-
Gaztela-Aragoiko Koroek (Errege Katolikoek), monarkia beraren pean elkartuta, beren armadez iraunkorki okupatu zuten euskal erresuma hainbat gatazkaren ondoren.
Fernando II.a Aragoiko erregeak zuzendutako 1512ko udako inbasioak gauzatu zuen Nafarroako Erresumaren okupazioa, Fadrique Álvarez de Toledo Albako dukearen gidaritzapean. 1515eko ekainean, Gaztelako Gorteek Nafarroa Gaztelako Koroari atxikitzea erabaki zuten. -
Carlos II hil ostean, koroa Borboien (Frantzia) eta Austriako Karlos Artxidukearen artean ospatzen zen. Euskaldunek Borboien alde borrokatu zuten eta hauek gerra irabazi zuten. Borbongo Felipe errege berriak penintsulako lurralde guztietako foruak ezabatu zituen, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako foruak bakarrik utziz, gerran emandako babesagatik esker on gisa
-
Ideia hauek berdintasun soziala aldarrikatzean, ez zuten onartzen euskaldunek bere burua frantsez ez konfideratzea. Hori dela eta,Parisetik ejerzitoa mobilizatu zen euskal lurraldeetara eta hango euskaldunak bere herritik indarrez atera zituzten Frantziako herrialdetik zehar sakabanatuz. Asko bidean hil ziren.Frantziako beste eremu batzuetako pertsonek euskal lurraldeetan finkatu ziren, eta zonalde euskaldunak bere autonomia galdu zuen.
Hegoaldean, Borboiek foruen kontrako presioa hazi zuten -
Fernando VII hil osteko liskar zibilok, tronurako lehia baten ondorio izan ziren, eta, bestalde, kontrako printzipio politikoen arteko liskar baten ondorio.
Karlistek, "Jainkoa, aberria eta Erregea" lemapean borrokatzen zuten.Liberalek, gobernu konstituzional eta parlamentario baten bidez erreforma politiko sakonak eskatzen zituzten bitartean, Isabel erreginaren alde borrokatzen zuten.
Euskaldunek Carlosten alde borrokatu zuten, honek foruak mantentzeko promesa egin bait zuen -
Karlistek III. Karlistaldia galtzearen ondorioz, Canovas del Castillok 1876ko uztailaren 21eko legearen bitartez foruak abolitu zituen, foruak berriz negoziatzeko prozesuan,adostasun berri bat lortzea ezinezko egin baitzen.
Horrela, foru aldundiak desegin zituen, desobedientzia zibilagatik, eta nahitaezko soldadutza eta Estatuko Ogasunari zergak ordaintzeko agindua ezarri zituen.Foruak abolitzean, esparru juridiko, ekonomiko eta administratibo berria ezarri zen: Ekonomia Ituna (1878/02/28). -
Kontzertu ekonomikoa Espainiako Administrazio Orokorraren eta EAE, arteko zerga- eta finantza-harremanak arautzen dituen tresna juridikoa da, eta foru-araubidearen parte da. Historikoki, hiru euskal probintziek beren zerga-sistemak kudeatu zituzten beren foruen ondorioz, baina foruen abolizioa eta gero tresna hau ezarri zen.
1878-1937 artean,3 probintziek izan zituzten. Frankismo garaian, Arabak soilik mantendu zituen diktaduraren alde egiteagatik.
1981tik aurrera,egungo ituna aplikatzen da. -
1893-1894 bitartean Nafarroan Foruen aldeko mobilizazioak eman ziren.
Aldi berean, Bizkaian Arana anaiak independentiari buruz aritzen hasi ziren,batez ere bi prozesuren ondorioz: batetik industrializazioaren ondorioz Bizkaira heldutako etorkinek euskera baztertzen zutelako eta bestetik, aipatutako foruen aldeko mobilizazioak.1895 en EAJ sortu zuten eta 1896en Euskadi hitza jaio zen.
Aranaren nazionalismoa tradizionalismotik sortu zen, tradizionalisten jokamolde ideologikoari eusten baitzion -
1937ko Ekainen gerra amaitu zen Euskadin, Bilbo nazionalen menpe erortzean. Gutxira, Francok Kontzertu Ekonomikoa deuseztatzeko dekretua aldarrikatu zuen. Gerra zibilaren ondoren, euskal gizartea bitan zatituta gelditu zen: erregimen berria babesten zutenak(militarrak, falangistak eta tradizionalistak) eta erregimenaren aurkakoak (nazionalistak, komunistak eta sozialistak).
Gerra amaituta egon arren, ondorio latzak eta errepresio gogorra pairatu zituzten galtzaileek. -
Frankismoaren errepresioaren erantzunean jaio zen E.T.A. Hasieran ikasleen propaganda mobilizazioak sustatzen zituen erakunde bzela eratu zen.
E.T.Aren lehen ekintza armatua 1968ean gertatu zen, Jose Pardines Arcay guardia zibilaren erahilketarekin. Gertakari horri lotuta, Guardia Zibilak Txabi Etxebarrieta ETAko lehen kidea hil zuen tiroka Tolosan: .
IRAKURRI:
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2609/zer-izan-da-eta -
Adolfo Suarezen lehen gobernuan nolabaiteko jarrera berritzailea eta elkarrizketaren aldekoa nagusitu zen. Ordura arte geldiarazitako aldaketa demokraikoek erritmo bizia hartu zuten, eta demokratizaziorako pausoak eman ziren: amnistia preso politikoentzat, konstituzioa egiteko bidea, Haoteskunde Orokor Askeak, prentsa askatasuna etabar.
1977ko lehen hauteskundeei esker demokraziaren bidea zabaldu zen. Euskal Herrian aurre-autonomi bat ezarri zen eta Euskal Herriko Kontseilu bat sortu zen.