Mz

XX. eta XXI. mendetako emakume zientzialariak

  • Marie Curie

    Marie Curie
    Lehenengo emakumea izan zen fisikako Nobel sari bat irabazten.
    Erradiaktibitatea ikertu zuen eta ordura arte ez zeuden polonio eta uranio materialak aurkitu zituen eta ikerketa honi esker bere senarrarekin batera, 1903an Nobel saria eman zioten.
    1910an Kimikako Nobel saria eman zioten gramo bat radio bakartzea lortu baitzuen.
  • Henrietta Leavitt

    Henrietta Leavitt
    Unibertsoarekiko gure ikuspegia aldatzeko astronoma estatubatuarra izan zen.
    Izarrak neurtzen eta grabatzen hasi zen Harvardeko Behatokian eta bertan izarrek Lurreraino zeukaten distantzia eta haien distira, patroi bat jarraitzen zuetela konturatu zen. Aurkikuntza hau, periodo-argitasun erlazioa frogatzeko balio izan zion. Honekin, zientzialarik jakin dezakete, zer distantziara dagoen izar bat Lurretik.
    1925an, lau urte hil ondoren, proposatu nahi izan zuten Nobel Saria izateko.
  • Lise Meitner

    Lise Meitner
    Fisikari austriarra izan zen. Bere ikerketak erradiaktibitate eta fisika nuklearrean oinarritu zituen eta fisio nuklearra eta protaktinioa aurkitu zuen taldearen parte zen, nahiz eta taldean egindako lanagatik Nobel saria jaso zuena Otto Hahn izan.
    Kaiser Wilhelm institutuko eta Berlingo Unibertsitateko irakasle izan zen 1926tik 1933ra.
    1966an, Enrico Fermi saria eman zioten Estatu Batuetan fisikagatik egindako guztiagatik.
    Bere omenez, meitnerioa, 109. elementu kimikoa, izendatu zuten.
  • Ida Tacke

    Ida Tacke
    Fisikari eta kimikari alemaniarra izan zen.
    1934an, fisio nuklearra aipatu zuen lehenengo zientzialaria izan zen. Taula periodikoko bi elementu berri aurkitu zituen, renio eta masurium. Gaur egun, masurium elementua tecnecio bezala ezagutzen da eta bere aurkitzaileak Carlo Perrier y Emilio Segre izan zirela diote, laborategian artifizialki sortzeko gai izan zirelako. Ordurarte Idari ez zioten sinetsi elementu hau esistitzen zenik.
    Kimikako Nebel Sarietarako proposatua izan zen 3 aldiz.
  • Iréne Joilt-Curie

    Iréne Joilt-Curie
    Parisen egin zituen fisika eta kimikako ikasketak eta gero urte batzuk beranduago alfa izpiei buruzko doktoretza lortu zuen Polonian.
    Lehen Mundu Gerran zenbait erietxetan lan egin zuen erradiologia sailean eta ondoren bere amaren, Marie Curie, laguntzailea izan zen Parisko Erradiologia Institutuan.
    Bere ama hil ondoren, Kimikako Nobel Saria lortu zuen 1935an eta urte berdinean Zientzia Fundazio Nazionaleko lehendakari izendatu zuten.
  • Barbara McClintock

    Barbara McClintock
    Estatu Batuetako genetista eta botanikaria izan zen.
    Landareen genetikaren ikerketan aritu izan zen. Hortan lan egiten, informazio genetikoa egonkorra ez dela eta masa genetikoaren leku aldaketak inguruko geneen jokaera alda dezakeela aurkitu zuen.

    Egindako ikerketa hauengatik, 1983an Medikuntzako Nobel Saria eman zioten.
  • Grace Hopper

    Grace Hopper
    Zientzialaria eta matematikaria izan zen. 1934an, Matematikako doktoretza lortu zuen Yale-ko Unibertsitatean. Estatu Batuetako Armadan militarran aritu zen matematikako irakasle zen aldi berean, baino Bigarren Mundu Guerran bere lanbidea utzi zuen eta Marinan sartu zen. Bertan Harvardeko Unibertsitatera bidali zuten eta han, programazio informatikoa garatzen lan egin zuen eta ordenagailuentzako lehen lengoai konplexua sortu zuen.
    1986an, AEBko Armada utzi zuen, adin gehien zuen ofiziala izanez.
  • Rita Levi-Montalciniri

