De00050

Historia

By Madditx
  • Period: to

    Gerra Zibila

    EHn, 1936ko uztailetik 1937ko abuztura arte iraun zuen.
    Dokumentala: Gerra Zibila Euskadin Gerraren ondorio nagusiak
    1. Erbesteratzeak
    1936an bertan hasi ziren, Irun eroritakoan jendea mugaz bestaldera, umeen erbesteratzeak, Kirmen Uribek Mussche nobelan ekarritakoak...
    2. Espetxeratzeak
    3. Heriotzak
    Fronteetatik haratago Maravillas-Berri Txarrak
  • Euskal Estatutuaren onarpena

    Euskal Estatutuaren onarpena
    1936ko hauteskundeetan Frente Popularrak lortu zuen gehiengoa. Testuinguru horretan EAJ-k sustatutako negoziaketak tarteko, Estatutuaren azken idazketa burutu zen, eta Madrilgo parlamentuan aurkeztu zen. Aho batez onartu zen Estatutua, eta horren bide eman zion Eusko Jaurlaritzaren sorrerari.
  • Eusko Jaurlaritzaren sorrera, Gernikan

    Eusko Jaurlaritzaren sorrera, Gernikan
    Gernikan egindako ekitaldi batean lehen Eusko Jaurlaritza sortu zen. Jose Antonio Agirre izendatu zuten lehendakari.
  • Period: to

    Lehen Eusko Jaurlaritza

  • Gernikako bonbardaketa

    Gernikako bonbardaketa
    Ahotsak.eus Gernikako bonbardaketa Gerra Zibileko gertakizun entzutetsuenetarikoa da. Halere, ez zen izan bonbardaketa bakarra. Ikus: Bonbardaketen mapa geolokalizatua
  • Period: to

    Frankismoa: isolamendutik irekitasunera

    Gerra Zibila amaitutakoan, Bigarren Mundu Gerran izan zuen jarrera tarteko (neutrala/ez-beligerantea) isolamendua ezarri zitzaion Espainiari. Halere, 1948an hasi zen Gerra Hotzak sortutako testuingurua tarteko, AEBk Franco aliatu antikomunistatzat hartu zuten: 1950tik aurrera irekitasunaren garaia heldu zen (nazioarteko erakundeetan onartua izan zen).
    EHko egoera: kontzertu ekonomikoen ezabatzea, muturreko pobrezia, jazarpena... Ahotsak.eus
  • Period: to

    Frankismoa

    Gerra Zibilean garaile izan ostean, Francoren diktadura ezarri zen Espainian.
  • Period: to

    Bigarren Mundu Gerra

    Bigarren Mundu Gerra ostean, aliatuen garaipena tarteko, demokraten itxaropenak berpiztu ziren Espainian ere: diktadura frankistaren amaiera iristean omen zegoen. Aldiz, hori ez zen hala izan, eta frankismoak eta errepresio sistematikoak iraun egin zuen.
  • Elbira Zipitriaren etxe-eskola Donostian

  • Greba orokorra Bizkaia eta Gipuzkoan

    Greba orokorra Bizkaia eta Gipuzkoan
    Maiatzaren 1etik 9ra bitarte, langile asko eta asko mobilizatu ziren. Kutsu erabat politikoko greba orokorra izan zen, 60ko hamarkada bitarte Errepublika garaiko azken arnas izan zena.
  • EKINen sorrera

    Diktaduraren aurkako borrokak 60ko hamarkadan indar hartu bazuen ere, Euskal Herriko egoera ulertzeko aipagarri zaigu EKIN ikasle-talde politiko abertzalea.
  • Period: to

    Frankismoa: garapena eta krisia

    Diktaduraren barneko zatiketa politikoaren areagotzea, oposizioaren eta diktaduraren aurkako borrokaren garapena... Ekonomikoki, hasieran egonkortasun eta garapena gailendu baziren ere, krisia heldu zen ostera. 1975ko azaroaren 20an, Franco hil zenean, diktadura amaitu egin zen.
  • ETAren sorrera

    ETAren sorrera
    EKIN 1959an desagertu zen, eta ETA sortu zen bere ordez. Hasieran autodeterminazioaren eta borroka demokratikoaren alde egin bazuen ere, 60ko hamarkadan erakunde ezkertiar eta sozialista gisa definitu zuen bere burua, prozesu iraultzailea elikatzeko lan egingo zuena: askapen nazionala eta askapen soziala. 1968tik aurrera ekintza armatuak egiten hasi zen.
  • Ikastolen Mugimendua

    Hamarkadaren hasieran leku batzuetan ikastola txiki batzuk hasi ziren martxan: Bilbo (1958); Hernani , Pasaia, Andoain (1961) ; Elgoibar, Irun, Deustu (1962); Orereta, Lazkao, Algorta, Gasteiz, (1963)... 1962an Iruñean lehenengo ikastola saio egin eta segituan poliziak itxi zuen 1964an berriro sortuz.
  • Euskal Kantagintza Berria

