-
Espainia 1808an inbaditu zuen eta momentu horretan zegoen erregea (Karlos IV.) eta haren semea (Fernando VII.a) alde egin behar izan zuten eta Napoleonen anaia Josef I.a izendatu zuen errege.
-
1808ko maiatzaren 2an Madrileñoak altxatu ziren Frantsesen kontra. Gero, Espainia osora zabaldu zen, eta independentzia gerra piztu zen. Gerra 1814an amaitu zen, tropa frantsesak galduz.
-
Fernando VII.a espainiatik joan zenez, gobernuko lanak egiteko Juntak sortu ziren, Cadizen. Konstituzio bat idatzi zuten 1812an. Hauxe esaten zuten:
- Erregea ez zuela botere absolutoa izango.
- Hiru Estatuko botereak banatu zituen: legegilea, betearazlea eta judiziala.
- Oinarriazko eskubide eta askatasun batzuk gehitu zituen. -
1814an, Independentzia Gerra amaitu ondoren, Fernando VII.a Espainiara itzuli zen. Cadizko Konstituzioa indargabe utzi zuen eta berriro absolutismoa ezarri zuen. 1833an, hil zenean, absolutistak Karlosen alde jarri ziren (karlistak), eta liberalek Elisabet printsesa proposatu zuten, nahiz eta 3 urte izan.
Lehen Karlistaldia hasi zen eta Elisabet II.aren aldekoek irabazi zuten. -
Elisabet II.a boterera iritsi zen, baina ez zuen gobernatu urtean adinez nagusi egin arte (1840.an). Garai hartan Espainia monarkia parlamentario bihurtu zen behin betiko. Erreinaldi honetan, bi alderdi politiko egon ziren: kontserbadoreak eta progresistak.
-
Meatzaritza, nekazaritza eta industria ziren Espiniako ekonomiako jarduera nagusiak.
Meatzaritza: oso garrantzitsua bihurtu zen. Lanpostu asko sortu zituen. Urrea, kobrea, ikatza eta merkurio lortzen zuten batez ere.
Nekazaritza: Espainiako jarduera ekonomikorik garrantzitsuena izan zen. Hegoaldean latifundioak edo lur ustiategi handiak zuden. Kantauri itsasoaren inguruan, berriz minifundioak.
Industria: Garrantzitsuak izan ziren Kataluniako ehungintza eta Euskadiko siderurgia. Trena ere. -
1868an, matxinada bat egon zen Espainian eta Elisabet II.ak Espainiatik alde egin zuen. Hori dela eta, 1871n, Gorteek errege berri bat izendatu zuten: Amadeo I.a Italiarra. Errege honek ez zeukan babes handirik eta bi urte pasa ondoren, uko egin behar izan zion tronoari.
-
1873an, Gorteek Lehen Errepublika aldarrikatu zuten. Honek hamaika hilabete besterik ez zuen iraundu eta Elisabet II.aren semea bueltatu zenean, erregea izendatu zuten, Alfontso XII.a izenarekin.