-
Frantzian Espainiako Godoyk eta Napoleonek sinatutako ituna, non baimena ematen zen frantses tropei Espainia zeharkatzeko, Portugalera iristeko. Baina Napoleonek, aukera aprobetxatuz, Espainiako hiri batzuk okupatu zituzten.
-
Liberalismoaren eta nazionalismoaren ideiak zabaldu ziren, eta Frantziako iraultzak eta AEBen independentzia eragina izan zuten.
-
Espainiako koroa frantsesen eskuetan geratzeak herriaren haserrea ekarri zuen. Independentzia gerra piztu zuen.
-
Espainia Napoleonen Frantziaren dominaziotik askatzeko gerra.
-
Gerra bitartean botere-hutsuneak egon ziren, beraz, borroka antolatzeko, juntak sortu zituzten. Junta zentralak, gorte konstituziogileak eratu zituen 1810an. Hauek, Cadizen elkartu ziren, frantses tropak okupatu ez zituzten leku bakarra zelako. Konstituzio bat egiteko helburua zuten.
-
Liberalismo politikoaren printzipioetan oinarritua zegoen, eta hurrengoa aldarrikatzen zuen:
- Subiranotasun nazionala.
- Oinordetzako monarkia moderatua.
- Botere banaketa:
·botere legegilea monarkaren eta gorteen eskuetan egotea.
·botere betearazlea monarkarena izatea.
·botere judiziala justizia-auzitegiena izatea.
- Erlijio katolikoa bakarra eta ofiziala izatea.
- Legearen aurreko berdinatasuna eta jabetza-eskubidea edukitzea. -
Fernando VII.ak 1812ko konstituzioa abolitu eta absolutismoa berrezarri zuen, Antzinako Erregimeneko ezaugarriera itzuliz.
-
-
Fernando VII. Espainiara itzuli zenean hasi eta Riegoren pronuntziamendu liberalekin amaitu zen.
-
1814ko absolutismoaren berrezarpenari amaiera eman zion, eta Fernando VII.ak boterean jarraitu arren, konstituzioari zin egin zion eta liberalismoa aplikatu zen hurrengo 3 urteetan.
-
Riegoren pronuntziamendu liberalekin hasi eta Aliantza Santuak bidalitako armadak absolutismoa berrezarri zuenean bukatu zen.
-
Frantziatik Espainiara Aliantza Santuak bidalitako armada, Fernando VII. errege absolutoa izateko.
-
San Luisen ehun mila semeek hasiera eman eta Isabel II. tronua hartu zuenean bukatu zen.
-
Lege salikoa indargabetzeko eta emakumeak gobernatu ahal izateko Espainiako Fernando VII.ak aldarrikatutako legea. Fernandok ez zituen semerik, eta bere alaba Isabel II. gobernatzeko egin zuen.
-
Alde batetik, zeuden Karlos Maria Isidro gobernatzea nahi zutenak, hau absolutista zen. Beste aldean, Isabel II. gobernatzea nahi zutenak, hauek liberalak ziren eta Cadizko Gorteen ideien alde zeuden. Liberalak irabazle atera ziren, eta Bergarako Besarkadarekin amaitu zen lehen gerra Karlista.
-
-
Isabel II. soilik hiru urte zituenez, bere ama Maria Kristinak gobernatu zuen 1840rarte. Gero Esparterok gobernatu zuen 1844rarte.
-
Gobernuaren prozesua izan zen non elizaren lurrak komertzializatu egin ziren.
-
-
Narvaez moderatuak gobernatzen zuen Isabel II.ren aginduz.
-
-
O’ Donnellek pronuntziamendua eman zuen eta progresistak hasi ziren gobernatzen.
-
-
Elizaren lurrak eta lur zibilak salmenta egoeran deklaratu zituen desamortizazioa izan zen.
-
Unionistak eta moderatuak txandakatzen ziren gobernatzeko.
-
Espainian progresistek, demokratek eta errepublikanoek sinatu zuten ituna. Isabel II. kentzea eta Espainiako erregimena demokratizatzea zen helburua.
-
Espainian egon zen altxamendu militarra, Isabel II. tronutik kentzeko. Serrano Prim jeneralek zuzendu zuen.
-
-
Isabel II. erbestera bidalita, gobernuak konstituzio hau ezarri zuen. Gizonezkoen sufragio unibertsala, eskubideen deklarazio zabala eta monarkia ezarri zuten (errege bat bilatzen hasi ziren).
-
Errege demokratikoa izan zen, baina aurkakotasun handia izan zuen eta arazo askori egin behar izan zionez aurre, abdikatu zuen.
-
-
Amadeo I. abdikatu zuelako ezarri zen. Bederatzi hilabetetan zehar lau presidente izan zituen. Arazo asko izan zituen, hauen artean, hirugarren karlistaldia.
-
I. errepublikaren kaosa ikusita, Pavia jeneralak estatu kolpea eman zuen eta Gorteak desegin zituen.