PORTUGAL eta GAZTELAKO ESPLORAZIOAK ARO MODERNOAN

  • Ceutaren konkista
    1415

    Ceutaren konkista

  • Sagres-eko Nautika eskola sortu
    1417

    Sagres-eko Nautika eskola sortu

    Henrike Nabigatzailea infantea izan zen sortu zuena, zailtasunei aurre egiteko. Zailtasunetako batzuk ziren, bai marinelen esperientzia falta, bai eta horiek Afrikaren hegoaldera nabigatzeko zuten beldurra. Eskola hartan prestatu ziren, batetik, espedizioetarako tripulazioak, eta bestetik, munduko hainbat lekutatik iritsitako kartografoak, ordura artekoak baino mapa zehatzagoak egin zituztenak.
  • Madeirako aurkikuntza
    1419

    Madeirako aurkikuntza

    Portugalgo erresumari erantsi zioten.
  • Azoreetako aurkikuntza
    1431

    Azoreetako aurkikuntza

    Portugalgo erresumario erantsi zioten.
  • Bojador lurmuturra igaro
    1434

    Bojador lurmuturra igaro

  • Cabo Verde uhartedia hartu
    1446

    Cabo Verde uhartedia hartu

  • Gineako golkoan barneratu
    1460

    Gineako golkoan barneratu

  • Henrike Nabigatzailea hil zen
    1460

    Henrike Nabigatzailea hil zen

  • Kongo ibaiaren bokalea aurkitu
    1482

    Kongo ibaiaren bokalea aurkitu

    Diogo Caok aurkitu zuen.
  • Esperantza Oneko lurmuturrera iritsi
    1487

    Esperantza Oneko lurmuturrera iritsi

    Bartolomeu Dias iritsi zen. Horrek Indiako ozeanora pasabidea ireki zuen.
  • Amerikaren aurkikuntza (1. bidaia)
    1492

    Amerikaren aurkikuntza (1. bidaia)

    Kristobal Kolon ziur zegoen Lurra esferikoa zenaz, eta ekialderantz bidaiatuz Asiara iristea posiblea zela uste zuen. Espedizioa 1492ko abuztuaren 3an iretn zen Palos de la Fronterako portutik: hiru ontziz osatuta. Hainbat aste pasa ondoren, kostaldera iritsi ziren 1492ko urriaren 12an. Kolon Zipangora (Japonia) iritsi zelakoan zegoen, baina bere kalkuluak okerrak ziren eta Guanahani uharteetara heldu zen. Ozeano Atlantikoa zeharkatu zuen eta Karibe itsasoko zenbait uharte esploratu zituen.
  • Kolonen 2. bidaia
    1493

    Kolonen 2. bidaia

    Antilla Txikiak esploratu zituen. Hispaniola uhartean kolonen kokalekuak eraiki ziren.
  • Tordesillasko Ituna
    1494

    Tordesillasko Ituna

    Gaztela eta Portugalek sinatu zuten. Itunean meridiano bat egitea erbaki zen; meridianoa Azore uharteen mendebaldetik 370 legoatara zegoen (2.000 km inguru). Meridianotik mendebaldera zeuden lurraldeak Gaztelarentzat izango ziren, eta ekialdera zeudenak Portugalentzat. Hori hala, Portugali zegozkion bai afrika eta Asia, bai eta Brasil ere, ituna sinatu eta urte batzuetara aurkitu zena. Gaztelaren esku geratu ziren Amerikako lurralde gehienak.
  • Flota bat irten zen Liboatik
    1497

    Flota bat irten zen Liboatik

    Lau itsasontziz osatuta zegoen eta Vasco de Gamak zuzendu zuen.
  • Indiara iritsi zen espedizioa
    1498

    Indiara iritsi zen espedizioa

    Hamar hilabeteren buruan espedizioa Indiara iritsi zen. Bidaia horrekin amaitu zen proiektu portugaldarra, eta hari eskerrak Portugalek Indiako ozeanoan zuen presentzia finkatu ahal izan zuen.
  • Kolonen 3. bidaia
    1498

    Kolonen 3. bidaia

    Kontinentearen kostaldera iritsi zen, gaur egungo Venezuelara.
  • Brasilen aurkikuntza
    1500

    Brasilen aurkikuntza

    Beranduago, Pedro Álvares Cabralek Brasil aurkitu zuen, Indiara egin zuen bidaia batean Afrikatik gehiegi urrundu zen batean.
  • Kolonen 4. bidaia
    1502

    Kolonen 4. bidaia

    Karibe itsasoaren zatirik mendebaldekoena esploratu zuen.
  • Fernando Magallanesen espedizioa
    1519

    Fernando Magallanesen espedizioa

    Fernandok zuzendutako espedizio bat irten zen Sevillatik. Magallanes marinel portugaldarra zen eta haren asmoa ozeano Atlantikoaren eta Barearen artean pasabide bataurkitzea zen, moluketara iristeko, espezieen uharteak zeritzenak. 1520an bi itsasoak elkartzen zituen itsasartea igaro zuten. Han hil zen Magallanes, eta haren kontramaisuak ordezkatu zuen espedizioaren zuzendaritzan: Juan Sebastian Elkano.
  • Munduari itzulia
    1522

    Munduari itzulia

    Juan Sebastian Elkano Moluketara iritsi zen eta 1522an Espainara itzuli zen, Afrika ertzetik. Horrela, Juan Sebastian Elkanos munduari lehenengo itzulia eman zion, eta Lurra esferikoa dela frogatu zuen.