-
Period: to
Aro Garaikidea
-
Carlos IV.a boterean
Karlos IV.ak tronua hartu, eta honekin Espainia krisi sakon batean sartuko da; kanpo arazoengatik eta barne arazoengatik. -
Frantziako Iraultza
Frantziako Iraultza gatazka sozial eta politikoa izan zen, hainbat indarkeria garairekin. Honek Erregimen zaharrari bukaera eman zion, eta liberalismo politikoa eta ekonomikoa ezarri zuen. -
Napoleon frantziarren enperadore
Napoleon Bonaparte lider militar eta politiko frantziarra izan zen, Frantziako Iraultzan ospetsu egin zena eta Gerra Iraultzaileetan hainbat kanpaina arrakastatsu zuzendu zituena. 1799an estatu kolpe bat eman zuen, eta 1804an ofizialetik enperadorera izendatu zuen bere burua. -
Trafalgarreko bataila
Trafalgarreko batailan britaniarrek espaniarren kontra irabazten dute, eta Espaina bere flota guztia galtzen du bataila honetan. Gertaera hau herritarrak, nobleak eta elizak haserretzen du; desamortizazioagatik, Godoy ez zelako noblea, eta Godoy erreginaren amorantea zelako. Honen arabera, Espaniar gortea bi bandotan zatitu zen: Godoyren aldekoak eta Fernando, Asturiasko printzipearen alde zeudenak. -
Fontainebleauko Ituna
Godoy sinatu zuen itun bat izan zen. Itun honetan Espainia Frantziari ematen dio eskubidea Espainiatik pasatzeko Portugal konkistatzeko, baina pixkanaka Espainia okupatzen joan zen. -
Aranjuezeko Matxinada
Fontainebleauko ituna Espainiako nazioa asko haserretu zuen. Beraz, honen ondorioz Aranjuezeko matxinada gertatu zen. Hemen Karlos IV.ak Godoy kentzen du kargutik, eta koroa usten dio bere semeari, Fernando VII.ak (abdikazioa). -
Madrilgo altxamendua
Baionako abdikazioa gertatzen hari zen bitartean, Madrilgo herria Napoleon Bonaparte enperadoreak Iberiar Penintsula okupatzeko bidali zituen tropa frantsesen kontra armaz eraiki zen. Horrela hasi zen Espainiako Independentziaren Gerra (1808-1813). -
Espainiako Indepedentzia Gerraren hasiera
Espainiako independentziaren eragileak bi izan ziren: baionako abdikazioak eta Iberiar penintsularen okupazioa. Espainiako nazioa bi taldetan banatu zen. Talde bat frantsestuak ziren, hauek José I.aren alde zeuden, liberalak eta erreformistak ziren, Antzinako Erregimenaren amaiera nahi zuten. Eta beste taldea abertzaileak ziren, hauek José I.aren kontra zeuden, absolutistak Antzinako Erregimenaren eta Fernando VII.aren alde zeuden, eta liberalak erreformistak ziren, baina frantsesen arerioak. -
Baionako Abdikazioak
Napoleonek behartuta, Fernando VII bere aitari bueltatzen dio tronua, Carlos IV Napoleoni, eta Napoleon bere anaiari, José Bonaparte. -
Cadizeko konstituzioa
Cadizeko Gorteen prozesua gerra garaian egingo da. Eta Espainiako lehen prozesu liberala izan zen.
Honek bost urratsa izan zituen: gorteen deialdia, diputatuen hautaketa, debateak, liberalen nagusitasuna eta lehengo dekretuak, eta azkenik 1812ko konstituzioaren argitalpena.
