Descarga

Antzinako Grezia

  • Antzinako Grezia
    900 BCE

    Antzinako Grezia

    Grezia, Mediterraneo itsasoan kokatua, oso herrialde menditsua da. Antzinatean, populazio isolatua zuen, eta K.a. 900. urtetik aurrera hainbat estatu txiki aske (polis) sortzen joan ziren, estatu-hiriak deituak. Bakoitzak bere lege, aginte modu, sistema ekonomiko eta gizarte-antolaketa zituen. Hiri nagusiak Esparta, Korinto eta Atenas izan ziren.
  • Atenas. Demokraziaren sorrera
    753 BCE

    Atenas. Demokraziaren sorrera

    K.a. 753. urtean, lur-jabe handiek boterea kendu zioten erregeari eta egitura oligarkikoa ezarri zuten. Oligarkiarekin (oligos + arkia = gutxi batzuen agintea), boterea esku gutxi batzuetan zegoen, pertsona edo familia jakinetan. Lurraldeko pertsona eraginkorrenak ziren eta euren artean antolatzen zuten agintea. Horrela, oligarkia indarrean egon zen garai hartan, Atenasko aristokratak politika, armada eta justizia osoa kontrolatzera iritsi ziren.
  • Antzinako Grezia
    621 BCE

    Antzinako Grezia

    K.a. 621. urtean, Drakon legegileak legeak idatziz ezarri zituen Atenasko biztanleek ezagut zitzaten. Hainbat lege oso zorrotzak ziren eta tiranoen (tyrannos = jauna) bidez, indarrez inposatu ziren.
  • Antzinako Grezia
    594 BCE

    Antzinako Grezia

    K.a. 594. urtean, Solon merkatari aberatsa eta Atenasko estatu-gizona, erreforma politiko garrantzitsuak egiten hasi zen. Bule herritarren batzarra sortu zuen, hiriko gaiak jorratzeko arduradun ziren herritarrentzat. Partaideak zozketaz aukeratzen zirenez, ez zen berdintasunean oinarritutako egitura, baina demokraziaranzko lehen pausoak izan ziren.
  • Antzinako Grezia
    508 BCE

    Antzinako Grezia

    K.a. 508. urtean, Klistenes aristokrata berritzaileak Atenasko egitura politikoan aldaketak egitea erabaki zuen. Solonen erreformetan oinarrituta, Klistenesek erabaki zuen herritar gehiagok parte hartu behar zutela bizitza politikoan eta baita Atenasko zuzendaritzari buruzko erabakietan ere. Lehen, aberatsek hartzen zuten parte, ez bestek. Gero, herritar guztiek zuten horretarako eskubidea; hau da, gizonezko libre guztiak hasi ziren hiriaren agintean parte hartzen.
  • Antzinako Grezia
    451 BCE

    Antzinako Grezia

    K.a. 451. urtean, Perikles Atenasko estatu-gizon handiak estratega (armadako komandantea) kargu garrantzitsua lortu zuen. Hamabost aldiz jarraian hautatua izan ondoren, haren buruzagitza militarra ezarri zen Atenasko bizitza politikoan. Herri-batzarrean, ekklesian, zuen boterea erabiliz, Atenasko esperientzia demokratikoak goia jo zuen. Aristokratei boterea murriztu zien eta egitura oligarkikoaren arrastoei amaiera eman.
  • Antzinako Grezia
    411 BCE

    Antzinako Grezia

    Atenasko esperientzia demokratikoak mende bakarra iraun zuen. Espartaren aurkako gerrak, besteak beste Atenasen beherakada garaiak izan zituen. Egoera horretan K.a. 411n Atenasen egitura oligarkikoa berrezarri zen.
  • Antzinako Grezia
    403 BCE

    Antzinako Grezia

    K.a. 403n demokrazia berreskuratu zuten, baina, Mazedoniako errege Filipo II. ak Greziako lurralde guztiak eskuratu zituen
  • Antzinako Grezia
    346 BCE

    Antzinako Grezia

    K.a. 346. urtean. Alexandro Handia haren semeak,
  • Antzinako Grezia
    336 BCE

    Antzinako Grezia

    K.a. 336. urtean, inperio handi bat sortu zuen
  • Antzinako Grezia
    323 BCE

    Antzinako Grezia

    K.a. 323n hiltzean, Greziako lurraldea erresuma helenistiko txikietan zatitu zen.