XIX. mendeko Espainiako historia politikoa

  • Frantziar Iraultza

    Frantziar Iraultza
    Iraultza honen eraginez Europako herrialde gehienetan sistema liberala ezarri zen; prozesu horiek, ordea, ez zuten erritmo berdina eduki herrialde guztietan. Espainiaren kasuan motela izan zen, bere antolamendu sozio-politiko eta kulturalak, eta espainiar liberalismoaren jarrera moderatuak eragina izan zuen prozesu horretan.
    Izan ere, eliza eta Monarkia ez ziren aldaketaren aldekoak, baina armada bai, jeneralek politikan hartzeko interesa zutenez, altxamendu eta estatu-kolpeak eman zituzten.
  • Period: to

    Frantziako Inperioa eta Espaniar Erreinuaren arteko guda

    Carlos IV.ak abdikatu eta Fernando VII.ak koroari uko egin ostean, Frantziar tropak sartu ziren penintsulara, Espainia okupatuz. Honen ondoren, Napoleonek Jose I.a errege bezala izendatu zuen. Espainiarrek ez zuten onartzen, beraz, maiatzaren 2an altxatu ziren Madrilen, honen ondorioz, gerra hasi zuten frantsesen eta afrantsesatuen kontra. Jose I.a 1813an joan zen Espainiatik, honela, gerrari amaiera emanez.
  • Period: to

    Fernando VII.ak bere koroa berreskuratu zuen.

    Fernando VII.ak 1812ko Kadizeko konstituzio liberala abolitu zuen, absolutismoa berrezarriz, Pertsen Manifestuaren dokumentuaren bidez. Garai honetan errepresioa eta krisi ekonomikoa eman ziren, hau politikan islatu zen ere. Baita, Amerikako koloniak independizatzen hasi ziren.
  • Period: to

    Hiru urte iraultzaileak

    Errepresio eta krisiaren ondorioz, Rafael de Riegok altxamendu bat egin zuen, Kadizeko konstituzioa berrezarriz eta etapa honi. Hiru urte hauetan, politika iraultzailea (liberala eta burgesa) inposatu zen, non Lege zaharra (foruak, soldaduska, aduanak...) eta elizak ondoriorik txarrenak pairatu baitzituzten.
  • Period: to

    Abosolutismoaren berrezarkuntza

    Frantziar eta espaniar tropa kontserbadoreek osatzen zuten armada, “Cien Mil Hijos de San Luis” bezala ezagutzen zena, liberalak garaitu zituzten, honek absolutismoaren itzulera suposatuz, Fernando VII.aren azken etapa izanik. Aurreko garai absolutistarekin konparatuz, hainbat aldaketa eman ziren, krisiaren eta kolonien galeraren ondorioz, nahiz eta liberalen aurkako errepresio handia egon zen.
  • Fernando VII.aren heriotzak eragindako arazoa

    Fernando VII.aren heriotzak eragindako arazoa
    Arazoa semerik ez zituela zen, beraz, Lege Salikoa deuseztatu behar izan zuen, bere alaba Isabel tronuan jartzeko. Absolutistak haserretu ziren, eta Carlos Maria de Isidroren inguruan antolatu zuten oposizioa. Arazoa politikoa, ekonomikoa eta soziala ere zen, absolutistek ez zuten onartu gobernua liberalekin aliatzea. Euskal Herrian botereaa izan zuen karlismoak, liberalek prozesu zentralizatzaileari eta legetasun uniformetasunari ekin ziotelako, euskaldunek zuten erregimen feudala deseztauz.
  • Period: to

    I. Gerra Karlista

    Arazo horren ondorioz, I. Karlistada hasi zen, oso gogorra izan zena. Nahiz eta karlistek arrakasta izan zuten hasieran, gerra galduz joan ziren. Honen ondorioz, Maroto (karlisten buruzagia Zumalakarregi hil ondoren) Esparterorekin (liberalen buruzagia) hasi zen negoziatzen, gerra amaitu nahian. Beraz, 1839an biek itun bat sinatu zuten, non karlistek Isabel II.a erregin bezala onartzearen truke, erregimen forala mantendu zen.
  • Period: to

    Isabel II.aren gobernua

    Isabelen erregealdian Estatu liberala eraikitzen hasi zen. Hasieran, erregentziak eman ziren, Isabel umea zelako erregina bihurtu zenean. Liberalen artean, korronte moderatu eta progresista zegoen. Hori dela eta, boterea batetik bestera aldatuz joan zen, horrek eragin zuen konstituzio bat baino gehiago egotera. Etapa honetan zehar, hainbat pausu eman ziren liberalismora, esate baterako, Mendizabal eta Madozen desamortizazioa, Trenbideen legea.
  • Iraultza loriotsua

    Iraultza loriotsua
    Ideologia ezberdinak batu egin ziren eta Isabel erbesteratzea lortu zuten, honela Seiurteko Demokratikoa hasiz (1868-1874). Aurrerapenak itzelak izan ziren: garai demokratiko bat hasi zen lehen aldiz Espainian, gizonezko sufragio unibertsala eta 1869ko konstituzioa aldarrikatu zen.
  • Period: to

    Amadeo Saboyakoaren gobernua

    Iraultza eman ondoren, behin behineko gobernua ezarri eta ondoren Amadeo Saboyakoa aukeratu zen errege bezala, nahiz eta ideologia bakoitzak bere hautagaia aurkeztu zuen. Egoera politikoa, ordea, ez zen oso egonkorra, ondorioz, erregeak herrialdea abandonatu egin zuen
  • Period: to

    I. Errepublika

    Amadeo Saboyakoak alde egin zuenez, I. Errepublika aldarrikatu zen, Oposizioa sutsua egon zen, batez ere liberalismoak merkatuaren bateratzea nahi zuelako, berriz, kontserbadoreek Espainia barneko muga-sariak mantendu nahi zituzten. Beraz, kantonalistak eta karlistak matxinatu ziren.
  • Period: to

    Hirugarren Gerra Karlista

    Egoera ezegonkorra dela eta, III. Gerra Karlista hasi zen, nahiz eta ez zuen izan lehenengoak izan zuen indarra, Euskal Herrian karlismoak jarraitzaile asko zituen. Izan ere, Euskal Herrian II. Karlistada bezala ezagutzen da, estatu mailan bigarrena izan zena ez zelako gure herrialdean eman.
  • Borboidarren berrezarkuntza

    Borboidarren berrezarkuntza
    III. Gerra Karlistaren ondoren, Alfontso XII.a errege bihurtu zen. Sistema berria Antonio Canovas del Castillok antolatu zuen, bipartidismoan oinarritzen zen, Espainiari egonkortasun politikoa emateko asmoz, hala ere, sistema guztiz ustelduta zegoen. Urte berean konstituzio berri bat jarri zen indarrean, eta Euskal Herriko sistema forala deuseztatu zen, erregimen fiskal berri bat ezarriz. Sistema honek 1923ra arte iraun zuen, Primo de Rivera Espainiako diktadore bilakatu zenean.
  • Kuba, Puerto Rico eta Filipinetako galera

    Kuba, Puerto Rico eta Filipinetako galera
    Espainia eta AEBren guda baten ondoren, Espainiak Kuba, Puerto Rico eta Filipinak galdu zituen, itsasoz haraindiko azken koloniak. Kuba independizatu zen, eta Puerto Rico eta Filipinak AEBren lurralde izatera pasatu ziren.