Bestalde, konstituzio hau hainbat ezaugarri izan zituen: subiranotasun nazionala, monarkia konstituzionala eta sistema parlamentarioa, aginte banaketa: judiziala, legegilea eta batearazlea, konfesionaltasuna... -
Espainiako Independentzia Gerraren amaiera
Gerra honek hiru fase izan zituen; gerra konbentzionala, gerrilla-gerra eta bukaera. Honek hainbat ondorio erakarri zituen: ondorio sozialak; 800.000 hilda baino gehiago egon ziren, ondorio ekonomikoak; krisi sakona eta hainbat kolonien galera, zehazki Cuba, Puerto Rico eta Filipinas saldu ziren, eta azkenik, ondorio politikoak; 2.mailako potentzia. -
Lege Salikoaren abolizioa
Lege Salikoaren arabera, emakumeek ezin zuten erregearen ondorengorik izan. 1830an Fernando VII.a ezkondu zen Mª Cristina Napolikoarekin eta haurdun geratu zen. Orduan, Fernando VII.ak ‘Lege salikoa’ abolitu zuen, haren ondorengoa, alaba edo semea, errege izan dadin. Azkenik, urrian alaba bat, Isabel II.a izenekoa, eduki zuten. -
Isabel II.aren jaiotza
Bere erregealdian (1833-1868), Espainiak aldaketa politiko sakonak izan zituen XIX. mendean. Aldaketa horiek liberalismo politikoaren garapena ekarri zuten, eraldaketa sozioekonomiko handiekin batera. -
Fernando VII.aren heriotza
Erregea hil zenean, bere alaba Isabel Espainiako erregina izendatu zuten (Isabel II.a). Hau absolutistek ez zuten onartu eta Karlos Mª Isidro errege zenaren alde altxatu ziren, Gerra Karlistei hasiera emanez. -
I.Gerra Karlistaren hasiera
Gerra hau karlisten, Karlos Maria Isidro de Borbón infantearen eta erregimen absolutistaren aldekoak izan ziren; eta isabeldarrak, Isabel II.aren eta Maria Cristina de Borbón erregeordearen aldekoak. Haien gobernua absolutista izan zen hasieran, eta liberal bihurtu zen herri-babesa lortzeko. -
Mª Kristina Erregeordetzaren hasiera
María Cristina de Borbón, Fernando VII.aren laugarren emakumea, erregeordetza hartzen du 1833tik 1840ra, senarra hil ondoren. 1833ko urriaren 4an, Maria Cristinak manifestu politikoa aurkeztu zuen. Milizia Nazionalaren inprenta- eta antolaketa-askatasunari buruzko 1834ko urtarrilaren 4ko eta otsailaren 16ko Errege Dekretuak argitaratu ziren. -
Juan Álvarez de Mendizabalen desamortizazioa
Mendizabalen desamortizazioa, gobernuak elizako lurrak desjabetu eta saldu zituen prozesua izan zen. Orduko Ogasun ministro Juan Álvarez de Mendizabalek proposatutako neurria, gerra karlistari aurre egiteko dirua biltzeko helburu nagusiarekin. -
La Granjako matxinada
La Granjako sarjentuen matxinada 1836an gertatu zen, Maria Kristina Borboikoaren erregeordetzan. Matxinada horretan, La Granja jauregiko goarnizioko eta guardiako sarjentu talde batek, erregeordea bere alaba Isabelekin zegoenak, Maria Kristina Borboikoa behartu zuten 1812ko Konstituzioa berriro indarrean jartzera eta gobernu liberal aurrerakoi bat izendatzera, Jose Maria Calatrava buru zuela, Juan Alvarez Mendizabalekin batera. -
1837ko Konstituzioa
Liberal progresistek onartu zuten konstituzio berria izan zen.
Aldeketa nagusienak, alde batetik, koroaren boterea sendotu zela: Subiranotasun nazionalaren printzipioa onartzen bazen ere, aldi berean hura gorteei eta erregeari egoizten zen. Koroak beto-eskubidea zuen eta Gorteak disolbatu zitzakeen.
Eta beste aldaketa nagusi, Gorteak bi ganbera izaten hasi zirela: Parlamentua bi ganberatan banatu zen: Kongresua eta Senatua. -
Mª Kristina Erregeordetzaren amaiera
Karlistei, absolutismoaren aldekoei, aurre egiteko, Maria Kristinak kontzesioak egin behar zizkien liberalei, trukean Isabel II.aren kausaren alde egingo zutenak; horrek 1835-1837ko Iraultza liberala ekarri zuen, Erregimen Zaharra eta Monarkia absolutua amaitu zituena. -
I.Gerra Karlistaren amaiera
Zazpi urteko borroka gogorren ondoren, gerra Espainiako iparraldean amaitu zen 1839ko abuztuaren 31n, Bergarako Besarkadarekin. Hala ere, lortutako tratua ez zen onartu Katalunian, non karlistek 1840ko uztailera arte jarraituko baitzuten borrokan, eta Bartzelonako Berga da erresistentzia karlistaren azken gunea. Ramon Cabrera eta Griñó izan ziren hiribilduko defentsaren arduraduna, eta lau egunez liberalisten setioari eustea lortu zuen. -
Vicalvaroko matxinada
-
Biurteko Progresistaren hasiera