    Rita Levi-Montalciniri
    1936an Lizentziatu zen medikuntza ikasi ondoren Turingo unibertsitatean. Zientzia ikerketan aritu zen, Giuseppe Levi neurobiologoaren zuzendaritzapean. 1961an Erroman Biologia Zelularreko Laborategia eratu zuen. 1961 eta 1969 urteen artean Centre de Recerca Neurobiològica zuzendu zuen.
    Nerbio-hazkundearen faktorea aurkitzeagatik, 1986an, Stanley Cohenekin batera, Medikuntza eta Fisiologiako Nobel Saria irabazi zuen.
  • Chien-Shiung Wu

    Chien-Shiung Wu
    Nanjingeko Unibertsitatean eta Zhejiang-eko Unibertsitateetan Fisika Sailean ikasi zuen. Azkenean Taiwan-eko Akademia Nazionalaren Fisikako Institutuan ikerlari bihurtu zen. 1936an Kaliforniako Unibertsitatetera joan zen ikasketa sakonagoak egin ahal izateko eta bertan Ernest O. Lawrence irakaslearekin lan egin zuen ziklotroiaren asmakuntzan. Egindako lanagatik, Ernest Fisikako Nobel saria lortu zuen 1939an. Eta Chien-Shiung Wu zergatik ez?
  • Rosalind Franklin

    Rosalind Franklin
    Biofisikari eta kristalografialari ingelesa izan zen. X izpien difrakzio bidez DNAren lehen irudiak lortu zituen eta DNAren egiturari buruzko hipotesi garatu zuen. James Watson eta Francis Crickek hipotesi hori bereganatu eta aurkeztu zuten 1953an. Franklinek egindako lan horrengatik, 1962an, James Watson eta Francis Crickek Fisiologia edo Medikuntzako Nobel Saria irabazi zuten.
    Egokia iruditzen al zaizue berak egindako lanagatik beste batzuk irabazle ateratzea?
  • Dottie Thomas

    Dottie Thomas
    Hematologa ezaguna izan zen, hezur-muinen transplanteengatik. Edward Donnald Thomasekin batera leuzemia eta odoleko transplanteak, eta hezur-muineko transplanteak ikertu zituen.
    1990an Edwardek Fisiologiako edo Medikuntzako Nobel Saria irabazi zuen Joseph Edward Murrayrekin batera... Eta Dottiek zergatik ez?
  • Esther Miriam Zimmer Lederberg

    Esther Miriam Zimmer Lederberg
    New Yorkeko mikrobiologa bat izan zen, genetika bakterianoan aitzindaria.
    1950an λ birus bakteriofagoa aurkitu zuen eta transdukzio espezializatueren bitartez bakterioen arteko genean transferitzea lortu zuen, Geroago, plasmido F eta fertilitatearen faktorea aurkitu zituen ere.
    1959an Stanford Unibertsitateko Plasmid Reference Center sortu eta zuzendu zuen hainbat urtez. Bertan, mota askotako plasmidoak mantendu, izendatu eta banatzen zituen.
  • Christiane Nüsslein-Volhard

    Christiane Nüsslein-Volhard
    Alemaniar biokimikaria da.
    Biologia, fisika eta biokimikako ikasketak egin zituen Frankfurten eta geroago, Tubingengo Max Planck Institutuan lan egin zuen. 1985. urtetik aurrera bertako genetika ataleko zuzendaria izan zen. Drosophila melanogaster euli motarekin ikerketa asko egin ditu eta frutako euliaren arrautza enbrioi zatikatua nola bihurtzen den aztertu zuen.
    1995ean Medikuntzako Nobel saria jaso zuen, enbrioiaren garapen goiztiarraren kontrol genetikoari buruz egindako lanarengatik.
  • Fabiola Gianotti

    Fabiola Gianotti
    Fisikari italiar hau, partikula esperimentaletako fisikan lortu zuen doktoretza Milango Unibertsitatean. 1996tik aurrera munduko partikulen fisikako zentro nagusian, CERN, lan egiten du ikertzaile bezala eta 2016 zentro horretako lehen emakume zuzendaria bihurtu zen.
    2012an, John Incandelarekin batera Higgs bosoi aurkikuntza eman zuten ezagutzera.