-
450 BCE
Demokrito
Materia atomoz osatuta dagoela baieztatu zuen lehena izan zen. Atomo hitzak zatiezina esan nahi du. Atomoak forma eta tamaina desberdinetakoak izan daitezke. Honako hauek ezin dira teoriatzat hartu, oinarri zientifiko gabekoak direlako. -
Dalton
Daltonen ustez, atomoa partikula trinkoa, zatiezina eta suntsiezina zen. Esaten zuen, ezagutzen diren elementu guztiak atomoz osatuta daudela, eta hauek, elementurik txikienak direla, hau da, zatiezinak zirela. Atomoak esfera formakoak dira. Elementu bereko
atomo guztiak berdinak dira. Elementu desberdinen atomoek masa eta propietate desberdinak dituzte. Konposatuak elementu desberdinen atomoen bilketaz eratzen dira. -
Thomson
Thomsonek, Dalton oker zegoela suposatu zuen, atomoak elektroiez osatuta baitago, atomoak baino partikula txikiagoak. Thomsonek uste zuen atomoen masa elektroiena baino askoz ere handiagoa denez, karga positiboak askoz ere espazio zabalogoa hartuko zuen. Beraz, Thomsonen ustez, atomoak karga positibodun masa handi baten antzeko zerbait izan behar zuen, eta hartan txertatuta, elektroiak egongo ziren. -
Rutherford
Masarik gehiena eta atomoaren karga positibo guztia erdialdean dagoen eskualde oso txiki batean kontzentraturik dago: nukleoan.
Nukleoa baino askoz handiagoa den atomoak geruza elektronikoa badu. Eskualde honetan elektroiak daude nukleoaren inguruan orbita zirkularrak eginez. Atomoa neutroa da, elektroien eta protoien kopuruak berdinak baitira. -
Bohr
Bohrrek, bere teorian deskubritzen du elektroiak atomoaren nukleoaren inguruan biraka doazela orbita zirkular jakin batzuetan, eta ez tartean egon daitezken orbitetan. Gainontzekoak, nukleoan kontzentratuta daude. Kuantizazio kontzeptuaren sortzailea ere bada. Orbita hauetan egonda, elektroiek mugitzean ez dute energiarik igortzen, beraz, elektroiak orbiten energia txikienetatik hasita mailaka kokatuta daude.
You are not authorized to access this page.