Xx siglo

XIX-XX ardatz kronologikoa

By Garaine
  • Period: to

    Aro Garaikidea

  • Carlos IV.a boterean

    Carlos IV.a boterean
    Karlos III.a hil egin zenean, Karlos IV.a tronura heldu zen. Bere agintaldian, Espainia krisi sakon batean sartu zen.
  • Frantziako Iraultza

    Frantziako Iraultza
    Karlos IV.a tronura heldu zen, urte bat geroago, Frantzian Iraultza lehertu zen. Honek Erregimen Zaharrari bukaera eman zion eta liberalismo politiko eta ekonomikoa ezarri zuen.
  • Napoleon frantziarren enperadore

    Napoleon frantziarren enperadore
    Espainian San Ildefondo Ituna sinatzen zen bitartean, Frantzian Napoleón Bonapartek boterea hartuta zeukan .
  • Trafalgarreko bataila

    Trafalgarreko bataila
    Bere estrategiari esker, Frantzia zabaldu zen Espainiaren ahuldadearekin batera. Napoleonen tropek kontinentea kontrolatuta zeukaten XIX. mendearen hasieran, baina ingelesek itsasoak menperatzen zituzten. Frantziak espainiar flota bidaliko du berriro ere ingelesen aurka eta Trafalgarreko itsas muturreko gatazkan (1805) erabat suntsituta izango da.
  • Fontainebleauko Ituna

    Fontainebleauko Ituna
    Napoleonek Portugalek Ingalaterraren aurkako blokeoa hausten zuela aitzakiatzat hartuz, Portugal konkistatzeko laguntza eskatu zion Godoyri. Horrela, 1807an Fontainebleauko Itunaren bidez, Frantziako armadari Espainian sartzeko baimena eman zion Godoyk, Portugal inbaditzeko helburuz; konkistatu ondoren bien artean zatituko zuten. Ondorio larriak izan ziren
  • Aranjuezeko Matxinada

    Aranjuezeko Matxinada
    Fernandoren aldekoak altxatu ziren Godoyren eta frantsesen aurka. Erregeak Godoy kargutik kendu zuen eta, geroxeago, tronua utzi zion Fernando bere semeari (abdikazioa). 1808ko martxoaren 17tik 19ra
  • Madrilgo altxamendua

    Madrilgo altxamendua
    Baionako abdikazioak eta Napoleonen tropak Espainia okupatzen hastea izan ziren gerratearen eragile zuzena.
    1808ko maiatzaren 2an Madrilen herri matxinada piztu zen. Frantsesek errepresio gogorra erabili zuten, ehunaka herritar fusilatuz
  • Espainiako Indepedentzia Gerraren hasiera

    Espainiako Indepedentzia Gerraren hasiera
    Baionako abdikazioen eta Madrilgo gertaeren berri jakin zenean, frantsesen aurkako matxinadak Espainia osora zabaldu ziren, iraupen luzea (1808tik 1813ra) eta ondorio larriak izango dituen Independentzia Gerra hasiz. Ezaugarriak:
    - Herri gerra izan zen.
    - Gerra ‘nazionala’
    -Nazioarteko gerratea
    - Ez zen gerra iraultzailea izan
    - ‘Gerrilla gerra’ izan zen
  • Baionako Abdikazioak

    Baionako Abdikazioak
    Barne liskarrak ikusita, Napoleonek aita eta semea (Karlos erregea ohia eta Fernando) Baionara joanarazi zituen elkarren arteko arazoak konpontzeko asmoz. Bitartean, bere tropek Madril konkistatu zuten. Baionan bi erregeen abdikazioa lortu zuen bere alde eta ondoren Jose Bonaparte bere anaia Espainiako errege izendatu zuen.
  • 1812ko Konstituzioa (Cadiz)

    1812ko Konstituzioa (Cadiz)
    1812an, San José egunean (‘La Pepa’) Konstituzioa onartu zen. Espainiako lehen konstituzio liberala izan zen. Konstituzioa Espainia monarkia parlamentario bihurtu zen.
    Printzipio nagusiak dira:
    -Espainiako nazioa bi hemisferioetako batasuna da
    -Herritarren berdintasuna lege eta zergen aurrean
    -Konfesionaltasuna: Espainiako erlijioa katolikoa da
    -Espainiako erregimen politikoa monarkia parlamentarioa
    -Aginte banaketa: Judiziala, Legegilea eta Betearazlea .
  • Espainiako Independentzia Gerraren amaiera

    Espainiako Independentzia Gerraren amaiera
    Gerrak hainbat ondorio sozial, ekonomiko eta politiko eragin zituen:
    Ondorio sozialak: Jende asko hil egin zen (800 000 inguru bi bandotan) eta bost urte baino gehiagoz sarraski eta suntsipen handiak jasan behar izan zituzten herritarrek.
    Ondorio ekonomikoak: Ekonomia jarduera guztiak etenik geratu ziren eta Espainiako inperio kolonialaren galera azkartu zen.
    Ondorio politikoak: gerra ostean bigarren mailako potentzia bilakatuko da eta inoiz ez du antzinako lehentasuna berreskuratuko.
  • Lege Salikoaren abolizioa

    Fernando VII.aren erregealdiaren azken urteetan ‘Lege Salikoa’ ezarrita zegoen oraindik; honen arabera, emakumeek ezin zuten erregearen ondorengo izan. Baina, Fernando VII.aren emakumea haurdun geratu zen, beraz, berehala abolitu egin zuen.
  • Isabel II.aren jaiotza

    Isabel II.aren jaiotza
    Fernando VII.aren erregealdiaren azken urteetan, Fernando ez zuen ondorengotza. Baina, 1830ko urriaren 10an, bere alaba Isabel (Isabel II izango zen) jaio zen. Beraz, arazoa konpondurik zegoen
  • Fernando VII.aren heriotza

    Fernando VII.aren heriotza
    1833an, Fernando VII.a hil zenean, bere testamentuan hiru urteko Isabel alaba bakarrarentzat utzi zuen tronua, eta Maria Kristina erregina izendatu zuen erregeorde, Isabel adin nagusitasunera heldu arte
  • I.Gerra Karlistaren hasiera

    I.Gerra Karlistaren hasiera