-
6 neba-arreba izan zituen. Jaio zen garaian, guztiz rurala zen ingurua. Zeberioko biztanlea nekazaritza eta abeltzaintzatik bizi ziren. Baita Mauriziaren familia ere. Bere ama, Madalena Zabala Artola zen eta bere aita Frantzisko Aldeiturriaga, arotza.
-
12 urte zituela hasi zen panderoarekin jolasean. Joakin Gotirekin batera plazatik plazara aritzen zen.
-
Mauriziak Miraballesen egiten zuen lan "Fábrica de Hilados" deitutakoan. Zeberiora joan etorriak abesten egiten zituela aitortu zuen urte batzuk geroago. Hala ere, ahotsaren teknika etxean praktikan jartzen zuen. Bere ustez, izkutuan egin beharrekoa, lanbide latza hautatu baitzuen, bere ustez.
-
Benantzio Bernaola trikitilaria izan zen. Zeberion ezagutu zuen Maurizia, 23 eta 24 urte zituztela. 1927. urtean ezkondu ziren Zeberion. Jarraian joan ziren Arteara bizitzera, San Miguel elizaren aurrera, hain zuzen ere.
-
Frantzisko Bernaola Aldeiturriaga Artean jaio zen. Musikarien semea.
-
- urtean gudatik ihesean, Maurizia Zeberioko Egia auzora bueltatu zen. Benantzio, ordea, kartzelaratu zuen "rojo separatista" izenpean.
-
Guda zibila bukatuta, etxera (Arteara) buletatu ziren Maurizia eta semea. Benantzio bertan izan zen, kartzelatik irten eta gero.
Pixkanaka, bizitza normalizatuago baterantz zihoazen. Maurizia,berriz ere, herriko plazak ahotsarekin atontzen hasi zen. -
Maurizia eta Benantzioren proiektu musikalak ateak zabaldu zizkion Leon Bilbao deitutako albokariari. Hala ere, 1978ko urtarrilaren 25ean Benantzio hiltzen da.
-
Benantzio hil zenetik hainbat musikarirekin aritu zen lanean Maurizia. Bere lanak interes handia erakartzen zuen. Askotan birritan egiten zuen "beharra" arratsalde batean.
1988ko maiatzaren 19an hil zen, panderoa hurbil zuela.