Descarga (12)

Lehen Mundu Gerra

  • Aliantza Hirukoitzaren sorrera

    Aliantza Hirukoitzaren sorrera
    Aliantzaren akordioa sinatu zuten Alemania, Austria-Hungaria eta Italia
  • Etente Hirukoitzaren sorrera

    Etente Hirukoitzaren sorrera
    Aliantza sinatu zuten Frantzia, Errusia eta Britainia handia
  • Sarajevoko hilketa

    Sarajevoko hilketa
    1914ko ekainaren 28an, Austria-Hungariako erregegai Frantzisko Fernando artxidukea hil zuten Sarajevon. Austia-Hungariak Serbiari leporatu zion hilketaren erantzukizuna, eta ultimatuma bidali zion
  • Serbiak erantzuten du ultimatumari

    Serbiak erantzuten du ultimatumari
    Serbiak ultimatum hari uztailaren 25eko arratsaldeko bostetarako erantzun ezean, gerra hasiko zen. gilen II.a kaiserrak baldintzarik gabeko babesa adierazi zion Austriako emperadore Frantzisko Josef Lari
  • Austria-Hungariak gerra deklaratu dio Serbiari

    Serbiak ez zuen onartu Austria-Hungariak ultimatumean eskatu bezala austriar ikertzaileak bere herrian sartzea, eta uztailaren 28an gerra deklaratu zion Austria-Hungariak.
  • Period: to

    Lehen Mundu Gerra

  • Period: to

    Mugimenduen gerra

    Alemainako Estatu Nagusiak Schlieffen plana bideratu zuen. Plan hura 1905ean diseinatuta zen, eta bi agertokitan aurreikusten zuen ekintza militarraren garapena: mendebaldeko frontean eta ekialdean. Frantziari eraso egitea zen helburua, Belgikan eta Luzenburgon barna, eta ekialdeko frontean, berriz, defentsako posizioari eustea, errusiarrak moteltasunez mugituko zirelakoan, txarrak baitzituzten azpiegituak eta antolamendu militarra.
  • Mendebaldeko frontearen erasoaldia

    Mendebaldeko frontearen erasoaldia
    Mendebaldeko frontean, 1914ko abuztuaren 3an, erasoaldi bat egin zuten alemaniarrek Belgikako zelaietan barna, eta ezustean harrapatu zituzten oste frantsesak, zeinak, Alsazia eta Lorrena berreskuratu nahian, eskualde horren mugan baitzeuden kontzentratuak. Belgika okupaturaturik, frantses lurraldean sartu ziren, eta arku formako fronte bat eratu zuten, Iparreko itsasotik Verduineraino, Paristik gertu iristen zena.
  • Errusiako garaipena Galitzian

    Errusiako garaipena Galitzian
    Galitziako gudua Lehen Mundu Gerrako Ekialdeko Frontearen kanpaina nagusietako bat izan zen, Galitziako eskualde historikoan zehar garatuz, egungo Ukrainan. Galitziaren kanpaina lau gudu nagusitan banatzen da: Krala nik, Komarów, Gnila Lipa eta Rava-Ruska.
    Errusiar Inperioa eta Austrohungariar Inperioaren arteko operazio militarrak, Mendebaldeko Frontean baino hiru aste beranduago hasi ziren, bi aurkariek, inguru horretan, mobilizazio motelagoa izan zutelako.
  • Period: to

    Marneko guda

    Irailaren 6tik 9ra, Foch jeneralak frantsesen kontraerasoa zuzendu zuen Marneko Guduan, eta alemaniarren aurrerabidea geldiarazi zuen. Urriaren eta azaroaren artean, alemaniarrak Flandesen barna erasoa jotzen saiatu ziren, baina huts egin zuten, eta, era horretan, mugimenduen gerratik posizioen ggerara igaro ziren.
  • Galipoliko gudua

    Galipoliko gudua
    Gallipoliko gudua edota Dardaneloetako gudua Lehen Mundu Gerrako gudua edo gerra kanpaina izan zen, 1915 urtean gertatua, Turkiako Gallipoliko penintsulan.
  • Period: to

