AGUIRRE, Gaizka. ARIKETA 3

  • Period: to

    XVIII. MENDEA

    Ondarearen hastapenak XVIII. mendean ematen dira jendea kolekzionismoan interesatzen hasten delarik. Gertaera honek eragin zuen aitzinako objektuak ondare bihurtzea. Kolekzionismoaren ondorioz jendeak prestigioa irabazten zuen. Prozesu honetan oso paper garrantzitsua hartu zuten akademiek, hauei esker ondarearen hainbat ezaugarri eta objektu mantendu baitira. Ondarea altxor bat bezala hartzen zen eta mantentzen ziren objektuak edo elementuak monumentu zaharrak eta obra artistiko batzuk ziren.
  • Period: to

    XIX. MENDEA

    XIX. medean ondareak iraganeko herentzia edo legatua izaten utziko du eta dokumentuaren balioa emango zaio. Ez da bakarrik objektu baloretsu edo legitimatu bat izango bere adinarengatik, baizik eta balore dokumental izugarria izango du. Ondarea kultura bezala ulertuko da herri baten kulturaren testigu bezala. Ondareak esanahi inmateriala du, baina balore hau ezartzen zaio sinismenengatik, bizimoduarengatik... ez estetikagatik
  • Period: to

    XX. MENDEAREN LEHEN ERDIA

    XX. mendea geroztik ondarea kolektibitatearekin lotzen da. Ondarea ez da pertsona batena bezala hartzen baizik eta denena bezala hartzen da eta denek daukagu eskubidea ikusi eta jakiteko. Horregatik komunitatearen papera oso garrantzitsua bilakatzen da. Eraikinak... ondare bihurtzen dira pertsonek rebalorizatu, identifikatu eta propiotzat hartzen dituztenean. Honen balorea ez dago bere singularitateagatik determinatua baizik eta bere esanahiagatik, ezartzen zaion funtzio sozialagatik.
  • Period: to

    XX. MENDEAREN BIGARREN ERDIA

    Gaur egungo tendentzia da ondarea errekurtso bezala interpretatzea. Gero eta gehiago eskatzen da ondareak errentabilitate ekonomikoa edukitzea, karga bat izaten uzteko. Ondarea autofinantziatzen dela ustetzeaz gain uste da garapen ekonomikoa potentziatuko duen faktore bat izan litekeela. Lortzeko modu bat turismo kulturala da. Ondarea errekurtso sozial, ekonomiko eta kulturala bezala kontsideratzen da. Oso garrantzitsua izango da babestea eta kontserbatzea ondorengo generazioentzat