-
Daltonen ustez, atomoa partikula trinkoa, zatiezina eta suntsiezina zen.
-
Elektroien karga negatiboak karga positiboa konpentsatuko zuen, eta horren ondorioz, atomoa neutroa izango zen.
-
Elektroiak nukleoaren inguruan biraka dabiltza, nukleotik edozein distantziara dauden orbitak deskribatuz (distantzia handira, atomoaren tamainarekin alderatuta). Zati horri azal elektroniko deritzo.
-
Horrela, atomoan, elektroiak geruzatan antolatzen dira eta geruza bakoitzean energia kantitate jakin bat dute; horregatik, geruzei energia-mailak deritze (n letrarekin adierazten dira). Beraz, elektroiak energia-maila jakin batzuetan baino ez dira biratzen. Ezaugarri horri kuantizatuta egotea deritzo.
-
Energia-ordenaren arabera, atomo baten elektroiak mailatan eta azpimailatan antolatzeari konfigurazio elektronikoa deritzo. Eta edozein atomoren konfigurazio elektronikoa idazteko ondoko eskema erabiltzen da