Historia

DENBORA-LERROA

By geo3
  • Period: 1453 to

    ANTZINAKO ERREGIMENAREN KRISIA

  • LIBERALISMOA (Ibon Atela)

    LIBERALISMOA (Ibon Atela)
    Liberalismoa XVII. mendean sortutako ideologia bat da, oraindik irauntzen duena. John Locke izan zen lehenengo pentsalari liberala, honek garrantzi handia hartu zuen hurrengo urteetan. Haren pentsamenduak hurrengoak ziren: gizakia bazara, eskubide naturalak dituzu, hau da, askatasun pertsonala eta ezin duzu zigorrik euki. Horretaz gain jabetza pribatua duzu eta gobernua eskubide horrek babesteko existitu behar da. Liberalismoak forma desberdin asko hartu izan ditu historiaren zehar.
  • Adam Smith(URTZI)

    Adam Smith(URTZI)
    Filosofo eta ekonomista eskoziar bat izan zen, ekonomia modernoaren aita bezala ezagutzen zaio. Bere lanik eragingarrienak teoria ekonomiko klasikoaren oinarriak ezarri zituen. Lan banaketaren garrantzia nabarmendu zuen eta politika merkantilistak kritikatu zituen.
  • Period: to

    GEORGE WASHINGTON (Denis)

    1776: Urte honetan George Washingtonen lehen garaipena izan zen, non ingelesek Boston utzi zuten.
    1781: Kolonien independentziaren aldeko gerran funtsezko liderra izan zen, non estrategiarik onena britainiarrak jazartzea zela sustatu zuen, alferrikako arriskurik hartu gabe.
  • LEHEN INDUSTRIA IRAULTZA (Ibon Atela)

    LEHEN INDUSTRIA IRAULTZA (Ibon Atela)
    Ingalaterran gertatu zen eta arlo ekonomikoan hobekuntza oso handiak egon ziren. Nekazal iraultzaren esker produktibitate tasa asko igo zen. Horri esker gosea eta gaixotasunak gutzitu eta hazkunde demogramfikoa igo zen. Makinak sortuz, nekazarien lanak modu eginkorrago batean egiten hasi ziren. Ondorioz, nekazari asko lan gabe utzi zuten eta horrela, hirietako industrietara lan egitera joan ziren.
    Ehungintza eta siderurgia industriak nabarmendu ziren eta azken honi esker garraioak sortu ziren.
  • Kapitalismoa (Ibon Lekue)

    Kapitalismoa (Ibon Lekue)
    1. urtean Britainia Handian hasi zen Industria Iraultzarekin lotzen da bere sorrera. Sistema ekonomiko eta sozial bat da, jabetza pribatua eta irabazien bilaketa ditu ezaugarri.
    Kapitalismoak aldaketa esanguratsu bat izan zuen Industria Iraultzan, eta ondoren munduko beste leku batzuetara hedatu zen. Garai horretan, aldaketa ekonomiko, teknologiko eta sozialak gertatu ziren kapitalismoan eta bere izaeran marka iraunkorra utzi zutenak.
  • Ehungintzak, siderurgiak, lurrun-makinak eta trenak izan zuten garrantzia Industria Iraultzan (Ibon Lekue)

    Ehungintzak, siderurgiak, lurrun-makinak eta trenak izan zuten garrantzia Industria Iraultzan (Ibon Lekue)
    Ehungintzan mekanizazioak eskala handiko ekoizpena sortu zuen, eraginkortasuna handitu zuen eta eskaera handia zegoen nazioan eta nazioartean. Siderurgian aurrerapen teknologikoak egon ziren altzairuaren eta burdinaren produkzioan eta makinerian, trenbideetan eta eraikuntzan beharrezkoa zen. Lurrun makinarekin mekanizazioa erraztu zen hainbat industrietan. Treneri esker trenbide-sarea hedatu zen, lehengaien eta produktuen garraioa arindu eta altzairu eta makineriaren eskaria sustatu zen.
  • Proletalgoen eta Burgesen izandako protagonismoa industrializazio-prozezua ondoren (Ibon Lekue)

