Laza

LEHEN MUNDU GERRA ETA ERRUSIAR IRAULTZA

  • Period: to

    BAKE ARMATUA

    Alemania bateratu eta nazioarteko politikaren gidari bihurtu zen. Bismarckek aliantza politika sistema bat sortu zuen Frantzia isolatzeko eta Alemaniaren nagusitasuna lortzeko.
    Gilen II.a tronura iritsi eta politika erasotzaileagoa defendatu zuen; horren ondorioz, BAKE ARMATUA hasi zen.
    Europan Inperialismoaren idea zabaldu zen eta bi bloke militarretan banatu zen:
    -Aliantza Hirukoitza: Alemania, Austria-Hungaria eta Italia.
    -Entente Hirukoitza: Frantzia, Errusia eta Britainia Handia.
  • ERRUSIA TSARISTA XX.MENDEAREN HASIERAN

    ERRUSIA TSARISTA XX.MENDEAREN HASIERAN
    Hasieran erregimen zaharra Errusian; Monarkia Absolutuarekin. Botere guztia Nikolas II.ak zuen.
    Duma (parlamentu) bat zegoen baina ez zuen inolako botererik. Beste aldetik, polizia politikoak oposiziokoak zirenak gogortasunez jazarri.
    Ekonomia nekazaritzan oinarritu.
    XIX. mendearen amaieran, industrializazio ahul bat hasi. Honek proletariotzaren hazkundea ekarri.
  • INDAR POLITIKO KLANDESTINOAK

    INDAR POLITIKO KLANDESTINOAK
    XIX indar politko klandestinoak.
    -A.S.I: iraultzarako indar nagusia nekazariak eta lurren kolektibizazioa defendatu. Kerensky lider nagusia.
    -A.D.K: Tsarren absolutismoari aurre egin eta monarkia konstituzionalista bihurtu nahi.
    -E.L.A.S: marxismoa defendatu. Bitan zatitu:
    a) mentxebikeak: moderatuagoak, erregimen liberal batekin elkarlanean aritzeko prest.
    b) Boltxebikeak: Lenin zuzendari moduan, erradikalagoak. Sistema burgesiarekin edozein kolaborazio baztertu eta proletarioen diktadura.
  • 1905EKO IRAULTZA

    1905EKO IRAULTZA
    tropa japoniarrek tsarraren armada garaitu. Istiluak sortu ekonomia- krisiaren eraginez.
    Jendea Neguko Jauregira joan (tsarraren etxea) haien eskaerak jakinaraztera, bizi baldintzak hobetu nahi zituzten eta erreforma politikoaren hasiera bebai. Agintariek errepresio latzarekin erantzun eta hildako ugari; opndorioz, Igande Odoltsua bezala ezagutzen da.
    Protesta eta Greba boldak egon, nekazariak eta langileak Sobietetan bildu.
    Azkenean Manifestu Inperialak argitaratu baina egoera ez aldatu.
  • Period: to

    LUBAKIEN GERRA

    Gerra egonkortu zenez posizioak babesteko, bigarren mailako eremuak erasotzen hasi ziren. Britainiarrek Afrikako alemaniar koloniak konkistatu eta Japoniak Asiakoak. Hau gertatu ahala, Britainiar ontzidiak Alemania blokeatu eta horrela itsaspeko gerra gertatu.
  • Ekainaren 28an

    Ekainaren 28an
    Sarajevoko atentatua; Fernandoren hilketarekin.
  • GERRAREN ARRAZOIAK

    GERRAREN ARRAZOIAK
    -Aliantzen arteko gatazkak.
    -Lehia ekonomikoa: industrializazioaren ondorioz, lehengaiak lortzeko beharra sortu eta kolonialismora jo.
    -Lurralde-gatazkak: Altsazia eta Lorrena Frantzia eta Alemaniaren artean; Balkanengatik eta Adriatikoko Istria eta Trentogaitik beste batzuk ere.
    Gatazka Nazionalistak: ideologia nazionalistak hedatu eta inperioak osatzen zituzten nazioek batak bestearen kontra jo.
    -Interes kolonialak gatazka zehatzak eragin.
  • KRISI GARAIA: MARROKO ETA BALKANAK

