FRANKISMOAREN HASIERA (1939-59)

  • Falangearen sorrera

    Falangearen sorrera
    1933an sortu zen falangea, Jose Antonio Primo de Riveraren esku. JONS “Falange Española”rekin elkartu zen 1934an. Ideologia fascista, nacionalsindicalismoa deituta. FE de las JONS miliziak sortu zituen. Bi hauek paper garrantsitzua eduki zuten Bigarren Errepublikaren garaian biolentzia erabiltzean.
  • 1936ko altxamendua

    1936ko altxamendua
    Estatu kolpea Uztailaren 17an Melillan hasi zen, eta gero Maroko osora zabaldu zen. Penintsulan 18an. Pertsonaia Nazional nagusiak Franco, Mola eta Sanjurjo izan ziren. Sanjurjo Uztailaren 20an hiltzean Franko mugimenduaren nagusi bilakatu zen.
  • Period: to

    Guda zibila

  • Franko estatuaren buru izendatu

    Franko estatuaren buru izendatu
    1936ko Urriaren 1ean Francisco Franco izendatua izan zen Estatuaren Gobernuko buru Burgoseko capitanía generalean.
  • Bando Nazionaleko lehenengo gobernuaren sorrera

    Bando Nazionaleko lehenengo gobernuaren sorrera
    Urtarrilaren 30an Frankismoaren lehenengo gobernua osatu zen. Honen lana estatua antolatzea zen. Gobernuaren lanen artean lanaren forua, prentsarten zentsura, zentralizazioa edo eliza katolikoaren kontrola hezkuntzan aurkitzen ditugu. Hainbat korronte Nazional elkartzean sortu zen. Talde bakoitzako partaideak gertuen aurkitzen zituzten ministerioak okupatu zituzten. Tradizionalistak eta katolikoak = justizia.
    Militarrak = orden publikoa.
    Falange Española = gizartean karguak.
  • Ley de Responsabilidades Políticas

    Ley de Responsabilidades Políticas
    Bizitza publikoan garbiketa ideologikoa egiteko ezarri zen. BOEn argitaratu zen 1939ko otsailaren 13an. Lege honekin Erantzukizun Politikoen Auzitegi Nazionala sortu zen. Legea aberrazio juridikotzat dela adierazi da, legea aldarrikatu baino lehenagoko jokabideak zigortzen baitzituen. Legeak gerran hasitako errepresio ekonomikoarekin jarraitu zuen, 1937ko urtarrilean sortutako konfiskatzeko batzorde probintzialei batuz, eta espainiarren %10 ingururi eragin zion.
  • Franko guda zibilaren amaiera aldarrikatu

    Franko guda zibilaren amaiera aldarrikatu
  • Unitate sindikalaren legea

    Unitate sindikalaren legea
    1940ko urtarrilaren 26an, Unitate Sindikalaren Legea aldarrikatu zen, eta bertan ezarri zen enpresaburuak eta langileak erakunde sindikal bakar batean sartuko zirela, FET eta JONSen agindupean. Erakunde sindikal berria produkzio-adarretan antolatuko litzateke, eta horietako bakoitzari Sindikatu Nazionala deitu zitzaion.
  • Komunismoaren eta masoneriaren errepresiorako legea

    Komunismoaren eta masoneriaren errepresiorako legea
    1940ko martxoaren 1ean Estatu frankistak Masoneria eta komunismoaren errepresioaren Legea aldarrikatu zuen. Lege hori sortu zen "ezkutuko elkarte" horiekin eta anarkistekin zerikusia zuen guztiaren aurkako errepresioa justifikatzeko.
    Legea aldarrikatu zenean jaio zen Masoneria eta Komunismoa Errepresiatzeko Tribunal Berezia, tribunal judizial berezia bat. Frankismo garaian errepresioa egiteko ardura izan zuen erakundeetako bat izan zen.
  • Mundu gerran Espainian neutrala

