Gerra Hotza

By ameyugo
  • Greaziako Gerra Zibila hasi

    Greaziako Gerra Zibila hasi
    Bigarren Mundu Gerrak gerra zibileko egoeran utzi zuen Grezia. Bi bando zeuden, partisano komunistak (Jugoslaviaren eta zeharka Sobietarren babesa zutenak) eta erregezaleak (briainiarren babesa zutenak). Hainbat puntu estrategiko zituen Greziak, honek AEB eta SEBSren interesa piztu zuen, baina ez ziren zuzen-zuzenean gerran sartu.
  • Truman doktrina

    Truman doktrina
    Estatu Batuek Gerra Hotzean komunismoaren aurka eraman zuten politikaren oinarrria izan zen. 33. AEBtako presidentea, Harry S. Truman sortu zuen, bertatik datorkio izena. Doktrina hau demokrazia zuten herrialdeak babesten zituen, komunismoaren hedapena gaitzesteko, hau AEBtako kapitalismoa arriskuan jartzen zuelako
  • Jugoslavia-SESB harremanen hausketa

    Jugoslavia-SESB harremanen hausketa
    Tito - Stalin (urteko Jugoslaviako eta SESBko buruzagiak) harremanak 1948an apurtu egin ziren Stalin Kominform-etik Jugoslavia atera zuenean. Stalinek hau egin zuen beldurra zuelako Jugoslaviaren, Greziako Mazedoniaren eta Bulgariaren bat egiteari, Titoren eraginpean egongo zen estatu bat eratuz, SESBen barruan baina Stalinen eraginaren kanpoan.
  • Marshall Plana

    Marshall Plana
    Estatu Batuek Mendebaldeko Europari eskaini zuten laguntza ekonomikoa, kontinentea Bigarren Mundu Gerran jaso zituzten suntsiketak konpontzeko. Planaren helburu nagusia zen komunismoaren hedapena gelditzea, AEBtarako komunismoaren hedapena kaltegarria baitzen
  • Berlingo Blokeoa

    Berlingo Blokeoa
    Mendealdeko herrialdeek Alemania bateratu nahi zutenez, Stalinek Berlin lurrez blokeatu zuen; hiria Alemaniako mendebaldeko eremutatik isolatuz. Orduan Estatu Batuak aireko zubi bat eratu zuen, Mendebaldeko Berlingo biztanleen hornikuntza bermatzeko. Hurrengo urtean Sobietarrak blokeoa altxatu zuten; baina sortu zen krisiaren ondorioz Alemania bitan banatu zen: AEF (Mendebaldeko blokean zuen eragina, demokrazia) eta AED (Ekialdeko blokean zuen eragina, SESBek zuzenduta eta erregimen komunista)
  • Txinako Gerra Zibilaren Amaiera

    Txinako Gerra Zibilaren Amaiera
    1927an piztu zen Gerra Zibila amaitu egin zen urte honetan. Txinako alderdi komunistak Txinako alderdi nazionalista garaitu zuen. Orduan alderdi komunistak Txinako Herri Errepublika aldarrikatu zuen, eta elkarri laguntzeko itun bat sinatu zuen Stalinekin
  • Nazioarteko erakundeak sortu

    Nazioarteko erakundeak sortu
    Urte honetan Comecon eta NATO sortu ziren:
    - Comecon: SESBren inguruan sortu zen estatu komunisten erakundea izan zen. Erakundea estatu-kideen arteko kooperazio ekonomikoa bermatzen zuen.
    - NATO: Mendebaldeko Europako eta Ipar Amerikako herrialdeek eratu zuten nazioarteko erakundea da. Erakunde hau gobernu harteko aliantza militarra bermatzen du, eta arlo politiko, militar eta ekonomikoan laguntza ematea da bere helburua
  • Koreako Gerra

    Koreako Gerra
    Korea bi eremutan zegoen banatuta, Ipar Korea (komunista, SESBek begiko zuena) eta Hego Korea (mendebaldeko blokearen aldekoa, Estatu Batuen babesa zuena). Ipar Korea Hego Korea inbaditzen saiatu zen, baina NBEk Kasko Urdinen parte-hartzea onartu zuen hegokorearren alde. Honek buelta eman zion egoerari, eta 1953an bi Koreak armistizioa sinatu zuten, hasieran zegoen lurralde banaketa errespetatuz.
  • Buruzagi aldaketa

    Buruzagi aldaketa
    AEBko eta SESBeko buruzagiak aldatu ziren, eta honen ondorioz bi blokeen arteko harremanak baretu ziren. Hala ere hainbat krisi egon ziren bi potentzien artean. Eisenhower hartu zuen Estatu Batuetako buruzagitza, eta Nikita Khrustxev SESBkoa.
  • Varsoviako Ituna

