Ondare kulturala kontzeptuaren bilakaera historikoa

  • Period: to

    XVIII. MENDEA

    •Ondarearen jatorria bildumazaletasunarekiko interesaren hastapenean zegoen.
    •Prozesu honetan akademiek (bereziki arte ederrekoek) funtsezko papera izan zuten.
    •Ondarea altxortzat hartzen zen hura eraiki zuen gizartearen historiaren testigantza zelako.
    •Ondare kontzeptuaren lehen zantzuak eta ondare hori babestu eta kontserbatzeko beharra eragin zuten oinarri ideologikoak eman ziren
  • Period: to

    XIX. MENDEA

    • Dokumentu-balioa ematen zaio.
    •Kultura-ondasun kontzeptua erabiltzen hasten da.
    •Kultura kontzeptuak elite sozialak prestigiatzeko eta bereizteko

    eta munduko herriak sailkatzeko eta bereizteko balio du.
    • Dinamika hauek erromantizismoarekin eta burgesiaren hazkunde eta sendotzearekin areagotuko da.
  • Period: to

    XX. MENDEAREN LEHEN ERDIA

    • Ondarea kolektibitateari lotzen zaio.
    • Bere balioa, ematen zaion funtzio sozialaren araberakoa da.
    • Ondareak komunitate kultural baten berezko identitate kulturala adierazten du.
    •Ondarearen interpretazioaren kontzeptua txertatzen da eta geroztik, identitatearekin, ekonomiarekin eta gizartearekin lotzen dute.
  • Period: to

    XX. MENDEAREN BIGARREN ERDIALDETIK GAUR EGUNERA

    •Ondarea baliabide gisa interpretatzeko joera dago.
    •Errentagarritasun ekonomikoa lortu nahi da: turismo kulturala.
    •Ondarea kontsumitu daitekeen objektua bilakatzen ari da.Hau sahiesteko, gizarteak elementu errebalorizatzailetzat eta beren bizitzetan erabat integratutzat hartu behar du.