Aintzinaroa

  • 8000 BCE

    Zibilizazioaren hasiera: Sumertarrak eta akadiarrak

    Zibilizazioaren hasiera: Sumertarrak eta akadiarrak
    Duela 8.000 urte inguru, giza taldeak ibaien ertzetako lurrak lantzen hasi ziren. Apiriletik ekainera bitartean, mendietako elurra urtzen zenean, ibai horiek uhaldiak izaten zituzten, eta nahiko irregularrak izateaz gain uzta bertan behera geratzeko arriskua zekarten. Arazo horri irtenbidea emateko, garai hartako biztanleek dike eta ubideen bidez uhaldiak kontrolatzen ikasi zuten; era horretara ibai ertzetatik urrunago zeuden lurrak ureztatzeko erabili ahal izan zuten ura.
  • 6000 BCE

    Historiaren hasiera

    Historiaren hasiera
    Neolitikoan, gizon-emakumeek animaliak hezten eta zaintzen, landareak ereiten eta uzta biltzen ikasi zuten. Baina hori ez zen munduan toki guztietan aldi berean eta modu berean gertatu. Abeltzaintzan, batez ere, lan egiten zuten giza taldeak ganaduarentzat elikagai bila batetik bestera ibiltzen ziren, nomadak zirela esaten da.
  • 6000 BCE

    Mesopotamiako bizimodua

    Mesopotamiako bizimodua
    Mesopotamiako biztanleen ogibide nagusia nekazaritza zen. Labore garrantzitsuenak zerealak ziren, garagarra eta garia batik bat, eta hezetasuna eta karraskariak saihesteko, lurretik altxatuta eraikitako siloetan gordetzen zituzten. Herrietatik gertu zeuden baratzetan fruta-arbolak (batez ere datil-palmondoa eta baita granadondoa, mizpira, arana eta mertxikondoa ere), barazkiak (tipulak, baratxuriak, porruak, uhazak, zerbak, meloiak, kalabazak…) eta landare usaindunak (azafraia, ezkaia…) .
  • 6000 BCE

    Mesopotamiako artea

    Mesopotamiako artea
    Arkitekturan, tenpluak eta jauregiak eraiki zituzten. Ikuskizunetarako, kiroletarako eta horrelakoetarako eraikinik, aldiz, ez zegoen, jarduera horiek jauregiko bizimoduarekin edo bizimodu erlijiosoarekin lotuta baitzeuden. Sialk-eko zigurata
    Sialk-eko zigurata
    Tenpluak adreiluz egiten ziren eta harresiz bidez inguratzen ziren, herriko gainerako guneetatik babesteko eta gune sakratua adierazteko.
  • 5000 BCE

    Hastapenetatik inperio berrira

    Hastapenetatik inperio berrira
    K.a. 5000. urte inguruan, Afrikako Erdialdeko lautadetatik zetorren giza talde bat Nilo bailaran lurra lantzen eta abereak hezten hasi zen eta herri txikiak eraikitzen hasi ziren. Herri horiek, pixkana-pixkana, elkartu egin ziren eta herri handiagoak sortu zituzten. Bi erresuma sortu ziren orduan, Egipto Garaia, hegoaldean, eta Egipto Beherea, iparraldean, eta etengabe borrokan ibili ziren, hegoaldeko Menes edo Nermer erregeak K.a. 3100. urte inguruan iparraldea konkistatu eta bereganatu.
  • 3500 BCE

    Sinesmenak eta zientziak

    Sinesmenak eta zientziak
    Mesopotamiarrak politeistak ziren, hau da, jainko askorengan sinesten zuten. Jainkoei tenpluetan sakrifizio ugari eskaintzen zizkieten janarien bidez. Apaizak jainkoak gurtzeaz arduratzen ziren eta herriarentzako babesa eta laguntza eskatzen zieten. Jai erlijiosoak antolatzen zituzten; nekazariek egindako eskaintzak bildu eta administratzeaz ere arduratzen ziren. Horri esker, aberastu egin ziren eta gizartean botere handia izatera iritsi ziren.
  • 3100 BCE

