eta materialismo ororen aurkari sutsua izan zen; Tomas Akinokoaren filosofiaren interpretazio berri bat eskaini zuen, humanismo kristau berri baten ildotik. 1936ko Espainiako Gerra Zibilaren garaian, Hego Euskal Herriko katoliko abertzaleen jokabidearen aldeko izan zen Frantzian, kristau integristen aurka, eta harreman estuak izan zituen gerraondoan erbestean ziren euskal herritar buruzagi batzuekin.
  • Ludwig Josef Johann Wittgenstein (Viena, 1889ko apirilaren 26a - Cambridge, Ingalaterra, 1951ko apirilaren 29a)

    Ludwig Josef Johann Wittgenstein (Viena, 1889ko apirilaren 26a - Cambridge, Ingalaterra, 1951ko apirilaren 29a)
    Filosofo austriarra izan zen, hizkuntza, batez ere epistemologiarekin loturik, bereziki aztertu zuena. Vienako Zirkulua mugimendua eta bidenabar enpirismo logiko izeneko eskola filosofikoa eragin zituen pentsalarietako bat izan zen. Bizitzan zehar, bi lan soilik prestatu zituen argitaratzeko, Tractatus logicus-philosophicus eta Ikerketa filosofikoak; eta biak bere bizitzako pentsamendu filosofikoaren bi ikuspuntu bereizien mugarri dira. Nortasun enigmatiko eta bizimodu liluragarria izan zituen.
  • Martin Heidegger (Meßkirchen (Alemania) jaio zen 1889ko irailaren 26an eta Todtnaubergen (Alemania) hil zen 1976ko maiatzaren 26an)

    Martin Heidegger (Meßkirchen (Alemania) jaio zen 1889ko irailaren 26an eta Todtnaubergen (Alemania) hil zen 1976ko maiatzaren 26an)
    Alemaniar filosofoa izan zen. Fenomenologiarekin eta existentzialismoarekin lotu izan da. Haren libururik ospetsuena, Sein und Zeit («izatea eta denbora»), filosofiaren arloan XX. mendeko garrantzizkoenetakotzat jotzen da.
  • Max Horkheimer (Stuttgart, 1895eko otsailaren 14a - Nuremberg, 1973ko uztailaren 7an)

    Max Horkheimer (Stuttgart, 1895eko otsailaren 14a - Nuremberg, 1973ko uztailaren 7an)
    Filosofo eta soziologo alemaniarra izan zen. Ezaguna da gizarte ikerketarako institutuko zuzendari izan zelako (Institut für Sozialforschung), 1930 eta 1969 bitarteko Frankfurteko Eskola ospetsuaren aitzindaria, eta teoria kritikoaren (Kritische Theorie) sortzailetako izan zelako.
  • Theodor W. Adorno (Frankfurt, 1903ko irailaren 11.an jaio zen Frankfurten, eta Visp udalerrian (Suitza) hil zen 1969ko abuztuaren 6.an).

    Theodor W. Adorno (Frankfurt, 1903ko irailaren 11.an jaio zen Frankfurten, eta Visp udalerrian  (Suitza) hil zen 1969ko abuztuaren 6.an).
    Alemaniar filosofo, soziologo eta musikologoa da, eta 1949tik filosofia eta soziologia irakatsi zituen Frankfurten.
    Frankfurteko eskolaren teoria kritikoko bultzatzaile nagusietariko bat izan zen Ernst Bloch, Walter Benjamin, Herbert Marcuse eta Max Horkheimerrekin batera. Sari ugari jaso zituen XX. mendeko pentsalari entzutetsu gisa eta aintzatetsia izan zen estetika, filosofia eta estetikaren alorretan. Faxismoa eta berak izendaturiko kultur industria izan ziren kritikaren gai nabarmenenak.
  • Jean-Paul Charles Aymard Sartre (Parisen jaio zen, 1905eko ekainaren 21.an eta 1980ko apirilaren 15.an hil zen)

    Jean-Paul Charles Aymard Sartre (Parisen jaio zen, 1905eko ekainaren 21.an eta 1980ko apirilaren 15.an hil zen)
    Frantsesezko idazlea eta filosofoa izan zen, existentzialismoaren adar marxistaren erakusgarria, eta XX. mendeko intelektual politikoki konprometituaren irudi nagusietakoa.
    Halaber, existentzialismoaren ordezkari ospetsuena izan zen, Martin Heideggerrekin eta Albert Camusekin batera. Uko egin bazion ere, Literaturako Nobel Saria eman zioten 1964an. Suediako Akademiari gutun batean azaldu zionez, errekonozimendu eta saririk ez onartzeko araua jarri zion bere buruari.
  • Claude Lévi-Strauss (Bruselas, 1908ko azaroaren 28a - Paris, 2009ko urriaren 30a)