    Euskal Kantagintza Berria
    Euskararen inguruko gogoeta eta sorkuntza testuinguruak bide eman zion euskarari eremu literario, politiko eta kultural guztietara heltzeko: poesia, antzerkia eta bestelako adierazpide kulturalak nabarmendu egin ziren, eta kantagintza izan zen orduko baliabide arrakastatsuenetarikoa. Ez Dok Amairu taldea dugu azpimarragarri.
  • Comisiones Obreras-en sorrera

    Comisiones Obreras-en sorrera
    Sindikatu historiko deiturikoez gain (ELA-STV, UGT) urteotan gorpuztuz joan zen bestelako langile mugimendu bat. Gorpuzte horren adierazle izan ziren 1962an Asturias eta Bizkaian izan ziren grebak. CCOOk frankismoaren sindikatu bertikaletako egiturak probestu zituen langileak antolatzeko, eta, horrenbestez, gogor erreprimitu zituen erregimenak.
  • Aberri Eguna Itsasun

    Aberri Eguna Itsasun
    Diktaduraren aurkako rol nagusian aldaketak eman ziren 60ko hamarkadan.
  • Euskaltzaindiaren Baionako Biltzarra

    Baionako Euskal Idazkaritzaren biltzarra (1964) ez da oso aipatua izan euskaltzaleen artean, baina garrantzi itzela izan zuen euskara batuaren historian. Han hartutako erabakiek, liburuxka xume-xume baten gisa zabaldurik, bete-betean iragartzen dituzte lau urte geroago, aldaketa batzuekin, Arantzazuko biltzarrean (1968) hartuko direnak.
  • Aberri Eguna Gernikan

    Aberri Eguna Gernikan
    Eitb-ren bideoa, gazteleraz 1964an lehen aldiz izan ziren abertzaleek deituriko mobilizazioak Estatu espainiarrean bertan. Gernikara jende mordoa heldu zen, eta indar politiko berri baten erakustaldia izan zen egun hori hala.
  • Aberri Egun bakarretik, bi Aberri Egun izatera

    1966ko Aberri Egunean EAJ eta Eusko Jaurlaritzak Gasteizerako deialdia egin zuten, eta ETAkoek Irun-Hendaiarakoa. Honek agerian utzi zuen ETAk hartu zuen lerrokatze politiko berria eta horren ondoriozko nazionalismoon arteko zatiketa.
    Hau ulertzeko ezinbestekoa da industrializazio garaiak EHra ekarri zituen eraldaketa sozial eta politikoak aintzat hartzea.
    Testuingurua ulertzeko aproposa Txillardegiren Exkixu
  • Euskaltzaindiaren Arantzazuko biltzarra

    Euskaltzaindiaren Arantzazuko biltzarra
    1968an, Akademiaren sorreraren 50. urteurrenarekin bat eginez, Gabriel Arestik euskara batuaren auzia konpontzeko jardunaldi batzuk egitea eskatu zuen. Horretarako batzorde bat izendatu zen, Arantzazun. Txosten horretan jasotzen zen gomendioak proposatzen zuen erdiko euskalkietan oinarritzea eta prozesu mailakatu bat gauzatzea, alderdi azalekoenetatik eta erabakitzeko errazenetatik hasita, gai konplexuagoetan sakonduz joateko.
  • ETAren ekintza armatuaren hasiera

    ETAk Melitón Manzanas hil zuen, aurretiaz prestatutako lehen ekintza armatuaren bidez. Aurretik, José Pardines Guardia Zibila ere hil zuen ETAk, errepide kontrol batean izandako gertaera batean.
  • Burgoseko Prozesua

    ETAren ekintzak tarteko, Francoren erregimenak errepresioa gogortu zuen Euskal Herrian. Testuinguru horretan, 16 ETAkide epaitu eta 6ri Heriotza Zigorra ezarri zieten. Prozesu honek kontrakotasun handia jaso zuen maila internazionalean ere, eta Burgosen epaitutakoek beren bizia salbatu ahal izan zuten.
  • Period: to

    Trantsizioa

    Francoren heriotzaren ostean, borroka eta mobilizazioak areagotu egin ziren. Halere, ez da pentsatu behar egoera erabat onera aldatu zenik: errepresioak eta gerra zikin izendaturikoak (estatu terrorismoa, GAL...) luzaro jarraitu baitzuen.
  • Francoren heriotza eta diktaduraren amaiera

    Francoren heriotza eta diktaduraren amaiera
    1975ko azaroaren 20an Franco hil egin zen, diktadura amaitu egin zen hala eta trantsizio demokratikorako urteak hasi ziren.
  • Franco hil osteko hauteskunde orokorrak

    Franco hil osteko garaian, erreforma politikoaren testuinguruan, autonomiaren inguruko eztabaidek berriro ere indarra hartu zuten: are gehiago, posizio berriak ere agertu ziren eztabaidan (autonomia, independentzia, autodeterminazioa...). Testuinguru horretan autonomiaren aldeko hitzarmenaren alde egin zuten hainbat alderdik: 1977ko ekainaren 19an, hala, Gernikako bilkura batean Autonomiaren aldeko Ituna sinatu zen. Eztabaidok, ordea, isla izan zuten 1979ko euskal estatutuen sorreran ere.