    Lubakietako gerra

    Mendebaldeko frontean, indarrak orekatu egin ziren, frantsesen susperraldi esperogabearen eta Marneko kontraerasoaren (1914ko iraila) ondorioz. Lehiakideek beren lerroak finkatu zituzten lubaki sare konplexu baten bitartez, eta higatze gerrak ordezkatu zuen mugimenduen gerra.
  • Ypresko gudua

    Ypresko gudua
    Defentsa lerroak haustea izan zen lubakietako gerrako ekinaldi nagusien helburua. Gudu odoltsuak izan ziren bata bestearen atzetik, eta gerran jarduteko metodo berriak baliatu ziren haietan. Hala, Ypresko Guduan (1915eko apirila) gas itogarriak erabili ziren aurreneko aldiz, eta gas maskaren bidez aurre egin nahi izan zitzaien haien efektuei.
  • Period: to

    Jutlandiako Gudua

    Jutlandiako gudua izan zen Lehen Mundu Gerrako itsasoko gatazkarik handiena (1916ko maiatza-ekaina); hartan, ontzidi britainiarra eta alemaniarra borrokatu ziren daniar itsasarteetan. Ez zen irabazle argirik izan, baina une horretatik aurrera alemaniar barkuak mugitu ezinik gelditu ziren Itsaso Baltikoko beren portuetan.
  • Period: to

    Verdungo guda eta Somme ibaia

    Verdungo gudaren azken egunetan, aliatuek, alemaniarrei erantzunez, beste erasoaldi gogor bat egin zuten Somme ibaian (1916ko uztaila-azaroa), non britainiarrek, aurreneko aldiz, tankea erabili baitzituen. Bi erasoaldiek huts egin zutelarik, luzatu egin zen lubakietako gerra, eta aldaketak eragin zituzten bi aldeetan. Alemaniar Estatu Nagusiak, berriz, Hidenburg Lerroa eraikitzea agindu zuen-gotorlekuen, lurpeko galerien eta bunkerren sare konplezu bat zen, eta haren osteak hara erretiratu ziren
  • Estatu Batuak Gerran sartzen da

    Estatu Batuak Gerran sartzen da
    1915an, 128 estatubatuar hil zirenean Lusitania merkataritza ontzia alemaniar itsaspekoek hondoratu zutenean.Gerratik kanpo egon arren, Ameriketako Estatu Batuek gerra zikin hori bertan behera uztera behartu zuten Alemania, itsaspekoen esku merkataritza-ontziak eraitsiz.1917an Alemaniak berriro ekin zion gerra zikinari eta Estatu Batuek gerra deklaratzea erabaki zuten.
  • Brest-Litovskeko Ituna

    Brest-Litovskeko Ituna
    Brest-Litovskeko Ituna bake akordioa izan zen, Errusiako gobernu boltxebikeak eta Erdialdeko Inperioek hitzartutakoa. Brest-Litovsken sinatu zen, egungo Bielorrusian, 1918ko martxoaren 3an. Itun horren bidez, Errusia atera ahal izan zen Lehen Mundu Gerratik.
  • Lehen Mundu gerraren amaiera

    Lehen Mundu gerraren amaiera
    1918ko hasieran alemaniarren erasoaldi handi baten ondoren, aliatuek alemaniarrak atzerarazi zituzten erasoaldi arrakastatsu batzuetan. Alemaniak, iraultza bete-betean, armistizio bat eskatu zuen 1918ko azaroaren 11n, gerra aliatuen garaipenarekin amaituz.
  • Versaillesko Ituna

    Versaillesko Ituna
    Alemaniarekin izenpetu zen; Alemaniak Frantziari eman zizkion Alsazia eta Lorrena, eta Poloniari irteera bat eman zion Itsaso Baltikora. Horrez gainera, honako beharkizun hauen inposatu zitzaizkion: gerrako ordain handiak; bere koloniak ematea, prozesua Nazioen Ligaren Aginduak erregulaturik; Ruhr inguruaren desmilitarizazioa; armada 100.000 gizonera bakarrik mugatzea; soldadutza abolitzea, eta abiazioa, artilleria astuna eta gerrako ontzidia deuseztatzea.
  • Saint-Germaineko Ituna

