382917 bmw m3 e30 tuning red 5593x3723 (www gdefon ru)

XX.mendea Euskal Herrian

  • Period: to

    Lehen Mundu Gerra

    Lehen Mundu gerrak bete-betean harrapatu zuen Ipar Euskal Herria eta gazte euskaldun asko hil zuten Frantziaren alde (1914 - 1918). Hala eta guztiz ere, gerrak Frantziarekiko atxikimendua suspertu egin zuen Ipar Euskal Herrian.
  • Euskaltzaindia eta Eusko ikaskunta

    Euskaltzaindia eta Eusko ikaskunta
    1915etik aurrera eta euskal nazionalismoaren eraginez euskara eta euskal kultura landu eta garatzen hasi zirenEuskaltzaindia eta Eusko Ikaskuntza (Oñati 1918), unibertsitaterako proiektuak..., halaber, autonomi estatutua lortzeko bidea urratzen hasi zen. Primo de Riveraren diktadurak (1923 - 1930) zapuztu zituen ekimen haiek.
  • Espainiako Gerra zibila piztu

    Espainiako Gerra zibila piztu
    1931an Bigarren Errepublika ezarri zen Espainian eta Hego Euskal Herriko lau probintziek Lizarrako Autonomi Estatutuaren proiektua onartu zuten; baina, Espainiako Gorteek ez zuten onartu. Errioxan, estatutu horren barruan sartzeko ahalegina ere hutsean geratu zen. 1936an Franco Errepublikako gobernuaren kontra altxa, Espainiako Gerra Zibila piztu eta Hego Euskal Herria banaturik gelditu zen. Orduan onartu zen Espainiako Gorteetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako autonomi estatutua, 1936ko urrian.
  • Euzko jaurlaritza

    Euzko jaurlaritza
    1936an Euzko Jaurlaritza sortu zen, baina,1937an Hego Euskal Herri osoa Francoren menpe zegoela, Santoñako Ituna sinatu 1937ko abuztuaren 24an eta Euzko Jaurlaritza erbesteratu egin behar izan zuen.
  • Gernikako bonbardeaketa

    Gernikako bonbardeaketa
    Francoren diktadurapean, Bizkaia eta Gipuzkoa probintzi traidoretzat jo eta horien Kontzertu Ekonomikoak kendu egin zituzten 1937. Euskara debekatu eta euskal kultura arras ezabatu zuten. Euskal abertzale askok erbestera jo zuen:Ipar Euskal Herrira eta Europara batzuek, eta Amerikara beste askok. 1937ko apirilaren 26an Alemaniarren aire-armadak Durango eta Gernika bonbardatu zituen.
  • ETA erakundea sortu

    ETA erakundea sortu
    ETA erakundea sortu zen (1959) eta frankismoaren aurkako borroka armatuari ekin zion. ETAk abertzaletasuna eta sozialismoa elkartu zituen: ezker abertzalea sortu zen.
  • Enbata aldizkaria sortu

    Enbata aldizkaria sortu
    Ipar Euskal Herrian,Enbata aldizkaria jaio zen 1963; haren inguruan gorpuztu zen Iparraldeko mugimendu abertzalea, ETArekin harremanak izan zituena.
  • ETA-k borroka armadatua areagotu

    ETA-k borroka armadatua areagotu
    1970eko hamarkadan ETAk borroka armatua areagotu egin zuen. 1970eko abenduan Burgosko auzia gatazka eragile izan zen, eta 1973an, Carrero Blanco hil zuen.
  • Iparretarrak talde armada sortu zen

    Iparretarrak talde armada sortu zen
    Bitartean, Ipar Euskal Herrian, Enbata sortu ondoren euskal abertzaletasuna pixkanaka-pixkanaka sendotuz joan da; baita euskara eta euskal kultura ere. Autonomiaren alde, eta turismoaren bidez gertatzen ari den "kolonizazioa"-ren aurka,Iparretarrak talde armatua sortu zen (1973).
  • Franco 1975ean hil zen

    Franco 1975ean hil zen
    Franco 1975ean hil zen, baina hilzorian zegoela FRAPeko hiru kide eta ETAko Txiki eta Otaegi fusilatzea agindu zuen, 1975eko irailaren 27an. Espainiako Joan Karlos I.a izendatu zuten; horrela, borbondarren monarkia zentralista berrezarri zen.Hala ere, 1976an, Sixto Borboikoaren jarraitzaile karlistek Jurramendiko ospakizunetan bi pertsona hil zituzten.
  • Alkateen mugimenduak

    Alkateen mugimenduak
    1976ko uztailaren 21ean, alkateen mugimenduak batzarra egin zuen Bergaran eta bertan sinatu zuten Euskal Herriaren eskubide historikoen aldeko manifestua, aldi berean, euskararen ofizialtasuna, amnistia orokorra eta autonomi estatutua eskatzen zituena.
  • konstituzio berria

    Hauteskunde orokorraren ondoren, 1977ko ekaina, Konstituzio berria egin eta erreferendumez onartu zen Espainia mailan (1978); hala ere, Hego Euskal Herrian indar abertzaleek ez bozkatzera deituta Konstituzioaren alde bozkatu zutenen kopurua oso txikia izan zen, besteak beste, euskal eskubideak ez zirelako behar bezala aintzat hartzen.
  • Euskal jaurlaritza berria eratu

    1979an Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako Autonomi Estatutua onartu zen, eta hurrengo urtean Eusko Jaurlaritza berria eratu zen. ETAren inguruko ezker abertzaleak ez zuen estatutua onartu eta erakunde armatua mantentzea erabaki zuen.
  • ETAren aurka borrokatzeko guda

    1980ko hamarkadan, ETAren aurka borrokatzeko guda zikina sortu zen. Talde armatu gogorrenak izan ziren Batallón Vasco-Español Hegoaldean UCD-ko gobernu garaian sortua eta GAL “PSOE”-ko gobernuaren inguruan antolatua. Talde horiek Herri Batasunako kideak, herritar abertzaleak eta Iparraldean errefuxiatutako ETAko ekintzaileak erail zituzten. Erakunde horien finantziazioa Barne Ministerioko fondo erreserbatuek egin zuten, eta mertzenario, espainiar Guardia Zibila, Polizia Nazionala, Inteligentzia
  • ipar Euskal Herrirako egitura administratibo berria

    Ipar Euskal Herrirako egitura administratibo berria, Euskal Departamentua, etengabe eskatzen ari dira abertzaleak, baina frantziar alderdiek gehiengoa dute eta Frantziako gobernuek, eskuin nahiz ezkerrekoek, ez dute eskaera aintzakotzat hartu.