    KRISI GARAIA: MARROKO ETA BALKANAK
    BH beti aurre Alemaniako interes kolonialei.
    -Alemania birritan saiatu frantziar Maroko erasotzen baina BH aurrez aurre aurkitu. Azkenik, Espainiak eta Frantziak protekturatu bat ezarri han.
    -Balkanetan interesak Austriarenak. Serbiak, Greziak eta Errumaniak Turkia Inperiotik banatu eta independentzia lortu.
    Arrazoi zuzena, Fernando artxidukearen hilketa izan zen. Austriak eta Serbiak akordio batera ez ailegatu eta ondorioz, Austriak Serbiari gerra deklaratu, azken honi Errusia lagundu.
  • Uztailaren 23an

    Uztailaren 23an
    Austria-Hungariaren ultimatuma Serbiari
  • Uztailaren 28an

    Uztailaren 28an
    Austria-Hungariak gerra deklaratu Serbiari
  • Uztailaren 30ean

    Uztailaren 30ean
    Errusia mobilizazioa hasi zen
  • Abuztuaren 1ean

    Abuztuaren 1ean
    Alemaniak gerra deklaratu Errusiari Frantzia mobilizazioa hasi
  • Period: to

    LEHEN MUNDU GERRAREN GARAPENA

    Mundu gerra bihurtu, potentziak gerran aritu zirelako eta beste herrialde batzuk gatazkan sartu zirelako.
    -1914ko abuztuan; Frantzia, BH, Errusia, Serbia eta Belgika, Alemania eta Austria-Hungariaren kontra.
    -1914 eta 1915; Aliatuei Japnia eta Italia gehitu eta Erdiko Inperioei Turkia eta Bulgaria.
    -1916-1918; Portugal, Errumania, AEB eta Grezia Aliatuei gehitu eta Errusia erretiratu.
    Beste herrialde batzuk neutral mantendu ziren; esate baterako, Espainia, Suedia, Suitza, Danimarka...
  • Abuztuaren 2an

    Abuztuaren 2an
    Alemaniak Luxenburgo inbaditu eta baimena eskatu Belgika gurutzatzeko
  • Abuztuaren 3an

    Abuztuaren 3an
    Alemaniak gerra deklaratu Frantziari
  • Abuztuaren 4ean

    Abuztuaren 4ean
    Alemaniak Belgika inbaditu.
    Britainia Handiak Alemaniari gerra deklaratu.
  • MUGIMENDU GERRA

    MUGIMENDU GERRA
    Alemaniak Frantzia eta Belgika ustekabean inbaditu, baina frantziarrek Errusiari laguntza eskatu. Azkenean, alemaniarrek Errusia garaitu baina horrez gain, errusiarrek eraso azkarra lortu.
  • Abuztuaren 6an

    Abuztuaren 6an
    Austria-Hungariak Errusiari gerra deklaratu
  • Abuztuaren 12an

    Abuztuaren 12an
    Britainia Handiak eta Frantziak Austria-Hungariari gerra deklaratu
  • 1917ko KRISIA

    1917ko KRISIA
    Egoera militarra aldatu zen bi arrazoi zirela-eta:
    -Errusiako Iraultza: Tsarra tronutik kendu eta gobernu komunista ezarri zuten. Errusiak gerra utzi eta Alemaniari lur asko eman zizkion, Brest-Litovskeko Itunean.
    -Estatu Batuak gerran sartu ziren; neutralak ziren arren, aliatuei hornidura saltzen zieten.
    Alemaniarrak salmenta eragozteko Lusitania transatlantikoa hondoratu zuten eta AEBak gerran sartu zen.
  • 1917KO OTSAILEKO IRAULTZA