    Varsoviako Ituna
    1955ean Ekialdeko Europako herrialdeek sinatu zuten ituna izan zen. Aliantza hau SESB zuen buruzagitzan, eta NATOri kontra egitea zuen helburu nagusitzat. Ere bai "Adiskidetasun, Lankidetza eta Elkar Laguntzaren Ituna" deritzo Varsoviako Ituari.
  • Hungariako Matxinada

    Hungariako Matxinada
    SESBeko buruzagi berriarekin bloke komunista zabaldu zen. Horren ondorioz, Hungarian komunismoaren aurkako mugimendua sortu zen. Armada ere jarri zen mugimendu honen alde. Hainbat manifestazio gisa hasi zena, matxinada izaten amaitu zen. Orduan Hungaria NBE-ri eskatu zion herrialde neutral gisa onar zezala. Azkenean, Sobietarren tankeak sartu ziren Budapesten, matxinada eta haren eskakizunak bertan bera utziz
  • Suezko Kanalaren krisia

    Suezko Kanalaren krisia
    1956an Egiptoko presidenteak Suezko kanala nazionalizatu egin zuen. Frantzia eta Erresuma Batuak kanal horren akziodunak ziren, eta zen zuten erabaki hori ondo hartu. Orduan bi herrialde horiek Israelen laguntzarekin operazio militar bat prestatu zuten kanala berenganatzeko. Operazioa porrot egin zuen, eta Estatu Batuak eta SESBek NBE presionatu ostean, armada britaniarrak eta galoak erretiratzeko agindu zuen mundu mailako erakundeak.
  • SESB-Txina harremanen hausketa

    SESB-Txina harremanen hausketa
    1950tik SESB eta Txinaren arteko harremanak pixkanaka ahultzen joan ziren, eta azkenean 1960an ia guztiz hautsi ziren. Haustura honen zergatia bi herrialdeak zituzten interes nazionalak oso ezberdinak zirelako. Honek Txina SESBetik urrundu zuen, eta Estatu Batuetara hurreratu zuen.
  • Berlingo Harresiaren eraikuntza

    Berlingo Harresiaren eraikuntza
    Alemania zatitu zenean, Berlin bi sektoreetan banatu zen: Mendebaldekoa, AEFri zegokiona, eta Ekialdekoa, AEDari zegokiona. Bi aldeetako biztanleria desberdintasun asko zituen: Mendebaldean aberatsaragoak ziren ekonomia arloan, eta gainera Ekialdekoak baino askatasun gehiago dituzte. Hori zela eta ohikoa zen Ekialdeko biztanleak Mendebaldera ihes egitea. Hori ekiditeko agintari komuniestek harresia eraikitzeko agintea eman zuten
  • Cochinos badiako inbasioa

    Cochinos badiako inbasioa
    1959an, Kuban, Fidel Castrok boterea eskuratu zuten Batista diktorea kargutik kentzean. Estatubatuarrek irletan zuten interesarerako txarra zen Kuban zegoen gobernu berria. Orduan 1961ean erbesteratu kubatarrek Estatu Batuen babesarekin Cochinos badia inbaditu zuten, Castroren erregimena boteretik kentzeko. Inbasioa porrot egin zuten, eta horren ondorioz, Fidel Castrok SESBera hurbildu zen.
  • Kubako misilen krisia

    Kubako misilen krisia
    1962an Estatu Batuetako presindenteak, Kennedyk, Kubaren itsas-blokeoa agindu zuen, Kuban Estatu Batuetako hegazkin epioiek sobietarren misil nuklearrak jaurtitzeko arrapalak hauteman ostean. Itsasontzi estatubatuarrak itsasontzi sobietarrak geldiarazten zituzten, baina itsasontzi sobietarrak ez ziren gelditzen. Azkenean, itsasontzi sobietarrak erretiratu ziren eta misil-arrapalak desegingo zituztela esan zuten sobietarrek; baldin eta Estatu Batuek agintzen bazuten ez zutela Kuba inbadituko
  • Vietnamgo Gerraren hasiera

    Vietnamgo Gerraren hasiera
    1954tik aurrera Vietnam bitan banatu zen: Ipar Vietnam (erregimen komunista zuena) eta Hego Vietnam (erregimen diktatoriala zuena, AEBren babesaz). Hego Vietnamen gerrilla komunista bat zegoen (Vietcong), Hegoaldeko gobernuarekin amaitu nahi zuena. Orduan, Estatu Batuek tropak bidali zituzten Vietnamera 1964an, komunismoa Vietman osotik edatzeko beldurra zeukaten-eta. Estatu Batuentzat oso inportantea zen Hego Vietnam, eremu hartako meatze-aberastasunak kontrolpean baizituzten
  • Arma Nuklearrak Ez Ugaritzeko Ituna

