Musikaren Historia

Timeline created by Agomezgomez
In Music
  • 401

    Erdi Aroa

    Erdi Aroa
    Erdi Aroko musika, batez ere, erlijiosoa izan zen, egiten ziren lan gehienak Elizarentzat baitziren. Erdi Aroan sortu zen musika liturgikoaren mota bat da, erritu katolikoan meza laguntzeko eta latinez egindakoa eta monasterioaren barruko bizitzarekin eta beneditar ordenarekin lotutakoa.
  • 1401

    Berpizkundea

    Berpizkundea
    Grezia eta Erroma klasikoa mirestu eta goraipatu ziren. Aro honetako pentsalariak eta artistak Aintzinako Grezian oinarritu ziren, baina Aintzinaroko musika oso ezezaguna zenez, musikariek ez zuten non oinarritu.
  • Barrokoa

    Barrokoa
    Musikaren historian garairik garrantzitsuenetakoa da: garai honetan berrikuntzak eta sorkuntza handiak izan ziren eta musikari famatuak ere azaldu ziren Bach, Häendel, Vivaldi, etb...
  • Klasizismoa

    Klasizismoa
    Klasizismoaren helburua errealitatearen perfekzio formalaren ideia adieraztea zen. Mundua eta gizakia gauza eder eta perfektutzat ikusten zuten eta, artearen bidez, perfekzio hori adierazi nahi zuten. Hori dela eta, gauzen forma erakutsi nahi zen eta ez edukia edo ideologia.
  • XX. Mendea

    XX. Mendea
    Rock and Rolla, Estatu Batuetan sortu zen XX.mendeko 50.hamarkadan. Musika eta dantza estilo berri baten hasiera izan zen. Gurasoengandik jasotako munduarekin pozik ez zeuden gazteen erantzuna izan zen.Rock-ak mundu ososko gazteen gustuak batzen zituen eta nazioarteko hizkuntza bilakatu zen.
  • Erromantizismoa

    Erromantizismoa
    Musikaren historiako une garrantzitsuena da, izan ere, garai honetan musika arte guztietatik, erromantikoena bilakatu baitzen. Aldi horretan, elementu subjektiboek arrazoiak baino indar handiagoa hartu zuten. Artista erromantikoaren ideala barneko mundua zuzenean eta estaldurarik gabe azaltzea izan zen.