    1917KO OTSAILEKO IRAULTZA
    Errusuia Lehen Mundu Gerran sartu. grebak egon, horrek oposizioa biltzea erraztu.
    Otsailaren 23an Petrograden manifestaldia hasi eta greba orokorra piztu. Matxinadak kuarteletan. Azkenean, behin-behineko gobernua sortu zen Krensky pertsona nabarmenena izanez. Tsarrak abdikatu eta gobernu sistema politiko liberal bat ezartzeko asmoa.
    Herritar eta soldaduen artean sobietak sortu eta milizia armatuak izateari iritsi. Sobietak boltxebikeen kontrolpean gelditu; eta haiek baldintza batzuk inposatu
  • 1917KO URRIKO IRAULTZA

    1917KO URRIKO IRAULTZA
    Irautzaileek garaile atera eta boltxebikeen lehen gobernua sortu zen Lenin buru zela. Gerratik ateratzea negoziatu eta latifundio handiak kalte-ordainik gabe desjabetzeko eta nekazarien artean banatzeko agindu zuen, bai eta fabrikak langileek kontrolatzeko ere.
    Errusiako herrien subiranotasun-eskubidea ere onartu zuen.
  • GERRA ZIBILA ETA GERRAREN KOMUNISMOA

    GERRA ZIBILA ETA GERRAREN KOMUNISMOA
    Tsarismoaren aldekoak eta sistema liberala defendatzen zutenak iraultzari aurre egiten saiatu eta Armada Zuria sortu.
    Boltxebikeak Armada Gorria; biak gerra zibilean aurrez aurre jarri. Zuriak beste potentzia batzuen laguntza jaso iraultza ez zabaltzeko eta azkenean boltxebikeen garaipenarekin amaitu.
    Estatu berriaren oinarriak finkatu: erabaki guztiak boltxebikeen esku jarri (Alderdi Komunista) eta diktadura komunista ezarri.
    Grebak eta matxinadak egon eta gobernuak indarkeriaz jazarri.
  • GERRAREN AMAIERA

    GERRAREN AMAIERA
    Alemaniak Errusiak atzera egin zuela aprobetzatzen eraso egin zuen. AEBek aliatuak lagundu zituzten eta Alemaniak porrot egin zuen.
    Inperio Zentralek barne-arazoak zituzten; Alemanian eta Austrian altxamenduak egon ziren.
    Inperio Zentralek errenditzen joan ziren; lehenego Turkia gero Austria eta azkenik Alemania.
    Azkenean, Gilen II.a abdikatu zuen.
  • GATAZKA DESBERDINA

    GATAZKA DESBERDINA
    Lehen Mundu Gerra ordura arte gertatutako gerrarik handiena izan zen.
    4 urte iraun zuen eta berrikuntza asko egon ziren:
    -Aurrerapen tekniko berriak: telefonoa eta telegrafoa.
    -Armamentu eta babes sistema berriak (gas toxikoa, hegazkinak...)
    -Beste borroka sistema batzuk: itsas blokeoa adibidez.
    -Aldaketa sozialak: emakumeak lan munduan sartu.
    -Ekonomia gerran oinarritu.
    -Propaganda garrantzitsua bilakatu.
  • 2. Ondorio sozialak eta politikoak

    2. Ondorio sozialak eta politikoak
    -Emakumeak gizonezkoen lanak egiten hasi.
    -Landako jendea hirietara joan. Industria batzuek onura handiak atera.
    -Jendeak bere pentsamoldea eta jokaera aldatu. Balore moralak funtsik gabe gelditu.
    -Agintariek prestigioa galdu gerraren errudunak izateagatik.
  • 1. Ondorio demografikoak, ekonomikoak eta nazioartekoak

    1. Ondorio demografikoak, ekonomikoak eta nazioartekoak
    Demografikoak:
    -Hildako asko batez ere errusiarrak, austriarrak eta frantziarrak.
    -Elbarrituak.
    -Hildako gehienak gizonak eta beraz jaiotza tasaren jaitsiera. Ekonomikoak:
    -Suntsiketa material handiak; Frantzian, Belgikan, Italian eta Errusian.
    -Europako monetek balioa galdu eta zor publikoa areagotu. Nazioartekoak:
    -Inperioak banandu eta estatu batzuek independentzia lortu.
    -Europaren nagusitasun morala desagertu eta Europak bere nazioarteko postua ekonomian eta politikan galdu.
  • BAKEAREN ANTOLAKETA