    Arma Nuklearrak Ez Ugaritzeko Ituna
    Itun hau arma nuklearren erabilera eta planetan duten inpaktua mugatzea zuen inpaktu gisa. 190 herrialde zeuden itun honen barruan, eta horietako bost bakarrik arma nuklearren jabe izan zitezkeen: Estatu Batuak, Erresuma Batuak, Frantzia, SESB (Errusia geroago) eta Txinako Herri Errepublika
  • Pragako Udaberria

    Pragako Udaberria
    1968aren udaberrian , Alexander Dubcek-ek (Txekoslovakiako Alderdi Komunistako burua zena) herrialdean hainbat aldaketa sakon proposatu zituen (askatasuna aitortzea, zentsura kentzea...), eta itxaropen handiak piztu zituen biztanleen artean. Baina SESBek ez zuen onartu. Orduan Varsoviako Ituna sinatu zuten herrialdeek Txekoslovakia inbaditu zuten, Dubcek-ek proposatu zituen aldaketak baliogabetuz. Handik aurrera Txekoslovakia Moskuren menpean geratu zen
  • SALT I Hitzarmena

    SALT I Hitzarmena
    Estatu Batuek eta SESBek sinatu zuten hitzarmen bat izan zen. Hitzarmenak armen kontrola (nuklearrak barne) zehazten zuen bi potentzietan
  • Yom Kippur Gerra

    Yom Kippur Gerra
    1973an Egipto eta Siria Israel erasotu zutenean Israel zituen petrolio-hobiak zirela-eta. Estatu Batuak Israeli eman zion babesa, eta SESBk arabierri. Bi potentziek gainera, NBE presionatu zuten bitartekari-lanak egin ditzan. Azkenean su-etena adostu zuten, baina petrolio-ekoizleak ziren herrialde arabiarrek petrolio-salmenta blokeatu eta ekoizpena gutxitu zuten, Mendebaldeko blokea Usaraelekin aliatu ez zedin. Horrek guztiak ekonomia-krisi larri bat piztu zuen nazioartean
  • Vietnamgo Gerraren amaiera

    Vietnamgo Gerraren amaiera
    1968an Vitcongek erasoaldi bat jo zuen, agerian utzi zuena ezinezkoa zela tropa estatubatuarrek gerra irabaztea.Urte bat geroago AEBko presidentea gerra amaiaraziko zuela agindu zuen. 1973an azkenean su-etena sinatu zuten Ipar Vietnamek eta Estatu Batuek.Estatu Batuak tropak erretiratu zituen, eta herrialdea atzera ere batzea adostu zuten.Bi milioi pertsona hil ziren, eta milioika zaurituta geratu ziren, gehienak konpon ezineko ondorioekin.Gerra hau izugarrizko porrota izan zen Estatu Batuentzat
  • Barealdia

    Barealdia
    Vietnamgo Gerrak Estatu Batuak munduan zehar zuten posizioa ahuldu zuen. Horregaitik Gerra Hotza apur bat baztertu egin zuten lau urtez, barealdi batez. Helsinkiko Konferentzian (1973-1975) bi superpotentziek zenbait oinarri ezarri zituzten Ekialdearen eta Mendebaldearen arteko harremanak konfiantza-girokoak izan zitezen aurreratzean. Barealdi hau 1977an amaitu zen
  • Vietnam bateratua

    Vietnam bateratua
    Vietnamgo Gerra amaitu ostean bi eremuetako lehiak jarraitu ziren 1975rarte, Ipar Vietnamgo tropek Saigon (Hego Vietnamgo hiriburua) hartu zutenerarte. Orduan, 1976an Vietnam batu zen Vietnamgo Errepublika Sozialista eratu zen, eta bloke komunistan sartu ziren.
  • Sobietar inbasioa Afganistanen

    Sobietar inbasioa Afganistanen
    SESBek Asia inguruan zehar eragin handiago izan nahi zutenez, 1979an Afganistan inbaditu zuten.
  • Irango iraultza islamiarra

