-
Erregimenak eskaut mugimendua debekatzen du.
-
Espainiako Gerra Zibila (1936-1939) amaitu ondoren, Erregimen frankistak gazte-elkarte guztiak debekatzen ditu, eta <<Frente de Juventudes>> delakoa sortzen du. Horren helburua "gazteen astialdia zaintzea eta gainbegiratzea" zen.
-
40ko hamarkadan, 1940-1945 urteen bueltan, eskaut mugimendua nolabait berpizten hasten da.
-
Caritas sortzen da
-
60ko hamarkadan, lehen gazte clubak, parrokia-clubak, auzo-clubak, auzo-elkarteak... sortzen dira.
-
60ko hamarkadan zehar, gizarte-mugimenduek indar handia hartu zuten Euskal Herrian, Bizkaiko langile-auzoetan batez ere. Borroka kolektiboak auzo, herri eta hirietara zabaldu ziren. Talde eta elkarte ugari sortu ziren parrokietan. Auzokide Batzordeak sortu ziren, arazo kolektiboei heldu eta aurre egiteko asmoz.
-
Herri-mugimenduek indar handia hartu zuten. 1966an, adibidez, "Bandoen greba" delakoa egin zen; manifestazioak izan ziren, besteak beste, Bizkaian. Bilboko Errekalde auzoko Familien Elkartea borrokan aitzindaria izan zen: herri-unibertsitatea sortu zuten. 1969-1970 urteetan, lehen mugimenduak agertu ziren Gipuzkoan, Donostian eta Errenterian, adibidez.
-
1966an, MSC - Movimiento Scout Católico izeneko elkartea sortu zen, Espainiako lehen eskaut elkartea. Elkartearen sorreran, estatuko hainbat eleizbarruti-elkartek parte hartu zuten.
-
Paulo Freire pedagogo brasildarraren ideiak gurera heldu ziren; lehenengo eta bat, modu klandestinoan. <<Askapenerako hezkuntza>>, <<Herri-kultura>> eta <<Zapalduaren pedagogia>> bezalako kontzeptuak eta ideiak ekarri zizkigun, eta kontzeptu horiek guztiek eragin handia izan zuten hezkuntza-munduan orokorrean, eta aisialdean bereziki.
-
1969an, Astialdi koloniak izenekoak jarri ziren martxan.
-
<<Gizarte- eta kultura-animazioa>> izeneko ideia-korrontea heltzen da Europatik. Bizitza kulturalean modu aktiboan parte hartzea defenditzen du korronte honek. Kultura gizarte osoarena da, eta ez <<elite>> edo botere jakin batzuena bakarrik. Kultura zabaltzea eta horren parte izatea aldarrikatzen du, kulturaren demokratizazioa.
-
<<Servicio de Tiempo Libre de Deficientes Mentales>> delako elkartea sortu zen Bilbon.
-
1973an, EDEX sortu zen, gaztetxo, nerabe eta gazteen heziketa-prozesuan laguntzeko eta babesa emateko.
-
1976an, Lemoizeko zentral nuklearraren aurkako makromanifestazioa egin zen. Aurreko urteetan, proiektuaren kontrako herri-mugimendu sendoa osatu zen, Euskal Herrian aurrekaririk gabea.
-
1976an, EDE eskola sortu zen -Escuela Diocesana de Educadores-. Erreferentziazko eskola da Bizkaian, astialdian behinik behin.
-
Urte horretan, FEETLC (Federación Española de Escuelas de Tiempo Libre Cristiana) delakoa sortu zen. Gaur egun, Didania bezala ezagutzen dugu.
-
Franco hilda, Erregimen frankista amaitu, eta demokraziaren lehen urteetan, autonomia-estatutuak sinatu ziren. Besteak beste, EAEko estatutua, 1979an.
-
1983an, <<Euskalerriko Eskautak>> izeneko elkartea sortzen da. Elkarte horiEuskal Herriko eskaut taldeak biltzeko asmoarekin sortu zen. Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako eskaut taldeen bilgunea bihurtu zen, Euskal Herrian astialdiaren erreferentzia.