    BAKEAREN ANTOLAKETA
    Parisko bakea esaten zaio garaitutako herrialdeek sinatutako itunei herrialde garaituekin. Oinarria Estatu Batuetako Wilson presidenteak azaldutako 14 auzietan.
    3 helburu:
    - Alemaniaren suspertzea eragoztea.
    - Potentzia irabazleen artean botereen oreka lortzea liskarrik ez egoteko.
    - Errusia bakartuta uztea. Erregimen komunista zegoelako.
  • VERSAILLESEKO ITUNA

    VERSAILLESEKO ITUNA
    1919ko ekainaren 28an idatzi zuten, herrialde irabazleek eta Alemaniak. Bertan erabaki ziren Alemaniari ezarri behar zitzaizkion baldintzak:
    - Lurraldeen galera: Alsazia eta Lorrena Frantziari eman.
    - Desmilitarizioa.
    - Kalteordaina gerraren galeragatik.
    Frantziak eta Belgikak bultzatu zuten Alemaniaren armada murriztea, BH onartu zuen eta AEBk ez baina behartuta sinatu.
  • BESTE ITUNAK

    BESTE ITUNAK
    1. Neully-ko ituna (1919ko azaroaren 27an): Bulgariarekiko Ituna.
    2. Saint Germaingo Ituna (1919ko irailaren 10an): Austriarekin; Inperioa banatu eta berriro ezin aliatu Alemaniarekin.
    3. Trianon-go Ituna (1920ko ekainaren 4an): Hungariarekin; lurrak galdu eta beste herrialde batzuei eman (Jugoslavia adbz).
    4. Sevresko Ituna (1920ko abuztuaren 10an): Turkiar Inperioaren lur banaketa.
  • LURRALDE ALDAKETAK

    LURRALDE ALDAKETAK
    Alemaniako, Austria-Hungariako eta Otomandar inperioak desagertu eta haien lurraldeak galdu.
    -Alemaniak: Koloniak galdu; Alsazia eta Lorrena Frantziari eman eta Poznan eta Prusia Poloniari.
    -Austria-Hungaria: 4 herrialdeetan banatu; Austria, Hungaria, Txekoslovakia eta Jugoslavia.
    -Otomandar Inperioa: Turkiako Errepublika bihurtu, Siria Frantziari eman, Irak eta Palestina BH-ri eta beste lurraldeak Italia eta Greziari.
    -Beste herrialde batzuk independentzia lortu.
    -Polonia berpiztu.
  • GERRAREN BESTE ONDORIO BATZUK

    GERRAREN BESTE ONDORIO BATZUK
    Versaillesko Itunean erru guztia Alemaniari eta haren aliatuei. Alemaniak gerra-ordain ikaragarriak ordaindu.
    Alemaniak Ituna sinatu bazuen ere, ez zuen inoiz onartu; inposaketa baten moduan ikusten zuen. Azkenean, Alemaniak mendeku-nahia indartu.
  • ERRUSIAKO IRAULTZAREN ERAGINA

    Urriko Iraultzak Frantziako Iraultzak izan zuenaren antzeko eragina izan. Boltxebikeek iraultza sozialista gehiagoren hasiera besterik ez zela uste zuten.
  • BEHIN-BEHINEKO GOBERNUAREN PORROTA

    BEHIN-BEHINEKO GOBERNUAREN PORROTA
    Boterea bitan zatituta egoteak ezegonkortasuna sortu, gobernuak gerran jarraitzea erabaki.
    Lenin Apirileko Tesietan jasotako programa bat aurkeztu, Errusiak bakea sinatzeko, gerra uzteko, lurren birbanaketa egoteko, fabrikak langile elkarteak kontrolatzeko, nazionalitate autonomia eta boterea sobietengana pasatzeko.
    Gerrako porrotek herri matxinadak eragin. Gobernua boltxebikeka leporatu eta Lenin erbesteratu.
    Irailean, estatu-kolpea (kontserbadorren partez) baian porrot boltxebikei esker.