-
Period: to
Aro Garaikidea
-
Carlos IV. boterean
Karlos IV.a Espainiako erregea izan zen 1788ko abenduaren 14tik 1808ko martxoaren 19ra arte -
Frantziako Iraultza
Frantziako Iraultza 1789tik 1799ra bitartean Frantzian aldaketa azkar eta sakonak ekarri zituen prozesu sozial eta politikoa izan zen. -
Napoleon frantziarren enperadore
Napoleon Bonaparte lider militar eta politikari frantsesa izan zen, Frantziako Iraultzan nabarmendu zena eta Gerra Iraultzaileetan hainbat kanpaina arrakastatsuren buru izan zena. -
Trafalgarreko bataila
Trafalgarko gudua 1805eko urriaren 21ean Trafalgar lurmuturrean gertatutako itsas borroka izan zen, Napoleondar gerren barruan. Frantziar eta espainiar armadak baturik, Ingalaterraren armadaren aurka eraso zuten. Ingelesek irabazi zuten gudua. -
Fontainebleauko Ituna
1807ko urriaren 27an (Godoy eta Napoleon), Frantziako Fontainebleau hirian, itun bat sinatu zen Napoleonen Frantziarekin eta Karlos iv.ak zuzendutako Espainiarekin, Portugalgo lurraldeen banaketa eta koloniak, eta, gainera, Ingalaterraren blokeo komertziala eragin zuen. -
Aranjuezko matxinada,
Aranjuezko matxinada, 1808ko martxoaren 18-19an, Aranjuezen Frantziako Inperioaren aurka egindako matxinada bat izan zen, Asturiasko Printzeak bultzatutakoa. Politikan Godoy baztertu eta kartzelatzea eragin zuen, eta Karlos IV.a Espainiakoa erregea agintea Fernando VII.a Espainiakoa semearen esku uztera behartu zuen -
Madrilgo Altxamendua
Maiatzaren 2a 1808ko egun hartan Madrilen izandako matxinada izan zen, Aranjuezko jaikialdiak sortutako ziurgabetasun politikoak bultzatuta. Napoleondar armadaren errepresio bortitzak matxinada deiak eta aldarrikapenak eragin zituen herrialde osoan, azken finean Iberiar Penintsulako Gerra piztu zuena. -
Espainiako Independentzia Gerraren hasiera
beriar penintsulako Gerra, Espainiako Independentzia Gerra, edo Frantsestea eta Frantzestada —euskal usadioan— Iberiar penintsulan jazotako gatazka armatua izan zen, Napoleondar Gerretan kokatzen dena. -
Baionako Abdikazioak
Baionako abdikazioak, 1808ko maiatzaren 5ean Baionako Marracqeko jauregian gertatutakoak, Fernando VII.ak eta horren aita Karlos IV.ak Espainiako erregetzari uko egin eta Napoleon Bonaparteren esku utzi zuteneko gertakizun historikoa da. Jarraian, Napoleonek Josef anaia Espainako errege izendatu zuen -
Cadizeko Konstituzioa
1812ko Espainiako Konstituzioa mugarri bat da herrialde horren historian, harrezkero alderdi progresista eta liberalaren erreferentzia bilakatu zelako hurrengo hamarkadetan, eta hura berrezarri ere egin zen une desberdinetan, labur bada ere (1820, 1836). Dena den, inspirazio-iturri bilakatu zen beste konstituzio batzuk eta Espainiako nazio-estatua edo estatu zentralizatua eratzeko orduan -
Espainiako Independentzia Gerraren amaiera
Ondorio ekonomikoak handiak izan ziren nekazaritzaren hondamendiarekin, industriaren galerarekin eta Amerikarekiko merkataritzaren galerarekin. Esparru politikoan, monarkia absolutua berrezarri zen arren, azkenean ideia liberalak nagusitu ziren, baina urte batzuk geroago eta amerikar kolonien galeraren hasieran. -
Lege Salikoaren abolizioa
1830eko martxoaren 29an, Fernando VII.a erregeak, bere emaztearen sabelean ernaltzen ari zen haurra neskato bat izan zitekeela jakinik, Zigor Pragmatiko bat aldarrikatzea erabaki zuen, zeinaren bidez Lege Salikoa deuseztatzen zuen eta, horrela, emakumeek Espainiako tronura iristeko zuten eskubidea berrezartzen zuen, ondorengotza-ildoari jarraitu beharrean. -
Isabel II.aren jaiotza
Elisabet II.a edo Isabel II.a Espainiako erregina izan zen, Borboi leinukoa, 1833tik 1868 arte. Tronuan ezartzeko, Berrespen Pragmatikoak Lege salikoa indargabetu zuen 1830ean. -
Fernando VII.aren heriotza
Fernando VII.a, izengoitiz Desiratua eta Errege desleiala deitua, bi alditan izan zen Espainiako erregea: 1808an eta 1813-1833 bitartean. Borboiko leinukoa da. -
Mª Kristina Erregeordetzaren hasiera
