Erroma

Erroma

  • 600 BCE

    Anztinako grezia

    Anztinako grezia
    Antzinako Grezia greziar hizkuntza eta kulturako herrien zibilizazioa izan zen, K.a. XIII. eta IX. mendeen artean hasi eta Antzinaroa bukatu arte iraun zuena (K.o. 600 urtea). Mendebaldeko zibilizazioaren jatorrizko kulturatzat hartzen da, itzelezko eragina izan baitzuen Erromatar Inperioan, bai eta Pizkundean eta ondorengo beste aroetan ere. Gaur egungo Grezian eta Asia Txikian hasi zen, eta gero Mediterraneo osora zabaldu zen, Iberiar penintsulatik Itsaso Beltzeraino.
  • 450 BCE

    Antzinaroa

    Antzinaroa
    Antzinaroa, Europako historian, Historiaurretik Erdi Arora bitartean Mediterraneo inguruan garatutako zibilizazioen garaia da. Idazkerak ematen dio hasiera garai honi, K.a. IV. milurtekoan Egipton eta Mesopotamian sortu baitzen.
  • 476

    Erdi Aroa

    Erdi Aroa
    Erdi Aroa Europako historiako aro bat da, Antzinaroaren ondorengoa eta Aro Modernoaren aurrekoa. Gutxi gorabehera V. mendetik XV. menderainoko tartea hartzen du, zehazkiago abiapuntutzat 476 urtea hartu ohi da, Mendebaldeko Erromatar Inperioaren desagerpenarekin, eta amaieratzat Konstantinoplaren erorialdia eta Ehun Urteko Gerraren amaiera 1453an edota Kolon Ameriketara iristea 1492 urtean.
  • 1500

    Aro Modernoa

    Aro Modernoa
    Aro Modernoa edo Aro Berria Historian XV. mendearen bukaeran hasi eta Frantziako Iraultza arte luzatu zen garaiari deritzo, Mendebaldeko historiaren hirugarrena, Erdi Aroa eta Aro Garaikidearen artean.
  • Aro Garaikidea

    Aro Garaikidea
    Aro Garaikidea Frantziako Iraultzatik gaur egun arte doan epe historikoari ematen zaion izena da, Aro Modernoaren ondorengoa. Aro Garaikidean aldaketa nabarmenak eta sakonak gertatu ziren aurreko aro historikoen aldean.