Eredu atomikoak historiar zehar

  • 460 BCE

    Demokrito

    Demokrito
    Filoso Greziar bat izan zen. Bera izan zen lehena materia atomoz osatuta zegoela esaten. Atomoa forma eta tamaina ezberdinetakoa izan daitekeela ere esan zuen. Baina, ideia hauek ezin dira teoriatzat hartu oinarri zientifiko gabeak baitira.
  • John Dalton (1766-1844)

    John Dalton (1766-1844)
    John Dalton, Ingalaterrako kimikaria, fisikaria eta meteorologoa izan zen.Daltonek esan zuen elementu kimiko bakoitza atomo bakar eta berdingabeetaz osatuta dagoela, eta hauek ezin daitezkeela ez suntsitu ezta aldatu ere medio kimikoen bitartez, baina bai konbinatu daitezkeela egitura konplexuagoak sortzeko (konposatu kimikoak). Hau atomoaren inguruko lehendabiziko teoria zientifikoa izan zen, Daltonek bere teoriak esperimentazio eta emaitzen azterketa bidez ondorioztatu baitzituen.
  • Joseph John Thomson (1856-1940)

    Joseph John Thomson (1856-1940)
    J.J. Thomson, kimikari ingelesa izan zen. 1904an, "plum pudding argitaratu zuen. Bertan, honako gauza hauek esan zituen:
    -Atomoa partikulan esferikoa dela.
    - Alde batetik karga positiboa duen masa dagoela, eta beste alde batetik, karga negatiboa duten korpuskuloak, elektroiak, sartuta daude masa positibo horretan, mahaspasak pudinean bezala.
  • Ernest Rutherford (1871-1937)

    Ernest Rutherford (1871-1937)
    1. urtean, Thomsonen eredua hobetu zuen fisikari eta kimikari honek. Atomoaren erdigunean, nukleoan, karga positibo duen masa dagoela esan zuen, baina elektroiak askoz txikiagoak direla eta oso urrun daudela nukleotik, beraz, atomoa ia hutsik dagoela. Elektroiak biraka dabiltzala nukleoaren inguruan ere esan zuen.
  • Niels Bohr (1885-1962)

    Niels Bohr (1885-1962)
    Daniar fisikari honek, 1913. urtean, Rutherforden eredua hobetu zuen. Honakoa dio eredu honek:
    -Elektroiak biraka dabiltza nukleoaren inguruan orbita zirkular
    jakin batzuetan, eta ez tartean egon daitezkeen orbitetan.
    -Orbita hauetan egonda elektroiek mugitzean ez dute igortzen
    energiarik. Beraz, elektroiak orbitaren energia txikienetatik
    hasita mailaka kokatuta daude.
    Kuantizazio kontzeptuaren sortzailea da.
  • Erwin Schrödinger (1887-1961)

    Erwin Schrödinger (1887-1961)
    1. urtean, austriar fisikari honek, orbital atomiko kontzeptua sortu zuen. Kontzeptu honek hau zihoen: elektroiak aldi berean partikulak eta uhinak dira. Hidrogeno atomoaren elektroiari uhinen tratamendu matematikoa aplikatu zion, eta uhin ekuazioa lortu zuen. Ekuazio honen emaitzak ber bi eta integratu ondoren, elektroia egoteko aukera-zonaldeak grafikoetan irudikatu ahal dira.