    Claude Lévi-Strauss (Bruselas, 1908ko azaroaren 28a - Paris, 2009ko urriaren 30a)
    Filosofo eta antropologo frantziarra izan zen. Gizarte zientzien epistemologian eragin handiko pentsalaria eta estrukturalismo izeneko eskolaren sortzaileetako bat da.
  • Paul Ricoeur (Valence, 1913ko otsailaren 27a - Châtenay-Malabry, 2005eko maiatzaren 20a)

    Paul Ricoeur (Valence, 1913ko otsailaren 27a - Châtenay-Malabry, 2005eko maiatzaren 20a)
    Filosofo Frantziarra izan zen.
    Sorbonako eta Nanterreko irakaslea izan zen. Ricoeurren filosofia deskribapen fenomenologikoen eta gogoetaren analisiaren inguruan eratzen da, eta existentzialismoaren eta psikoanalisiaren eragina ere nabarmena du. Borondatearen filosofia deitu izan zaio. Bere obrarik interesgarrienen artean honako hauek ditugu: Philosophie de la volonté, Histoire et vérité, De l´interprétation, Essai sur Freud, La Métaphore vive, La Sémantique de l´action.
  • Louis Althusser (Birmandreis, Aljeria Frantsesa, 1918ko urriaren 16a - Paris, 1990eko urriaren 22a)

    Louis Althusser (Birmandreis, Aljeria Frantsesa, 1918ko urriaren 16a - Paris, 1990eko urriaren 22a)
    Filosofo frantsesa izan zen. XX. mendeko marxismoaren joera garrantzitsuenetariko baten pentsalari ezaguna. Marxen irakurketa zientifikoa aldezten du, batez ere Kapitalarena, haren obren irakurketa «ideologikoa» baztertuz. «Haustura» bat ikusten du Marx gaztearen lanen eta Kapitalaren artean, azken hau benetako testu iraultzailea dela iritzirik. Obra nagusiak: Lire le Capital (1965), E. Balibarrekin lankidetzan; Pour Marx (1966), Lenin et la philosophie (1969).
  • Michel Foucault Poitiersen (Frantzia) jaio zen, 1926ko urriaren 15an eta Parisen hil zen, 1984ko ekainaren 26an.

    Michel Foucault Poitiersen (Frantzia) jaio zen, 1926ko urriaren 15an eta Parisen hil zen, 1984ko ekainaren 26an.
    XX.mendeko pentsamendu frantseserako, estrukturalismoaren eta postestrukturalismoaren artean kokatzen da. Hil egin zenerako, Frantzian pertsonarik azkarrenetarikotzat hartu zuten, nahiz eta oso gaztea izan. Bera, arkeologotzat zuen bere burua.
    Foucault-ek egin zuen lana, naturaren ingurukoa izan zen, historia, soziologia, psikologia eta filosofia kontuan izanda. XXI. mendearen hasieran, Foucault egilerik esanguratsuena bihurtu zen giza zientzietan.
  • Jürgen Habermas Düsseldorfen jaio zen, 1929ko ekainaren 18an,

    Jürgen Habermas Düsseldorfen jaio zen, 1929ko ekainaren 18an,
    Alemaniar soziologo eta filosofoa da, teoria kritikoa eta pragmatismoa bultzatu zuena. Epistemologian oinarritutako bere lanak XX. mendean beso luzekoak izan ziren. Habermas gizartea aztertzeko eredu bat proposatzen digu, arrazionaltasuneko bi forma erabiliz: Alde batetik, bizitzaren munduaren benetako arrazionaltasuna, eta bestetik, sistemaren arrazionaltasun formala.
  • Monique Wittig (Haut-Rhin, Alsazia, Frantzia, 1935eko uztailaren 13a – Tucson, Arizona, AEB, 2003ko urtarrilaren 3a)

    Monique Wittig (Haut-Rhin, Alsazia, Frantzia, 1935eko uztailaren 13a – Tucson, Arizona, AEB, 2003ko urtarrilaren 3a)
    Frantziar idazlea eta teoriko feminista izan zen, lesbofeminismoari funtsezko ekarpena egin ziona. Generoaren eraikuntza sozialaz idatzi zuen, eta "kontratu heterosexuala" esapidea erabili zuen lehendabizikoz. Sortutako teoria guztiak feminismo materialistaren jarraitzaile ziren beste hiru emakumerekin batera garatu zituen: Colette Guillaumin, Nicole-Claude-Mathieu eta Paola Tabet. 1970eko hamarkadan, hainbat artikulu argitaratu zituzten Nouvelles Questions Féministes aldizkarian.
  • Emmanuel Mounier (Grenoble, 1905eko apirilaren 1a - Paris, 1950eko martxoaren 22a)

    Emmanuel Mounier (Grenoble, 1905eko apirilaren 1a - Paris, 1950eko martxoaren 22a)
    Frantziar filosofoa izan zen, gai sozial eta politikoei erreparatu zien batez ere. Komunitate pertsonalismoaren eta Esprit aldizkariaren sortzaile izan zen. Gainera, bere lanek bere ibilbide filosofikoaren une bat eta bere konpromiso bizia erakusten dituzte