Maria Kristina Borboikoa, baita ere Maria Kristina Bi Sizilietakoa(Palermo, Italia, 1806ko apirilaren 27a - Sainte-Adresse, Frantzia, 1878ko abuztuaren 22a), Espainiako erreginaordea izan zen Isabel II.a Borboikoaren alabaren ordez, eta Espainiako errege Fernando VII.aren laugarren emaztea ere bai. -
I.Gerra Karlistaren hasiera
Lehen Karlistaldia Lehen Karlista Gerra, , 1833 eta 1840 urteen bitartean Hego Euskal Herrian batez ere eta Espainian izandako gerra zibilari deritzo -
Juan Álvarez de Mendizabalen desamortizazioa
Juan de Dios Álvarez Méndez, Mendizabal (Cadiz, 1790eko otsailaren 25a - Madril, 1853ko azaroaren 3a) politikari liberal eta negozio-gizona izan zen. Nahiko jatorri apalekoa, Espainiako Iraultza liberaleko protagonista nagusia bihurtu zen -
La Granjako matxinada
La Granja matxinada Espainian 1836ko abuztuan gertatu zen, Maria Kristina Borboikoaren erregeordetzan, non La Granja de San Ildefonso (Segovia) jauregiko goarnizioko eta errege-guardiako sarjentu talde batek, erregeordea bere bost urteko alaba Isabelekin zegoenak, 1812ko Konstituzioa berriro indarrean jartzera behartu zuten Maria Kristina Borboikoa, eta gobernu liberal aurrerakoi bat izendatzera behartu zuten, Jose Maria Calatrava buru zuela, Juan Alvarez Mendizabal Ogasuneko zorroan berriro. -
1837ko Konstituzioa
Espainiako 1837ko Konstituzioa Maria Kristina Borboikoaren erregealdian aldarrikatu zen Espainian. Alderdi Progresistaren ekimena izan zen. -
Mª Kristina Erregeordetzaren amaiera
Maria Kristina Borboikoa, baita ere Maria Kristina Bi Sizilietakoa, batzuetan Maria Kristina Borboi-Bi Sizilia gaztelaniaz María Cristina de Borbón-Dos Sicilias, Espainiako erreginaordea izan zen Elisabet II.a Borboikoaren alabaren ordez, eta Espainiako errege Fernando VII.aren laugarren emaztea ere bai. -
I.Gerra Karlistaren amaiera
Lehen Gerra Karlistak hainbat ondorio sortu zituen, eta horiek kontuan hartu behar dira Espainiako XIX. mendearen zati handi bat ulertzeko, bai auzi politikoetan, bai ekonomikoetan.
Lehenik eta behin, aipatu behar da oso gatazka odoltsua izan zela, eta giza bizitzetan kostu handia eragin zuela. Jakina denez, osagai ideologiko handiko eta muturreko indarkeria politikoko gerra zibila izan zen. -
Vicalvaroko Matxinada
Vicalvarada —por haberse iniciado con el enfrentamiento entre las tropas sublevadas al mando del general Leopoldo O'Donnell y las tropas gubernamentales en las cercanías del pueblo madrileño de Vicálvaro— fue un pronunciamiento militar seguido de una insurrección popular, que se produjo entre el 28 de junio y el 28 de julio de 1854 durante el reinado de Isabel II. Se puso fin así a la década moderada (1844-1854) y se dio paso al bienio progresista (1854-1856). -
Biurteko Progresistaren hasiera
Espainiako historiografian, Biurteko Progresista 1854ko uztailaren eta 1856ko uztailaren arteko Elisabet II.a Espainiakoaren erregealdiaren aldia da. Biurte horretan, progresistek Hamarkada Moderatuan liberal kontserbadoreek egindakoa aldatzeko saiakerak egin zituzten.[1] Biurtekoa Vicalvarada izeneko altxatze militarrarekin hasi eta Baldomero Esparterok gobernua utzi zuenean amaitu zen. -
Pascual Madozen desamortizazioa
Salgai deklaratu zituen Estatuari, elizgizonei eta esku hilei zegozkien landa-lur, hiri-lur, errolda eta foro guztiak. -
Burdinbideen Lege Orokorra
1855eko Trenbideen Legea erabakigarria izan zen sarearen garapena bultzatzeko; lege horrek eraikuntza gauzatzeko beharrezkoak ziren atzerriko kapitalak erakartzea erraztu zuen, Espainiako industriako sektore batzuen interesak sakrifikatzearen kontura, siderurgiarena kasu. -
Biurteko Progresistaren amaiera
1856ko uztailean Esparterok dimititu ondoren, erreginak gobernua osatzeko agindua eman zion O'Donnelli. Haren gobernuan moderatuek eta progresista kontserbadoreenek hartu zuten parte, moderantismo politikorantz zuzenduz bidea. Era honetan Elisabet II.aren erregealdiaren azken faseari eman zitzaion hasiera, hau da, moderantismoaren berrezarkuntzari.
Hego Euskal Herrian burgesiak jarrera liberal kontserbadoreagoak hartu zituen, jarduera ekonomikoa garatu ahal izateko beharrezko ordena bermatzeko.