Eredu Atomikoa

  • 460 BCE

    DEMOCRITO

    DEMOCRITO
    Demokrito bere aurrekoekin bat zetorren naturako aldaketak ez zirela «benetan» aldatzen. Bere ustez, dena zati txiki eta ikusezinaz osaturik zegoen.
  • JOHN DALTON

    JOHN DALTON
    Materia "atomo" izeneko partikula txiki zatiezinez eta suntsiezinez osaturik dago.
    Elementu kimiko bateko atomo guztiak berdinak dira, beren masa eta berezko ezaugarriak dituzte. Elementu desberdinetako atomoek masa desberdina dute.
    Atomoek zatitu gabe irauten dute, baita erreakzio kimikoetan konbinatzen direnean ere.
    Konposatua sortzeko atomo desberdinak elkartzen direnean, beren artean erlazio sinpleak izaten dituzte.
  • LEWIS

    LEWIS
    Lewis diagrama edo Lewis egitura molekula bateko atomoen egitura era grafiko batean, horien barneko eta horien arteko elektroiak ere irudikatuz.
  • THOMSOM

    THOMSOM
    Thomsonek bere lanaren oinarritzat bi adierazpen hartu zituen, begi hutsez antzematen zuenarekin zerikusia zutenak: Materiak ez du zulorik ez eta hutsunerik, itxuraz hala baitirudi.
    Materiaren osagai txikienak diren atomoek karga neutroa dute, elektrizitateari dagokionean.
  • RUTHERFORD

    RUTHERFORD
    Atomoa ia hutsik dago. Alfa izpi gehienek atomoa zeharkatu dute desbideraketa minimoaz.
    Atomoaren erdigunean atomoaren masaren %99a kontzentratzen da eta karga positiboa du. Bestela ezin da azaldu izpi batzuek atzerantz errebotatu izana.
    Karga negatibodun elektroiek atomoaren "azalean" biratzen dute.
  • BOHR

    BOHR
    Elektroiek ez dute erradiazio elektromagnetikorik igortzen orbitatzean, nukleoa orbitatzen dute distantzia zehatzeko orbitetan, elektroiak orbita horien zehar soilik mugi daitezke.
    Elektroia eta nukleoaren arteko elkarrakzioa elektrostatikoa da (Coulomb-en indarra). Elektroien orbitak nukleoarekiko zirkularrak dira.
    Elektroi orbita bakoitzak momentu angeluar bakarra dauka finkatuta, momentu angeluar hori kuantizatuta dago, hau da, balio diskretuak hartzen ditu soilik
  • SOMMERFELD

    SOMMERFELD
    Bohr-en eredu atomikoak oso ondo funtzionatzen zuen atomo hidrogenoide-rako, izan ere, esperimentalki behatutako atomoen igorpen espektro-etan agertzen ziren lerroak azaltzeko, energiaren kuantizazioa baliatu zuen, hau da, elektroien energia ezin zitekeen edozein izan.
    Elektroien eta nukleoaren arteko indar Coulomb-darraren eraginez, elektroiak nukleoaren inguruan orbita zirkularretan higitzen dira.
  • ERWIN SCRÖDINGER

    ERWIN SCRÖDINGER
    Schrödinger 1924an argitaratutako Louis de Broglieren ideien ondorioak lantzen hasi zen. Broglieren ideia horien arabera, partikula orok badu uhin bat berari lotua, eta partikula eta uhin izate bikoitzaren ondorio dira partikula horren ezaugarriak.