    Proletalgoen eta Burgesen izandako protagonismoa industrializazio-prozezua ondoren (Ibon Lekue)
    Proletarioak protagonismo handia izan zuten, klaseen kontzientzia garatu zuten, lan baldintzek okerrera zirelako. Sozialismo eta komunismo mugimenduak sortu ziren kapitalismoaren desberdintasunei aurka egiteko.
    Lan antolaketan langileak sindikatuetan antolatu ziren haien
    lan baldintzak hobetzeko. Burgesiak kontrol ekonomikoa eta politikoa zuten, ekonomia menderatuz eta politikan eragina izaten. Liberalismoa ere landu zuten, askatasun ekonomikoaren eta jabetza pribatuaren alde egiten zuena.
  • Period: to

    NAPOLEON (Denis)

    Napoleon Bonaparteren irudia Frantziako Iraultzan agertu zen, eta urteen poderioz Europa osoko sinbolo inperialistarik garrantzitsuenetako bat bihurtu zen. Estratega burututa, Leipzig-en eta Waterloo-n egin zituen borroken zati handi bat irabazi zuen, baita bere bi galera handiak ere.
    Napoleonen heriotza misterioz inguratuta dago oraindik, bere bizitza suntsitu zuen ustezko urdaileko minbizia artsenikoak pozoitzea izan baitzitekeen.
  • EHUNGINTZA (Ibon Atela)

    EHUNGINTZA (Ibon Atela)
    Industria iraultzaren zehar euki zuen aurrerapen handiena, hau da, makinen asmaketa gertatzerakoan. XVIII. mendearen bigarren erdialdean, makinaria garrantzitsuena sortu zen, ehungailu mekanikoa adibidez eta honei esker ehungintza produktiboagoa bihurtu zen.
    Kotoia ere garrantzi handi bat izan zuen, erropak egiteko material hobeagoa baitzen, artilea baino.
  • Metternich (Ibon Lekue)

    Metternich (Ibon Lekue)
    Klemens Wenzel von Metternich austriar politikari eta diplomazialaria izan zen, eta garrantzi handia izan zuen Europako politikan XIX. mendearen erdialdean. Austriar Inperioko kantziler moduan lan egin zuen eta Vienako Kongresuan funtsezko papera bete zuen. Kontserbadorismoa eta absolutismo monarkikoa defendatzen zuen, mugimendu liberal eta nazionalisten aurka eginez.
  • Period: to

    IRAULTZA FRANTZESA

  • ESTATU OROKORRAK (Ibon Atela)

    ESTATU OROKORRAK (Ibon Atela)
    1. urtean Luis XVI.-k estatu orokorrak konbokatu zituen, alde batetik, noble eta kleroak zeuden, estamentu bakoitzeko boto bakarra nahi zutenak. Bestetik, hirugarren estatukoak zeuden, haiek buru bakoitzeko botoa eskatzen zuten, horrela garaipena lortuko zuten besteengan. Erregeak gela zarratu zuen eta 3. estatuko diputatuei sarrera debekatu zien.
    Azkenik 3. estatuak hori ikusterakoan Versalleseko pilota joko gelara joan ziren eta han Asanblea Nazionala deitu zioten asanblea horri.
  • ASANBLEA NAZIONALA (Ibon Atela)

    ASANBLEA NAZIONALA (Ibon Atela)
    Estatu orokorren eraldaketa bat izan zen.
    Asanblea Nazionala Frantziako Iraultzan ezarri zen, Frantziak XVIII. mendean zuen krisi ekonomiko, sozial eta politikoaren ondorioz.
    Honi esker, antzinako erregimena desagertu zen eta gizakiaren eta herritarraren eskubideen adierazpena nabarmendu ziren.
  • ANARKISMOA (Ibon Lekue)

    ANARKISMOA (Ibon Lekue)
    Batzuk pentsaten dute 1793. urtean sortu zela anarkismoaren ideologia, William Godwin-ek publikatu zuelako lehenengo itun anarkista askoentzako. Anarkismoa ideologia oso garrantzitzua izan zen langileen mugimenduan. Mijail Bakuninek landu zuen ideologia hau garai hartan. Anarkismoak komunismoaren ideal baten alde egiten zuen, baina jardun politiko parlamentarioaren aurkakoa zen eta askoz ere protagonismo handiagoa ematen zien nekazariei kapitalismoaren kontrako borrokan.
  • ROBESPIERRE(URTZI)

