-
Carlos IV.a boterean
Karlos III.aren hilketarekin, Carlos IV.ak Espainiako tronua hartu zuen 1788an. -
Period: to
Aro Garaikidea
-
Frantziako Iraultza
Carlos IV.a urte bakarra erregea izaten egonda, Frantziar iraultza (1789) arrakasta izan zuen. Honek Antzinako Erregimenari bukaera eman zion han (absolutismoa, gizarte estamentala, feudalismoa, etab.) eta liberalismo politiko eta ekonomikoa ezarri zuen. Liberalismoa herriaren subiranotasun nazionala lortzea helburu zuen pentsamendu politikoa zen eta, besteak beste, botere banaketa, gizakiaren eskubideak eta estatu laikoa aldarrikatzen ditu. -
Napoleon frantziarren enperadore
- urtetik aurrera, Frantzian Napoleón Bonapartek zuen boterea, estatu kolpea emanda eta gero.
-
Trafalgarreko bataila
Trafalgarreko itsas muturreko gatazkan (1805) Frantziak Espainiar flota bidali zuen Erresuma Batuaren kontra jotzeko, baina Erresuma Batua itsasoen kontrola zuen XIX. mendearen hasieran eta erabat suntsituta geratuko da, krisia areagotuz. -
Fontainebleauko Ituna
Napoleonek, Erresuma Batuaren aliatuen lurralde gehiago bereganatzeko nahian, Portugal konkistatzeko laguntza eskatu zion Godoyri. Horrela, 1807an Fontainebleauko Itunaren bidez, Frantziako armadari Espainian sartzeko baimena eman zion Godoyk, Portugal inbaditzeko helburuz. Konkistatu ondoren, bien artean zatituko zuten. Halere, itun honen ondorioak larriak izan ziren, haien artean Frantsesen penintsularen okupazioa. -
Aranjuezeko matxinada
Fernandoren aldekoak altxatu ziren Godoyren eta frantsesen aurka. Karlos IV.ak Godoy kargutik kendu zuen eta, geroxeago, tronua utzi zion Fernandori, hau da, abdikatu zuen. -
Baionako Abdikazioak
errege familiako liskarrak ikusita, Napoleonek aita eta semea (Karlos IV. eta Fernando VII.) Baionara deitu zituen elkarren arteko arazoak konpontzeko asmoz. Bitartean, bere tropek Madril konkistatu zuten. Baionan, Fernando koroa berriz ere bere aitari ematea lortu zuen, honek gero Napoleoni uzteko, eta azken honek bere anaia Jose Bonaparte (Jose I.)Espainiako errege izendatzeko. -
Espainiako Indepedentzia Gerraren hasiera
1808ko maiatzaren 2an gertatu zen altxamenduarekin hasi zen, Espainia osora altxamenduak zabaldu zirenean. -
Madrilgo altxamendua
Madrilen piztu zen herri matxinadaren ondoriozn Independentzia Gerra hasi zen. Han Frantsesek errepresio gogorra erabili zuten, ehunaka herritar fusilatuz. Frantsesen aurkako matxinadak Espainia osora zabaldu ziren. -
Cadizko Konstituzioa
San José egunean (horregatik ‘La Pepa’ izenez ezagutuko da) Cadizeko diputatuek Konstituzioa onartu zuten, lehen adierazitako dekretuez abiatuta idatzi egin zena. Espainiako lehen konstituzio liberala izan zen, eta honen bidez Espainia monarkia parlamentario bihurtu zen, Fernando VII.a errege izanez. -
Espainiako Independentzia Gerraren amaiera
1813ko amaieran, Napoleonek, erabat ahulduta, Valençayko Ituna sinatu zuen Fernando VII.arekin, Espainiako Koroa berari itzuliz. -
Lege Salikoaren abolizioa
Fernando VII.ak Lege Salikoa abolitu zuen 1830ean hil aurretik 1833an, eta hilabete batzuk geroago urte berean bere alaba Isabel II.a jaio zen. Lege honek esaten zuen emakumeak ezin zutela bakarrik gobernatu eta, beraz, behin abolituta Isabel II.a erregina izan ahal zen. -
Isabel II.aren jaiotza
Data honetan Fernando VII.aren alaba bakarra jaio zen, Isabel II.a, gero erregina izango zena. -
Fernando VII.aren heriotza
1833ko irailean erregea hil zen eta bere alaba Isabel Espainiako erregina izendatu zuten. -
I. Karlistaldiaren hasiera
Alaba bakarrik hiru urte zituelako, bere ama Mª Kristina erreginaordea izendatuta izan zen. Absolutistek ez zuten onartu eta Karlos Mª Isidro errege zenaren alde altxatu ziren, I. Gerra Karlistari hasiera emanez. -
Mª Kristinaren erreginaordealdiaren hasiera
Alaba bakarrik hiru urte zituelako, bere ama Mª Kristina erreginaordea izendatuta izan zen. -
La Granjako Matxinada
Era berean, La Granjako jauregiko sarjentuak 1836ko abuztuan altxatu ziren 1812ko Konstituzioaren berrezarpena eskatzeko, beste hiri askotan ere bai gertatu zena. Azkenean Maria Kristinak amore eman zuen eta Cadizko Konstituzioa berrezarri zuen -
1837ko Konstituzioa
Liberal progresistek 1837ko ekainean konstituzio berria argitaratu zuten. Aldaketa nagusiak honako hauek izan ziren:- Atal progresistak: Subiranotasun nazionala, hiritar eskubideen aldarrikapena, botere-banaketa, errolda-sufragioaren oinarri zabalagoa, estatu akonfesionaltasuna.
- Atal moderatuak: bi ganbera legegileek (kongresua eta senatua), koroari eskumen ugari (beto eskubidea), konstituzioak bere gain erlijio katolikoaren finantzapena.
-
I. Karlistaldiaren amaiera
Transakzionisten buruak, Rafael Maroto jeneralak, eta Baldomero Espartero liberalen jeneralak, Bergarako Ituna sinatu zuten 1839ko abuztuan. Itun horretan, Marotok Isabel II.a erregina bezala onartu zuen; eta Esparterok foruak babestu zituen eta armada karlistako ofizialak Espainiako armadan maila berdina izango zutela adierazi zuen. Laguntza militarrik ezean, Karlos Maria Isidrok Espainiatik alde egin behar izan zuen. -
Mª Kristinare erreginaordealdiaren amaiera
Honen ondore, Esparteroren erregeoldealdia etorri zen. -
Vicálvaroko matxinada
Vicalvaroko matxinada Isabel II.aren erreginaldiaren garaian izan zen, Liberal moderatuen gobernuaren agintekeriaren eta ezegonkortasun politikoaren aurre egiteko. Honekin, Biurteko Progresista hasi zen. -
Biurteko Progresistaren hasiera
Vicalvaroko matxinadaren ondorioz hasi zen Biurteko Progresista, Espartero gobernuburu, O'Donell gerra-ministro eta Pascual Madoz ogasun-ministro izanez.