EREDU ATOMIKOA

  • 370 BCE

    Demokrito ( Filosofo Greziarra)

    Demokrito ( Filosofo Greziarra)
    Atomoa materiaz osatuta zegoela uste zuen. Atomo izena ipini zion greziarrez zatiezina esan nahi duelako. Forma eta tamaina desberdinekoak direla uste zuen.
  • Dalton ( Kimikari Britaniarra)

    Dalton (  Kimikari Britaniarra)
    Teoria atomikoaren sortzailea da. Materia atomoz osatuta zegoela postulatu zuen. Atomoak zati ezinak zirela, esfera formakoak zirela eta elementu kimiko batzuetan desberdinak eta beste batzuetan berdinak zirela uste zuen (tamaina eta propietate kimikoengatik)
  • Rutherford (Fisikari eta Kimikari Britaniarra)

    Rutherford (Fisikari eta Kimikari Britaniarra)
    Thomsonen eredua hobetu zuen. Atomoaren karga positiboa atomoaren atal txiki batean bilduta zegoela (Thomsonek esandakoaren kontra). Ondorioz, Rutherforden ereduaren arabera, atomoa nukleo txiki-txiki batez eta azal batez osatuta dago;nukleoan, karga positibo guztia eta ia masa guztia daude bilduta eta azalean, berriz, elektroiak daude, nukleoaren inguruan biraka, orbita zirkularrak deskribatuz.
  • JJ Thomson (Fisikari Britaniarra)

    JJ Thomson (Fisikari Britaniarra)
    "Plum pudding model" argitaratu zuen. Atomoen masa, elektroiena baino askoz ere handiagoa denez, karga positiboak askoz ere espazio zabalogoa hartuko zuen. Beraz, atomoak karga positibodun masa handi baten antzeko zerbait izan behar zuen, eta hartan txertatuta, elektroiak egongo ziren. Elektroien karga negatiboak karga positiboa konpentsatuko zuela, eta horren ondorioz, atomoa neutroa izango zela uste zuen.
  • Schödinger (fisikari austriarra)

    Schödinger (fisikari austriarra)
    Orbital atomiko kontzeptuaren sortzailea da. Hidrogeno atomoaren elektroiari uhinen tratamendu matematikoa aplikatu zion eta uhin ekuazioa lortu zuen. Ekuazio honen emaitzak ber bi eta integratu ondoren elektroia egoteko aukera-zonaldeak grafikotan irudikatu ahal zirela ondorioztatu zuen.
  • Bohr ( Fisikari Daniarra)

    Bohr ( Fisikari Daniarra)
    Rutherforden eredua hobetu zuen. azaleko elektroiak nukleoaren inguruan orbita zirkular jakin batzuetan soilik biratzen direla ondorioztatu zuen. Horrela, atomoan, elektroiak geruzatan antolatzen dira eta geruza bakoitzean energia kantitate jakin bat dutela. Horregatik, geruzei energia-mailak deritze. Beraz, elektroiak energia-maila jakin batzuetan baino ez dira biratzen. Ezaugarri horri kuantizatuta egotea deritzo.