    ROBESPIERRE(URTZI)
    Robespierre, Frantziako Iraultzan buruzagiak, monarkiaren abolizioaren alde egin zuen eta Terroraren Erreinua zuzendu zuen. Bere Herritarren Segurtasun Batzordeak neurri erradikalak burutu zituen, Luis XVI.aren gillotina barne. 1794ko uztailean erori zen bere eraginaren amaiera eta Iraultzaren etapa erradikalaren gainbehera ekarri zuen.
  • Period: to

    NAPOLEONEN IMPERIOA (URTZI)

    Napoleonek Frantzia egin zuen bere garaiko potentzia militarrik handiena. Haren agindupean, Frantziak Europako inperio handi bat lortzea lortu zuen. Horretarako, denborarekin Europako ia herrialde guztiei aurre egin zien, eta horietatik boteretsuenak Austriar Inperioa, Errusiako Inperioa eta Alemania izan ziren.
  • MIJAEL BAKUNIN(URTZI)

    MIJAEL BAKUNIN(URTZI)
    Mikhail Bakunin iraultzaile errusiarra izan zen eta XIX. Estatuko agintaritza eta, oro har, hierarkiaren aurka egin zuen, borondatezko elkarteetan eta elkarrekiko laguntzan oinarritutako gizarte baten alde egin zuen. Karl Marxekin gatazka ideologikoak izan zituen estatuaren paperaren inguruan eta 1848an Europan iraultzetan parte hartu zuen.
  • Bismarck (Ibon Lekue)

    Bismarck (Ibon Lekue)
    Otto von Bismarck prusiar-alemaniar politikari eta estatista bat izan zen, XIX. mendean Alemaniaren bateratzean eta Alemaniar Inperioaren eraketan garrantzia handia izan zuen. Alemaniar Inperioko lehen kantziler izan zen 1871tik 1890era. Estrategia politikoak erabili zituen, "realpolitik" adibidez, non, printzipio ideologikoak atxikitu gabe helburu pragmatikoak bilatzen zituena. Bere helburu nagusia prusiar boterea sendotzea eta Prusian zeuden alemaniar estatuak bateratzea zen.
  • Period: to

    HIRURTEKO LIBERALA (Denis)

    Vienako Kongresuaren lehen erronka Espainian 1820ko urtarrilean eman zen, Riegoko Erabakiarekin, Fernando VII.a erregea 1812ko Cadizeko Konstituzioaren zina egitera behartu zuena. Hiru urte iraun zuen garai horri Hirurteko Liberala deitu zitzaion.
    Bertan, Cadizeko Konstituzioa arbuiatzen da eta frantziar eta liberalen errepresio eta jazarpen politika gogorra egiten zuen.
  • SINDIKALISMOA (Denis)

    SINDIKALISMOA (Denis)
    Lana edo gizartea antolatzeko sistema bat da, sindikatuaren bidez gertatzen dena.* Sindikatua langileen erakunde bat da, kideen eskubideak babesteko eta interesak sustatzeko prestatua, soldatari, prestazioei eta lan-baldintzei dagokienez.*
    Sindikalismoaren helburu nagusia kideen ongizatea da.
  • HIRU LORIATSUAK (Denis)

    HIRU LORIATSUAK (Denis)
    Iraultza Frantzian hasi zen 1830ean eta Borboien boteretik kentzea eta Luis Felipe Orleanskoaren eskuetan monarkia konstituzional bat ezartzea ekarri zuen. Bere eragina Frantziako mugetatik kanpo hedatu zen eta Belgikaren independentzia eta Poloniak errusiarren aurka zuen borroka ekarri zituen.
  • Period: to

    LANGILEEN MUGIMENDUA (Ibon Atela)