    Saint-Germaineko Ituna
    Austriarekin izenpetu zen, eta, hala, gaurko mugetara murriztua geratu zen herrialde haren lurraldea, eta Alemaniarekin elkartzeko aurrerarik gabe.
  • Neuillyko Ituna

    Neuillyko Ituna
    Bulgariak Trazia eman zion Greziari eta Mediterraneorako irteerarik gabe geratu zen.
  • Nazioaren Ligaren hasiera

    Nazioaren Ligaren hasiera
    Versaillesko Itunak Nazioaren Liga sortzea erabaki zuen 1919an, baina 1920 arte ez zen indarrean jarri. Nazioarteko harremanak erregulatzeko eta bakea bermatzeko sorturiko organismo bat izan zen.
  • Trianongo Ituna

    Trianongo Ituna
    Hulgariak bere lurraldeen heren bat galdu zuen, eta itsasorako irteerarik gabe geratu zen.
  • Sèvresko Ituna

    Sèvresko Ituna
    Turkiak Greziari eman zizkion Egeoko uharte gehienak, eta italiari Dodekaneso eta Rodaskoak. Ekialde Hurbilean zeuzkan jabetzak Nazioaren Ligaren agintepean geratu ziren, Frantziak eta Erresuma Batuak administraturik.
  • Dawes plana

    Dawes plana
    Dawes Plana 1924ko apirilaren 9an, Estatu Batuen babespean, Lehen Mundu Gerra irabazi zuten aliatuak (batez ere Erresuma Batua, Frantzia eta AEB) lortzeko ezarritako programari deitzen zaio. AEBak) Versaillesko Itunean ezarritako gerrako konponketak lortuko zituzten, aldi berean Alemaniako ekonomia egonkortzea eta ordainketa horien ondorioz kalte handiagoak saihestea bilatzen zen bitartean.
  • Locarnoko Konferentzia

    Locarnoko Konferentzia
    Locarnoko itunak, ohi Locarnoko Akordioak deituak, I. Mundu Gerraren ondoren Europan bakea indartzera bideratutako zortzi itunek jaso zuten izena da, Belgika, Txekoslovakia, Frantzia, Alemania, Erresuma Batua, Italiako Erresuma eta Poloniako ordezkariek sinatu zituztenak Londresen, Ingalaterran, 1925eko abenduaren 1ean, nahiz eta 1925eko urriaren 16an negoziatu ziren Locarnon, Suitzan.
  • Briand-Kellog ituna

    Briand-Kellog ituna
    Kellogg-Briand ituna, Parisen sinatu zen nazioarteko itun bat da, Aristide Briand Frantziako Kanpo Arazoetako ministroaren eta Frank B. Kellogg Estatu Batuetako Estatu Idazkariaren ekimenez, zeinaren bidez hamabost estatu sinatzaileek gerra nazioarteko gatazkak konpontzeko mekanismo gisa ez erabiltzeko konpromisoa hartzen zuten. Itun hori Nazio Batuen Gutunaren 2.4 artikuluaren aurrekari hurbila da; artikulu horretan, oro har, indarra erabiltzeko debekua ezartzen da.
  • Young plana

    Young plana
    Young Plana 1929 eta 1930 artean ezarri zen, Alemaniari Lehen Mundu Gerra amaitzean Versaillesko Itunaren bidez ezarritako gerra konponketen arazoa konpontzeko. Young Planak 1924ko Dawes Plana ordezkatu zuen, gerrako konponketa gisa urteko ordainketa kopuru handiak ezartzen zituena. Alemaniak konpromiso horiek epe mugagabe batez ezingo zituela bete argi geratu zenean, Gerra Handiko herrialde garaileek beste aukera batzuk bilatzea erabaki zuten.