-
Marruekosen ejerzitoa altzatu eta guda hasi zuen
-
Nazionalen kontrolpeko hiri nagusi bakarra Sevilla da. Asturias, Euskal Herria, Katalunia eta Kantabria Errepublikaren aldekoak dira.
-
Republikak Frantziaren aldeko lehen laguntzak jasotzen ditu. Francok Hitlerri laguntza eskatzen dio
-
Alemania eta Italiak hegazkinak bidaltzen dituzte Francori laguntzeko
-
Gudaren hasierarekin Zamudioko Herri Komitea sortzen da, errepublikaren aldekoa. komite horretako lehenengo
buruak, Felix Asla, Jose Ignacio
Ayarza eta Simón Ascolizaga izango
dira. -
Galbarriatun,
Juan Beltran Utrilla, Bilboko
kartzelako funtzionarioa hilda aurkitu
zan -
Nazionalek Donosti hartu ondoren Bilborantz bideratzen dira tropa errepublikarrak
-
Franco Estatu Buru eta Ejerzituko "Generalisimoa" izendatzen dute
-
Valentzian egoan Errepublikako
gobernuak, Estatutua
onartu eban eta horregaz batera
martxan jarri zan “Euzkadi´ko Jaurlaritza” -
Agirre lehen Euskal Gobernuko lehendari izendatua
-
Bilboko Burdin
Hesiaren eraikuntza lanak hasi ziran.
Hesi hau bost sektoretan banandu
zan. Zamudio, laugarren eta bostgarren
sektorean kokatuta egoan, Berreaga,
Urresti eta Gaztelumendi
mendi artean -
Euzkadi´ko Jaurlaritza
guda saileko agindua betez, gudarosterako,18
eta 45 urte bitarteko
gizonezkoak deituak izan ziran -
Alejandro Goikoetxea,
injinieruak hesiaren txosten eta planuoakaz
alde egin eban -
zamudioztar eta errefuxiatuak
ziran 317 gizonezko
izendatzen dira: Elgoibarko Prudencio
Arrizabalaga Mugica eta Eduardo
Oteiza Solaberria; Xemeningo Joaquin
Bengoa Goenaga; Azkoitiko
Jose Beristain eta Felipe Zabala; Bergarako
Alberto Ugalde; Mutrikoko
Juan Egurbide… -
Burdin Hesiko lanetarako
erremintak desagertu ziran. Azken
hau dala eta, Euzkadi´ko Jaurlaritzako
Indarketzak eta babes-lekuak sailetik
Zamudioko udaletxera eskaera egin eban -
Frankotarrek euren erasoak areagotu ebezan
-
Bilbo eta Asua bailaran,
60 bonba baino gehiago jaurti
ebezan -
Alemaniako abiazioak Gernika bonbardeatzen du
-
Zamudioko alkateak Bilboko Burdin Hesian lan egiteko gai ziran 84 gizon izendatu ebazan: Alegriko Marcelino Loroño; Gortetako Antonio Bilbao; Torreneko Gervasio Barrena; Olariagako Agustin
Landeta; Saretxako Nicolas Legarreta; Gabriel Arechavaleta, Lorenzo Araquistain… -
“11 junio... Bombardeos frente cinturón
Zamudio Larrabezua Derio
brutalmente causando gran número
de victimas…”
“11 junio…Acabo de regresar
frente después contemplar espantoso
ataque aviación artillería enemigas.
Aparatos numero no menor
ochenta contados por mí. Zona cinturón
ha sido terriblemente castigada
incendiando comprendida
entre Urrusti y Gaztelumendi…” -
“12 junio. Situación gravísima. Enemigo
ha roto cinturón por sitio más
débil después de horroroso ataque
durante dos días aviación artillería
en medio irritante y angustiosa indefensión
nuestra…” -
“ 13 junio. Resistencia imposible.
Enemigo entrado Zamudio…”
Egun horreetan ondorengo zamudioztarrak
zendu ziran: “…por
bomba arrojada del aeroplano” Olamuneko
Isidro Aurrecoechea Arteche
(39 urte); Olosten errefuxiatuta
egoan Eusebio Ormaeche Altonaga
(57 urte); Beaskotxeko Eustaquio
Echezarreta Aurrecoechea (13 urte);
Iberre goiko Carmen Olavarrieta
Landeta (31 urte) ; Usunan Pedro Arteche
Bilbao “…obús en acción de guerra”;
Zamudioko maisua, Felipe Romero
González (62 urte) -
Nazionalek Bilbo hartzen dute eta udaletxean bandera nazionala jarri
-
Barriro zabaltzen
dira udal batzarrak. Alkatea
Mateo Romero izando da eta zinegotziak
“…los Señores concejales
Abona, Elorriaga, Aguirregoitia, Lequerica
y Barrena…” .
Zamudioztarrentzako beste aro
baten hasiera izango jako. -
Gerraren bukaerarekin 40 urteko diktadurari hasiera ematen zaio