    Egipto artea

    Egipto artea
    Egipton artista gehienak estatuko edo tenpluetako funtzionarioak ziren. Lanbide espezializatutako lantegietan ikasten zuten; lanerako beharrezkoak zituzten teknikak eta arauak irakasten zizkieten. Praktikotasun handiz lan egiten zuten: gauzek, ederrak izateaz gain, erabilgarriak izan behar zuten. Hasieran, eskultoreak eta margolariak faraoien, nobleen eta apaizen aginduak betez lan egiten zuten artisau xumetzat hartzen ziren. Inperio Berriaren garaian, gizartean gehiago baloratu ziren.
  • 3000 BCE

    Antzinako Egiptoko bizimodua

    Antzinako Egiptoko bizimodua
    Faraoiak euren eguneroko ohituretan eta ohituretan oinarrituta bizi ziren, aziendari esker, behien eta beraiek elikatzeko beste animalien bidez.
  • 3000 BCE

    Antolamendu sozial eta politikoa

    Antolamendu sozial eta politikoa
    K.a. 3000tik aurrera. gobernu monarkikoa, absolutista eta teokratikoa zuen erresuma bakar batean batu ziren. - Monarkia: Egipto errege bakar batek gobernatzen zuen. - Absolutista: faraoiak zuen botere guztia. - Teokratikoa: faraoia jainkotzat hartzen zen.
  • 3000 BCE

    Neolitikoa Euskal Herrian

    Neolitikoa Euskal Herrian
    Kultura neolitikoa munduan barrena oso garai desberdinetan hedatu zen, komunikatzeko natur inguruneak eskaintzen zituen erraztasunen eta ezartzen ziren merkataritza-harremanen arabera. Euskal Herrian lehenengo joera neolitikoak K.a. 3000. urte inguruan agertu ziren, baina badirudi ez zirela erabat zabaldu K.a. 2000. urte inguru arte.
  • 2380 BCE

    Politikaren eboluzioa

    Politikaren eboluzioa
    Mesopotamiako zibilizazioaren hasierako garaietan, hiri-estatuak landu gabeko lurrez bereizita zeuden eta beren artean ez zegoen arazorik. Etsai bakarrak beren herriak arpilatu nahi zituzten herri nomadak ziren. Baina hazten zihoazen neurrian, herriek lantzeko lur gehiago behar zuten eta, ondorioz, batez ere mugan zeuden lurrengatik, beren arteko gatazkak eta gerrak hasi ziren.
  • 2000 BCE

    Zibilizazio-minoikoa (ARKITEKTURA)

    𝓐𝓛𝓓𝓐𝓚𝓔𝓣𝓐
    Lehenengo aldaketa (K.A. 2000) urte gertatu zen.
    𝓚𝓡𝓔𝓣𝓐𝓚𝓞 𝓖𝓘𝓩𝓐𝓡𝓣𝓔𝓐 𝓔𝓣𝓐 𝓔𝓚𝓞𝓝𝓞𝓜𝓘𝓐
    Knossoskoan aurkitu zuen kretako gizartea eta ekonomiako lehengo datuak.
    𝓛𝓔𝓗𝓔𝓝 𝓙𝓐𝓤𝓡𝓔𝓖𝓘𝓐
    Arkeologia lanei esker jakin denez, oso handia zen, eta kanpoaldetik ez oso dotorea.
    𝓙𝓐𝓤𝓡𝓔𝓖𝓘 𝓑𝓔𝓡𝓡𝓘
    Jauregi berri eta handiagoak eraiki zuen. Baina (K.A. 1450) inguruan intsitu zen.
  • 1700 BCE

    Antolamendu soziala eta politikoa

    Antolamendu soziala eta politikoa
    Mesopotamiako biztanleen antolamendu sozialak erlijioa zuen oinarri: mundua jainkoek antolatzen zuten eta gizartea nola egituratu haiek erabakitzen zuten. Mesopotamia teokrazia bat zen. Erregeak jainkoarengandik hartzen zuen boterea eta haren ordezkari zen Lurrean. Horregatik, gurtzaz eta administrazioaz arduratzen zen eta bera zen apaiz nagusia, armadaren burua, epaile gorena eta administrari absolutua.
  • Period: 900 BCE to 900