    Mundu gerran Espainian neutrala
  • Franko eta Hitlerren bilera Hendayan

    Franko eta Hitlerren bilera Hendayan
    1940ko urriaren 23an Hendaiako tren-geltokian gertatu zen, Frantzia eta Espainiako mugaren ondoan mugaren ondoan. Hendaiako bileran Franco Adolf Hitlerrekin elkarrizketatu zen, bere Kanpo Arazoetako ministroak aurrean zeudela. Elkarrizketaren helburua Espainiak Ardatzeko potentzien alde gerran sartzeko ezarri zituen baldintzei buruzko desadostasunak konpontzen saiatzea zen. Hala ere, zazpi orduko bileraren ondoren Hitlerrek Espainiako eskakizunak neurriz kanpokotzat jotzen jarraitu zuen.
  • Dibisio urdina

    Dibisio urdina
    Espainiar boluntarioen unitate bat izan zen, Bigarren Mundu Gerran Sobietar Batasunaren aurka borrokatzeko infanteriako dibisio bat eratu zuena. Nazien Alemaniako Heer armadan sartu zen. 1941 eta 1943 artean, 50.000 soldadu espainiar eta portugaldarrek parte hartu zuten, batez ere, Leningradoko setioarekin zerikusia zuten guduetan. Hauetaz gain, “Sección femenina”-n parte hartzen zuten 146 emakume parte hartu zuten.
  • Instituto Nacional de Industria

    Instituto Nacional de Industria
    Industria Institutu Nazionala (INI) 1941ean sortu zen, urte horretako irailaren 25eko legearen ondorioz, Espainiako ekonomia produktiboa berreraiki eta garatzeko beharrari erantzuteko.
  • Begoñako atentatua

    Begoñako atentatua
    Bilboko Begoña auzoko Begoñako Andre Mariaren basilikaren aurrean 1942ko abuztuaren 16an gertatu zen. Bertan, Juan José Domínguez Muñoz falangistak esku-granada bat jaurti zuen, eta hirurogeita hamar zauritu arin eragin zituen. Espainiako politikan lekua egiteko Falangismoaren azken saiakerabezala kontsideratu zen. Agerian uzten du Falangea ez zegoela batere gustura ez 1937ko karlistekin bat egiteko Dekretuarekin, ez eta Francok barruan zein kanpoan martxan jartzen zuen politikarekin ere.
  • Suzesio legearen erreferenduma

    Suzesio legearen erreferenduma
    Mendebaldeko demokrazien presioa arintzeko beharra ikusita, gobernuak, 1947ko uztailean, Estatuko Buruzagitzaren Ondorengotza Legearen erreferenduma deitu zuen. Lege horren arabera, "Espainia Erresuma da". Gainera, Francoren ondorengoa berak proposatuko zuela ezartzen zuen. Erreferendum honen emaitza ofizialak% 89ko parte-hartzea (botoa derrigorrezkoa zen),% 93ko baiezko botoarekin,% 4,7ko ezezko botoarekin eta% 2,3ko boto zuri edo baliogabe batekin izango lirateke.
  • Period: to

    Autarkiaren krisialdia

    Ekonomiaren egorea latzak galera handia eragin zituen.
  • Santa Sederekin konkordatoa

    Santa Sederekin konkordatoa
    1953an Konkordatua sinatu zen erregimen frankistarekin. Estatuaren konfesionaltasuna eta Espainiako Eliza Katolikoaren aitorpen osoena berretsi zituen. Kleroko pribilegioen zaharberritzea osatu zen, neurri batean, politika liberaletan ezabatuak izan zirenak. Era berean, Elizaren independentzia eta alderdi juridikoa bermatzen zituen.
    Aurretik, 1851ko konkordatua sinatu zen. Konkordatuaren helburua hurrengo zen: Eliza-Estatua harremanak berrezartzea, konkordatu bat sinatuz.
  • Madrileko paktuak

