-
Espainia 1808an inbaditu zuen eta momentu horretan zegoen erregea(Karlos IV.)eta haren semea(Fernando VII.a) alde egin behar zuten eta Napoleonen anaia Josef I.a izendatu zuen errege.
-
Gerra garaian Fernando VII.a Espainiatik joan zenez,gobernuko lanak Juntak sortu ziren,Cadiz hirian bildutak,1812an Espainiako lehen konstituzioa idatzi zuten.Konstituzio horretan hau ezarri zuen:
Monarkia izango zela gobernatzeko era baina,erregeak ez zuela botere absolutoa izango.
Hiru Estatuko botereak banatu zituen:legegilea,betearazlea eta judiziala.
Oinarrizko eskubide eta askatasun batzuk gehitu zituen:inprimatzeko askatasuna,biltzeko eskubidea,hezkuntza publikoa eta zerga berdintasuna. -
1808ko maiatzaren 2an inbasio horren kontrako herri altxamendu bat egon zen Madrilen.Gero,Espainia osora zabaldu zen, eta Independentzia Gerra piztu zen.Gerra 1814an amaitu zen,tropa frantsesen porrotarekin.
-
1814an,Independentzia gerra amaitu ondoren,Fernando VII.a Espainiara itzuli zen.Cadizko konstituzioa indar gabe utzi zuen eta berriro absolutismoa ezarri zuen.1833an,hil zenean,absolutistak Karlosen alde jarri ziren (Karlistak) ,eta liberalek Elisabet printzesa proposatu zuten,nahiz eta 3 urte izan.
Lehen karlistaldia hasi zen eta Elisabet II.a ren aldekoek irabazi zuten. -
Meatzaritza,nekazaritza eta industria ziren Espainiako ekonomiako jarduera nagusiak.
Meatzaritza:Oso garrantzitsua bihurtu zen.Lanpostu asko sortu zituen,eta baliabideak esportatzeko aukera eman zuen.Urrea,kobrea,ikatza eta merkurio lortzen zuten batez ere. -
Nekazaritza:Espainiako jarduera ekonomikorik garrantzitsuena izan zen.Dena den,lurrak ez zuden batere ongi banatuta eta nekazariek oso soldata baxua kobratzen zuten.Hegoaldean latifundioak edo lur ustiategi handiak zeuden.Kantauri itsasoaren inguruan,berriz,minifundioak edo lur ustiategi txikiak.Hauetan,zerealak,artoa eta patata lortzen ziren batez ere.Hegoaldean olibondoak zeuden eta inportanteak ziren ere,mahastiak.
-
Industria:Bereziki garrantzitsuak izan ziren Kataluniako ehungintza eta Euskadiko siderugia.1840tik aurrera,bultzada handia eman zitzaion trenari garraio sarea hobetzeko.
-
Elisabet II.a boterera iritsi zen,baina ez zuen gobernatu urtean adinez nagusi arte(1840an).Garai hartan Espainia monarkia parlamentario bihurtu zen behin betiko. Erreinaldi honetan,bi alderdi politiko egon ziren:kontserbadoreak eta progresistak.
-
1868an,matxinada bat egon zen Espainian eta Elisabet II.ak Espainiatik alde egin zuen.Hori dela eta,1871n,Gorteek errege berri bat izendatu zuten: Amadeo I.a italiarra.Errege honek ez zeukan babes handirik eta bi urte pasa ondoren,uko egin behar izan zion tronoari.
Momentu horretan 1873an,Gorteek Lehen Errepublika aldarrikatu zuten.Honek hamaika hilabete besterik ez zuen iraundu eta Elisabet II.aren semea bueltatu zenean,erregea izendatu zuten,Alfontso II.a izenarekin.
You are not authorized to access this page.