    GARAI-ARKAIKOA

    K.a. 900. urtetik aurrera, herri batez eta zenbait herrixka, zelai eta basoz osatutako estatu txikiak sortzen hasi ziren, polis izena eman zitzaien. Independenteak ziren eta eskubide, betebehar eta interes komunak adierazten zituzten lege batzuen bidez, gobernatzen ziren herritarrak.
  • 753 BCE

    Erromako bizimodua

    Erromako bizimodua
    Erromatarren munduan, nekazaritza zen ekonomiaren oinarria. Inperioko bazter guztietan zehar, nekazariek ustiatzen zituzten nekazal-koloniak sortu ziren. Erromako nobleziak villa handiak hartzen zituzten latifundio izugarriak zituen, eta langileen buru zenaren begiradapean, esklabo ugarik lan egiten zuten latifundio haietan. Lurralde haiek, askotan, armada utzi ondoren, militarrei erretirorako ematen zitzaizkien sari modukoak ziren.
  • Period: 323 BCE to 32 BCE

    GARAI-HELENISTIKOA

    Filipo II.aren erregealdian, greziar kultura ondo ezagutzen zuena, (gaztaroan Tebasen bahituta denboraldi luzea egin baitzuen), armada osatu zen eta erresumaren helenizazioa bultzatu zen.
  • 196 BCE

    Sinesmenak, idazketa eta zientziak

    Sinesmenak, idazketa eta zientziak
    Egiptoko Rosetta herritik hurbil, hiru alfabeto desberdin (hieroglifikoa, demotikoa eta grekoa) erabiliz garbatutako basaltozko harri bat aurkitzea -oinarrizkoa izan zen Egiptoko idazketa hieroglifikoa deszifratu ahal izateko. Rosettako harria (K.a. 196) Napoleonen armadaren soldaduek aurkitu zuten 1799an.
  • 35 BCE

    Erdiko Paleolitikoa

    Erdiko Paleolitikoa
    Erdiko Paleolitikoan, Homo sapiens neanderthalensis gizakia sortu zen. Klanetan bizi ziren eta gero eta harreman estuagoak zituzten familien barnean: zaharrak eta gaixoak zaintzen zituzten, hildakoak lurperatzen zituzten etab.Elikatzeko fruituak eta beste landare batzuk biltzen zituzten, ehiza gehiago egiten zuten eta oso ondo antolatutako jarduera zen. Klima hoztu zenez, haitzuloetan bizitzen hasi ziren; moldatu egiten zituzten eta denboraldi luzeetan bizitzen ziren bertan.
  • 19 BCE

    Harriaren industria

    Harriaren industria
    Gainerako animaliek ez bezala, gizakiak bilakaeraren hasiera-hasieratik tresnak egin eta erabili izan ditu, hainbat zereginetarako: landareak ebakitzeko, ehizarako, animaliak zatitzeko, larrua zurratzeko.
  • 10 BCE

    Goi Paleolitikoa

    Goi Paleolitikoa
    Goi Paleolitikoan Homo sapiens sapiens gizakia agertu zen eta Homo sapiens neanderthalensis edo Neanderthal-eko gizakia galdu zen. Teoria ugari badago ere, oraindik ez dakigu zehazki zergatik galdu zen Neanderthal-eko gizakia. Ziurrenik, Homo sapiens sapiens gizakia azkarragoa izango zen buruz, eta aurrekoak baino hobeto egokituko zen ingurunera. Ondorioz, planeta osoan zehar hedatuko zen. Gaur egun bizi diren arraza guztien abiapuntu da gainera.
  • 2 BCE

