-
Akearrak izan ziren kultura mizenastarrak garatu zutenak. Kultura hura Peloponesoko penintsulan garatu zen K. a. 1600 – 1100 artean, gutxi gora behera.Akearrak erresuma txikitan antolatzen ziren, eta horietako erregeek harresi handiz inguratutako jauregietan bizi ziren eta botere handia bilzu zuten. Erresuma horietako garrantzitsuena Mizenas izan zen.
Garai honetan gertatu zen Troiako gerra mitifikatua. -
Mizenastar zibilizazioa krisialdi sakon batean sartu zen K. a. urtearen inguruan, Aro Iluna deitutako aldiari hasiera emanez.
Aldi horretan hiri – estatu edo polisak sortu ziren. Polis bakoitza besteekiko independientea zen. Polisaren elementu nagusiak hauek ziren:
Akropolisa: lurraldean goialdean eraikitako gotorlekua. Horren barruan tenpluak zeuden. -
Greziako lurraldearen ezaugarriak zirela eta (lurralde idor eta menditsua), nekazaritza baliabideak mugatuak ziren. Horrek kolonizazioa bultzatu zuen: Mediterraneokoeta Itsaso Beltzeko kostaldean kolonia greziarrak sortu ziren. Sortutako koloniak polis independienteak ziren, baina harremanak mantendu zituzten jatorrizko hiriekin.
-
Atenasek eta bere hiri aliatuek demokrazia ezarri zuten. Hau da, herritarren parte hartzea gobernuan. Herritar guztiek Herri Batzarrean hitz egin eta bozkatu zezaketen, legeak onartzeko eta hiriko magistratuak (agintariak) aukeratzeko.
Dena dela, kontutan hartu behar dugu Atenasko biztanle guztiak ez zirela herritarrak. Hauek ziren herritar ez ziren pertsonak:
Emakumeak
Esklaboak
Aterritarrak
Perikles Atenasko gobernuburua izan zen K. a. 461 - 429 artean. -
Atenasek eta Espartak Grezia kontrolatzeko zuten lehiak bi hirien, arteko gerra ekarri zuen: Peloponesoko Gerra. Bi hiriek, gainera, beren aliatuen babesa izan zuten. Espartak irabazi zuen, eta horrek Atenasen hegemoniaren bukaera ekarri zuen.
-
Filipo II.a Mazedoniako (Greziako iparraldeko erresuma) erregea zen. Filipo II.ak Greziako hiriak bere boterepean jarri zituen K. a. 338an. Bere heriotzaren ondoren, K. a. 336an, bere seme Alejandro errege bihurtu zen: Alejandro Handia.
Alejandro Handiak armada indartsua sortu zuen eta lurralde zabalak konkistatu zituen: Pertsia, Mesopotamia, Egipto… Horren eraginez, greziar kulturaren eragina lurralde horietara guztietara iritsi zen.
Dena dela, -
K.a. 490ean eta K. a. 480-479ean greziar hiriek (Atenasek, Espartak…) Pertsiar Inperioaren kontra borrokatu behar izan zuten. Gerra horietan eman ziren Salamina eta Maratongo gudu famatuak.