    Madrileko paktuak
    Hiriburuan zinatu zen Espainia eta EB artean. Momentu honetan internazionalki ez zeukan onarpen osoa. Hiru akordio ziren. Lehenengoan Espainiari armamendu berritua proportzionatuko. Bigarrenean kredituen bidezko laguntza ekonomikoa zinatu. Hirugarrenean laguntza militarra akordatu zen bien aldetik. Espainia Ameriketako base militarrak bere territorioan jartzea onartu zituen. Frankoren ikuspegian, arrakasta zen. Errealitatean EB baseen kontrola lortu inbasio Komunistaren aurrean.
  • Espainia ONUn sartu

    Espainia ONUn sartu
    Espainia ONUn sartu egin zen 1950ko abenduaren 15ean.
    Espainiaren izaera fascista eta diktatoriala beste herrialdeen arbudioa eragiten zuen. Espainia aislatua zegoen beste nazioetaz, Egoera aldatu zen Bigarren Mundu Gerraren ondoren.
    Estatu Batuak aliatuak bilatzen zituen Sobietarren aurrean, Frankoren politika antikomunistak aldi batetik eta bestetik behar ekonomikoek bultzatu zuten Espainia baiezkoa ematera.
  • Marokoko independentzia

    Marokoko independentzia
    1956ko apirilaren 7an Espainia Marokoko protektoradoarekin bukatu zuen, honi independentzia emanez. 1956an Frantsesek Mohamed V Sultana Marokora itzultzeko baimena eman zioten eta Marokoren independentzia eman zen. Frantziaren aldetik lehenengo eta gero Espainiatik behartuta. Independentzia lortu ondoren denbora luzez bizkarra eman zuon Espainia Marokori.
  • Mugimendu nazionalaren legea

    Mugimendu nazionalaren legea
    Legea honek erregimen politikoaren oinarriak finkatzen saiatu zen. Hauen bitartez deklaratu zen erregimenerako lan egiteko beharrezkoa zela mugimendu falangistaren parte izatea eta horrekin batera hainbat ideologiekin ados egotea zin egitea. Nazionalismo zentralistaren, nazional-katolizismoaren, ordezkaritza demokratikoaren arbuioaren eta Caudilloren borondateari men egitearen ideiak adieraziz.
  • Estabilizazio plana

    Estabilizazio plana
    1959 urtean Frankoren gobernua Espainiaren ateak kanpoko herrialdeei ireki zituen herrialdearen ekonomia salbatzeko zailakera batean. Autarkia alde batera utzi eta horrela “Plan Nacional de Estabilización Económica” sortu zen.
    - Pesetaren debaluazioa: Esportazioak bultzatzeko eta defizit komertziala kentzeko.
    - Gastu publikoa murriztea eta soldatak mantentzea: Prezioen egonkortasuna lortzeko.
    - Zergak handitzea.
    - Atzerriko kapitalari ateak irekitzea.
  • Ley de orden público

    Ley de orden público
    Lege honen bidez diktaduran zehar egon ziren salbuespen-egoerak erregulatu zituen. 1933ko errepublikan egin zen bertsioa ordezkatu zuen. Salbuespen egoeratan gobernua kapazitate berezitateak zituen orden publikoa berreskuratzeko. Bertsio honetan atxiloketa legalaren denbora tartea zabaldu zen eta gendea arrazoirik gabe atxilotzeko baimena ematen zuen.
  • ETAren sorrera

    ETAren sorrera
    ETA taldea ekin taldetik sortu zen, eta 1959ko uztailaren 31n Euskadi Ta Askatasuna izena hartu zuen. Talde klandestino hau Bilboko ikasle-ingurunean jaio zen 1952an. Unibertsitateko ikasleak dira, EAJrekin loturarik ez dutenak. Haien lana diktadura errepresiboan galdutako ezaugarriak berreskuratzea zen. Historia eta kultura ikasketen zirkuluak sortu ziren, euskal musika zabaldu zen eta pintadak propaganda bezain normalak ziren.