    Behe Paleolitikoa

    Behe Paleolitikoa
    Behe Paleolitikoan, duela 2 milioi urte, bizi izan ziren Homo generoaren lehen ordezkariak (Homo rudolfensis eta Homo habilis), familietan bizi ziren eta oinarri-oinarrizko antolamendua bat zuten. Emakumeek fruituak, tuberkuluak edo sustraiak biltzen zituzten, seme-alabak zaintzen zituzten, eta kanpalekua zaintzen zuten. Gizonek tresnak egiten zituzten eta ehizatzera irteten ziren, baina ez oso sarri, oro har begetarianoak baitziren.
  • 10

    Iraultza neolitikoa eta Burdin Aroa

    Iraultza neolitikoa eta Burdin Aroa
    Duela 10.000 urte inguru, tenperaturak igo egin ziren. Klima-aldaketa horren ondorioz, elur-orein eta bisonteen talde handi haiek desagertu egin ziren eta, horregatik, gizon-emakumeek elikatzeko modu berrien bila hasi behar izan zuten. Mesolitiko izena jasotzen duen aldaketa prozesu baten ondoren, bizimodu berri bati ekin zion gizakiak eta, horregatik, aro berri horri iraultza neolitikoa esaten zaio.
  • 200

    Paleolitikoa Euskal Herrian

    Paleolitikoa Euskal Herrian
    Gizakia Behe Paleolitikoaren hasieratik bizi da Euskal Herrian. Batez ere, kanpalekuetan bizi ziren, kostaldean, ibai ertzetako terrazetan edota bailaren gainaldeko hegaletan. Ur ugariko tokiak ziren (animaliak erakartzen zituen horrek) eta, oro har, silex harri ugari zeuden tokietan kokatzen ziren, tresnak egiteko ezinbestekoa baitzuten lehengai hori. Bizitzeko baliabideak ahitzen zitzaizkienean, beste toki batera abiatzen ziren.
  • 392

    Ziniska, lehen emakumezko txapeldun olimpikoa

    K.a. 392 proba irabaztea lortu zuen
    K.a. 396
  • 400

    Aspasia, atena klasikoak hartzen dituen emakumea

    Miletoko Aspasia Amtigua Greziako emakume xarmangarrienetako bat izan zen (K.a. 470 - K.a. 400).
    eta K.a. 400. urtean seme bat izan zuen.
  • 409

    Tolosako erresumatik Bisigodoen erresumara

    Tolosako erresumatik Bisigodoen erresumara
    1. urtetik aurrera, herri barbaro batzuek (sueboak, bandaloak eta alanoak) Pirinioak zeharkatu eta Hispanian sartu ziren. Sueboak eta bandalo asdingoak Galizian ezarri ziren; alanoak, Lusitanian eta Kartagoko zati batean, eta bandalo silingoak, aldiz, Betikan.
  • 451

    Periklesen ateneak, eguneroko bizitza Grezia klasikoan

    K.a. V. mendean, Egeo itsasoko potentzia nagusia zen Atenas
    K.a. 451. urtean, Periklesek herritarren eskubidea murriztu zien Atenasko aitaren eta amaren seme-alabei.
  • Period: 500 to 500

    GARAI-KLASIKOA

    K.a. 500 urtetik, Asia Txikian, gaur egungo Turkian, kokatuta zeuden, Polis helenikoak Persiarren menpe egon ziren. Horietako batzuk altxatu egin ziren, eta laguntza eskatu zieten gainerakoei, baita Atenasek eta beste polis batzuek erantzun ere.
  • Minestar-zibilizazioa

    501 iraundu zuen Minestar-zibilizazio, K.a. 1630-1100 urtean gutxi gorabehera. K.a. 1600 urtea aldera sortu zen eta kultura aristrokazia gerlariak meperatu zuen.
  • Politikaren eboluzioa

    Politikaren eboluzioa
    Mesopotamiako zibilizazioaren hasierako garaietan, hiri-estatuak landu gabeko lurrez bereizita zeuden eta beren artean ez zegoen arazorik. Etsai bakarrak beren herriak arpilatu nahi zituzten herri nomadak ziren. Baina hazten zihoazen neurrian, herriek lantzeko lur gehiago behar zuten eta, ondorioz, batez ere mugan zeuden lurrengatik, beren arteko gatazkak eta gerrak hasi ziren.
    K.a. 2380 urte inguruan.