    Irango iraultza islamiarra
    1979an Iranen gertatu zen iraultza Iran estatu independiente bezala bilakatzea izan zuen ondorioz. Iranen zegoen monarkia boteretik kendu zen, eta errepublika islamiarra boterean jarri zen. Estatu Butuak erregealdi horren aldi zeuden, horregatik etsaitasun-etapa bat sortu zen bi herrialdeen artean. Teheranen zegoen Estatu Batuetako enbaxada erasotu ziotenean izan zen momenturik larrienetarikoa, 444 egun ostean bertan bahituta zeuden langileak eta diplomatikoak askatu zituztenean
  • Nikaraguako iraultza sandinista

    Nikaraguako iraultza sandinista
    1979an Nikaraguan boterean zegoen diktadura kontserbadorea boteretik kendu eta komunismoaren antzeko erregimen bat ezarri zuten. Hau Estatu Batuen idealken kontra zegoenez, oposizio armatua ezarri zuten. Iraultza honek Nikaragua krisialdi ekonomiko sakon batean sartu zuen. Azkenean, 1990ko hauteskundeetan erregimen irautzaileak boterea galdu zuen, eta Estatu Batuak babesten zuen batasun politikoa hartu zuen boterea
  • Galaxietako gerra, estatubatuarren ekimena

    Galaxietako gerra, estatubatuarren ekimena
    1983an Estatu Batuek erdi-mailako irismeneko ehunka misil ezarri zituen Mendebaldeko Europan, SESBen lurraldearen kontra inpaktatzeko prest zeudenak. Gainera Defentsa Estrategiko Ekimena jarri zuten martxan, galaxietako gerra deritzoguna. Honen helburua AEB SESBren misil nuklearren erasoetatik defendatzea zen, espazioko ezkutu bat sortuz. SESBek ezin izan zion horrelako erronkari erantzun, krisialdi ekonomiko eta politiko batean baitzeudelako
  • Washingtongo Ituna

    Washingtongo Ituna
    Sobietar Batasunean zeuden arazo larriak konpondu nahian, Gorvatxov presidenteak erreforma ezarri zuen herrialdean, eta hurbiltze- eta elkarriaketa-politika jarri zuen martxan AEBrekin, SESBeko ekonomia hondoratzen ari zen armamentu-norgehiagoka geratzeko. Bi urtez saiatuz gero, Genevako bileran eta Islandiako bileran, hirugarren batzarrean Estatu Batuek eta SESBek armagabetzea adostu zituen Washingtongo Itunaren bidez.
  • Berlingo Harresiaren erorketa

    Berlingo Harresiaren erorketa
    1989an, haren eraikuntzaren 28 urte ostean, jendea era librean pasa zen harresitik. Ekialdeko Berlingo pertsona asko Mendebaldeko Berlinera ihes egin zuten. AEDko eta AEFko muga hautsi zen 1989ko azaroaren 9an. Mendebalko biztanleriak esku zabalez hartu zituzten ekialdekoei, adibidez, tabernetan garagardoa dohainik eman zuten hainbat egunez
  • Ekialdeko Europako iraultza demokratikoak

    Ekialdeko Europako iraultza demokratikoak
    1989an Europako Ekialdeko herrialdeetan sobiet gisako komunismoa boteretik kendu zuen mugimendua izan zen. Herrialde gehienetan iraultza pazifikoak izan ziren, Errumanian izan ezik. Sei iraultza sartzen dira honen barruan: Poloniakoa, Hungariakoa, Berlingo Harresiarena, Txekoslovakiarena, Bulgariarena eta Errumaniarena
  • Alemaniaren bateratzea

    Alemaniaren bateratzea
    Bigarren Mundu Gerra ostean Alemania bitan banatuta geratu zen: alde batetik AED zegoen, eta bestetik AEF. 1990an, Berlingo Harresiaren jauzkeraren urte bat beranduago, Alemaniako bi estatuak bateratu ziren, gaur egun ezagutzen dugu Alemania eratuz
  • START I Ituna

    START I Ituna
    1991an SESB eta Estatu Batuek sinatu zuten itun bat izan zen, potentziak autoerregulatuko zituztela armamentu kopurua bermatzen duena.
  • Varsoviako Itunaren deusezketa

    Varsoviako Itunaren  deusezketa
    Herrialde komunisten artean 1955an sinatu zen ituna 1991ean deuseztu zen, Berlingo Harresiaren erorketa eragindako iraultzengaitk. SESBek disoluzio ofiziala onartu zuen. 1999an Varsoviako Itunean zeuden hainbat herrialde NATOra sartu ziren
  • SESB-en desegitea

    SESB-en desegitea
    1991an SESBek zuen egoraren ondorioz desegin zen, eta lehen Sobietar Batasuna zena, hamabost estatu independientetan bilakatu zen.