Mesopotamia

  • 3500 BCE

    Gurpilaten erabilieran hasiera

    Gurpilaren duela 5.000 urte baino gehiago asmatu omen zen mesopotamia. Hasieran eltzegileek bustinari forma ematen leguntzeko erabiltzen zituzten.geroago,gurdietan jarri ziren,eta gautzak errezerako mugitzea lortu zen
  • Period: 3500 BCE to 2350 BCE

    Sumertarren Garaia

    Sumertarrak munduko lehen zibilizaziotzat hartuak dira. Lehengo giza-kokalekua neolitotik aurkitzen dira.Bi aurkukuntzat gertatu ziren;gurpila eta idazketa. Nahiz eta idazkera ezagutu, garaihonena historia oso gutxi ezagutzen da
  • 3200 BCE

    Idazkera kuneiformaren sorrera

    Idazkera kuneiformea arrasto arkeologikoak dituen idazkera motarik zaharrena dela onartuta dago (hala ere, berriki eginiko indusketetan, ustez kuneiformea baino idazkera zaharragoan idatzita dauden Antzinako Egiptoko taulatxo batzuk aurkitu dira; hala ere, datu hori baieztatzeke dago). Sumertarrek K.a. IV. milurtekoaren amaieran sortu zuten, piktograma sistematzat. Denbora aurrera joan ahala, irudikapen piktorikoak sinpleagoak eta abstraktuagoak bihurtu ziren, idazkera kuneiformea eratzeraino.
  • Period: 2350 BCE to 1800 BCE

    Akadiarren garaia

    Ninive, lehen aldiz, K.a. 1800ean aipatua da, Ishtar jainkosaren omenezko tenplu bat bezala, neurri handi batean, hiriak laster jaso zuen garrantziaren arduraduna. Ez dago asiriar erregeek K.a. II. zituzten, baita Sin, Nirgal, Inanna, Shamash,
  • Period: 1800 BCE to 1300 BCE

    Babilonako inperioa

    Babilonia edo Babiloniar Inperioa Mesopotamian, Tigris eta Eufrates ibaien artean, gaur egungo Iraken, kokatutako estatua izan zen, Sumeria eta Akadeko eskualdeen bateratzearekin sortu zena. Inperioaren izena izen berdina zuen Babilonia hiritik zetorkion. Hiri honi buruzko lehen aipamena K.a. XXIII. mendekoa da.
  • 1700 BCE

    Hammurabiren kodea

    Hammurabiren Kodea Babiloniako zuzenbide-testua da, K. a. 1750 aldean Hammurabi Babiloniako seigarren erregeak promulgatu zuena. 1901-1902 aldean Susa hirian aurkitu eta gaur egun Louvre museoan dagoen dioritazko zutarri batean idatzirik dago. Ezagutzen den lege bildumarik zaharrena da, eta antzinako Mesopotamiako osoena. Arauez osatutako kodea da, ondorengo kodeentzako eredu izan zena, eta oso garrantzitsua izan zen Mesopotamiako gizartea ikertzeko.
  • Period: 1300 BCE to 600 BCE

    Asiriarren Imperioa

    Asiria[1] mendebaldeko Asiako antzinako erresuma semitikoa izan zen, Tigris ibaiaren goiko aldean sortutakoa, historian zehar hainbat aldiz inperioak eratu eta Mesopotamia menderatu zuena. Izena bere jatorrizko hiriburutik zetorkion: Assur hiritik, alegia. Aipatutako inperioek kontrolatzen zuten eskualdea izendatzeko ere erabiltzen da Asiria izena. Hiri nagusiak Assur, Khorsabad, Nimrud, Ninive izan ziren.