    Mugimendu politiko eta sozial bat izan zen, langileen baldintzak hobetzea helburutzat hartzen zuena. Pentsioak lortu nahi zuten, ordutegien murrizketa, soldata hobetzea eta emakumeak eta umeak lan gutziago egitea.
    Hau huelgen bitartez egitea pentsatu zuten, eta horrela guzti honekin Langileen Nazioarteko Elkarteak sortzen; munduko langile guztiak botere handiagoa eukitzeko.
  • MANIFESTASIO KOMUNISTA(URTZI)

    MANIFESTASIO KOMUNISTA(URTZI)
    Marx eta Engels-ek idatzitako 1848an argitaratu zen eta langile klasearen ideiak azaltzen ditu. Industrializazioaren eta kapitalismoaren hazkundearen erdian, proletaioak, edo langile klasearen kideak, burgesiaren kontra borrokatu beharrekoak direla argudatzen du.
  • Period: to

    OTSAILAREN IRAULTZA (Denis)

    1848ko otsailaren 23tik 25era Parisen izandako matxinada herrikoia izan zen. Luis Felipe I.a Frantziako erregea Frantziako Bigarren Errepublikari uko egitera behartu zuen.
    Erregimen aldaketagatik, eragin nazionalistengatik, industria-iraultzagatik eta langile-mugimenduaren agerpenagatik egin zen.
  • VICTOR MANUEL II (Ibon Atela)

    VICTOR MANUEL II (Ibon Atela)
    Victor Manuen II.a (1820-1878) Italiako lehen erregea izan zen, 1861ko otsailaren 18an koronatua izan zen. Haren aitak Italiaren bateratzean lagundu zuen eta azken honek, Italian zegoen Austriar eragina kentzeari porrot egiterakoan, Victorrek hartu zuen Italiaren burua.
  • KARL MARX - Langileen Mugimendua (Ibon Atela)

    KARL MARX - Langileen Mugimendua (Ibon Atela)
    Gizon hau langileen mugimenduan oso garrantzitsua izan zen burgesiaren aurkako ideiak zabaldu baitzituen. Pentsamendu sozialistetan oinarritutako pentsamenduak zeuzkan. Eta haren pentsamenduetan oinarritutako ideologia bat ere sortu zen, hau da, Marxismoa.
  • BIGARREN INDUSTRIA IRAULTZA (Ibon Atela)

    BIGARREN INDUSTRIA IRAULTZA (Ibon Atela)
    Iraultza hau oso garrantzitsua izan zen, hainbat arlotan hobekuntza boteretsuak ikusi baitziren. Energi-iturri berriak aurkitu ziren, petroleoa (eztanda-motorraren sorrera) eta elektrizitatea (bonbilaren sorrera).
    Industria sektoreetan ere aurrerapen handia izan zen, bai industria kimikoan, bai siderurgian eta bai elikagai industrian.
    Ekoizpen-sistemen arabera, Taylorismo eta Fordismoaren sorrera eman zen. Ekonomikoki, alde batetik merkataritza garatu egin zen, bestalde lehen bankua sortu zen.
  • SIDERURGI INDUSTRIA (Denis)

    SIDERURGI INDUSTRIA  (Denis)
    Bigarren industria-iraultzan, siderurgiak inbertsioa handitzen eta industria askoren ekipamendu-ondasunak berritzen lagundu zuen, eta industria horiek burdinazko materialak eta makineria altzairuarekin ordezkatu zituzten, labe garaiekin eta koke-ikatzarekin burdinaren ekoizpen-sistema ere hobetu zen, eta horrek landare-ikatza ordezkatu zuen.
  • SOZIALISMOA (Denis)

    SOZIALISMOA (Denis)
    UTOPIKOA: Lehen sozialismoa, sozialismo premarxista edo protosozialismoa ere deitua, XIX. mendearen hasieran sortu eta marxismoaren aurretik (Karl Marxek eta Friedrich Engelsek "sozialismo zientifiko" bezala bataiatua) sortu ziren joera sozialistako ideia politiko eta filosofikoen multzoa da. Eta hauek izan ziren sozialismo honen ordezkarietako batzuk: Henri de Saint-Simon, Charles Fourier, Charles Fourier eta Étienne Cabet.