24 Jarduera: Gure aginte moduen frisoa.

By Nerea B
  • 2700 BCE

    Egiptoko aintzinako inperioa (teokrazia)

    Lurralde honetan, k.a. 2700/ k.a. 2180. urteetan aintzinako inperioa izan zen bertako aginte modua. Teokrazia deituriko aginte modu hau, jainkoan eta erlijioan oinarritzen da. Errege bat du buru eta boterea bere oinordekoei pasatzen die. Egiptoko erregeek botere erlijiosoa eta politikoa bere eskutan biltzen zuten.
  • 2040 BCE

    Egiptoko inperio erdikoa

    Lurralde honetan, k.a. 2040/k.a. 1720. urteetan inperio erdikoa izan zen bertako aginte modua. Mentuhotep faraoiak, berriro Egiptoko lurren batasun politikoa lortu zuen eta ondoren bere mugak zabaldu zituzten.
  • 2040 BCE

    Egiptoko inperio berria

    Lurralde honetan, K.a. 2040/K.a 1720. urteetan inperio berria izan zen bertako aginte modua. Kanpotarrak bidali ondoren, Egiptoko inperio batua inoiz baino ehiago zabaldu zen. Hurrengo mendeetan inbasio ugariri aurre egin behar izan zien eta azkenean lurralde txikitan banatu zen. Aztertu ditugun informazio-iturrien arabera iruditzen zaigu. Antzinaroko Egipton ez zegoen emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunik.
  • 900 BCE

    Atenasko monarkia

    Lurralde honetan, k.a 900/k.a 753. urteetan monarkia zer bertako aginte modua. Monarkia agintari bakarra duen aginte modua da. Agintaria ez du herriak aukeratzen. Historian zehar botere guztia bere esku izan dezake edo, gaur egun bezala, legebiltzarrarekin elkarbanatuta.
  • 753 BCE

    Erromatar monarkia

    Lurralde honetan, k.a 753/k.a 501. urteetan monarkia izan zen bertako aginte modua. Monarkia agintari bakarra duen aginte modua da. Agintaria ez du herriak aukeratzen. Historian zehar botere guztia bere esku izan dezake edo, gaur egun bezala, legebiltzarrarekin elkarbanatuta.
  • 752 BCE

    Atenasko oligarkia

    Lurralde honetan, k.a 752/k.a. 621 urteetan oligarkia zen bertako aginte modua. Beranduago, k.a. 410/ k.a. 346. urteetan berriro bueltatu egin zen oligarkia.
    Oligarkia gutxiengo batek boterea duen aginte modua da. Gutxiengo aberats batzuen eskuetan dago boterea, hauek dutelako agintari izateko aukera. Legeak eta justizia hauen eskuetan daude eta herriaren partaidetza bakarra apella deituriko biltzarraren esku dago (baina aholkulari gisa soilik).
  • 700 BCE

    Euskal Lurraldeak (Leinu antolaketa Burdin Aroan)

    Lurralde honetan, k.a. 700/ k.a. 30. urteetan Leinu antolaketa izan zen bertako aginte modua.
    Burdin aroan Europatik etorritako herriak burdina ekartzeaz gain leinu antolaketa ere ekarri zutela dirudi.
  • 630 BCE

    Espartako oligarkia

    Lurralde honetan, k.a. 630/k.a. 219. urteetan oligarkia zen bertako aginte modua. Oligarkia, gutxiengo batek boterea duen aginte modua da.Gutxiengo aberats baten eskuetan dago boterea, hauek dutelako agintari izateko aukera. Legeak eta justizia hauen eskuetan daude eta herriaren partaidetza bakarra apella deituriko biltzarraren esku dago (baina aholkulari gisa soilik).
  • 620 BCE

    Atenasko tirania

    Lurralde honetan, k.a. 620/k.a. 346. urteetan tirania zen bertako aginte modua. Tirania agintari baten mugarik gabeko boterean oinarritzen den gobernu-era.Herritarren iritziak eta eskubideak errespetatu ez ezik zapaldu ere egiten ditu.
    Antzinaroan Grezian barne arazoak ugaritzen zirenean diktadurak ezartzeko baimena zegoen, epe labur batez agintari bakarrak, tiranoak biltzen zuen botere guztia.
  • 509 BCE

    Erromatar errepublika

    Lurralde honetan, k.a. 509/k.a. 55. urteetan errepublika izan zen bertako aginte modua. Errepublika, herriak boterean zuzenean parte hartzen duen aginte modua da. Aginte burua hiritarrek aukeratzen dute. Errepublikan ez dago erregerik. Aginte gorena, gobernua, hautatutako bi kontsulek zuten eta legeak Senatuak egiten zituen. Erromako errepublikan hasieran Erromako errepublikan urte askotan senatari izateko aberatsa izan behar zenez, oligarkia dela esan ohi da, taldetxo batek agintzen duelako.
  • 507 BCE

    Atenasko demokrazia

    Lurralde honetan, k.a. 507/k.a. 411. urteetan demokrazia zen bertako aginte modua. Demokrazia herritarrek agintariak hautatzen dituztenean da. Boterea banatua dago, agintariak ez du botere guztia bere esku. Herritarrek parte hartzeko eskubidea dute eta hainbat erabaki agintariekin batera hartzen dituzte.Informazioa aztertu ondoren esan dezakegu bi demokrazien artean berdintasun hauek daudela : ordezkariak hiritarrak hautatzen dituzte eta erabakiak ere hiritarrak hartzen dituztela.
  • 54 BCE

    Erromatar diktadura

    Lurralde hauetan, k.a. 54/k.a. 28. urteetan diktadura zen bertako aginte modua. Diktadura agintari baten mugarik gabeko boterean oinarritzen den gobernu-era. Herritarren iritziak eta eskubideak errespetatu ez ezik zapaldu ere egiten ditu.
    Erroman errepublika garaian barne arazoak ugaritzen zirenean diktadurak ezartzeko baimena zegoen. Honela Julio Zesar izan zen Erromako diktadorea . Dena den bere buruan biltzen zuen boterea ez zuten gogoko errepublika buruek eta Julio Zesar erahila izan zen.
  • 29 BCE

    Euskal Lurraldeak (Erromatar inperioaren barne)

    Lurralde honetan, k.a. 29/ k.o. 476. urteetan inperioa zen bertako aginte modua.
    Euskal lurraldeak Erromatar Inperioaren barne bilduak zeuden. Inperio guztian zehar bezala, lurralde hauetan ere enperadoreak zuen aginte burua eta ez zen horretarako
    aukeraketarik egiten. Enperadoreak botere guztiak bereganatzen zituen. Horrela, enperadorea era berean lege-egilea eta epaile nagusia zen.
    Erromatar Inperioan eta, beraz, euskal lurraldeetan ez zen herritarren partaidetzarik onartzen.
  • 27 BCE

    Erromatar inperioa

    Lurralde honetan, k.a. 29/476. urteetan inperioa izan zen bertako aginte modua. Erromatar Inperioan enperadoreak zuen aginte burua eta ez zen horretarako aukeraketarik egiten. Enperadore-txandaketa oinordekotzan oinarritzen zen. Enperadoreak botere guztiak bereganatzen zituen. Horrela, enperadorea era berean lege-egilea eta epaile nagusia zen. Erromatar Inperioan, beraz, ez zen herritarren partaidetzarik onartzen.