XX. mendeko Euskal Pizkundea

  • Period: to

    GERRA ZIBILA BAINO LEHEN

    1919an, Eusko Ikaskuntza aurrea hartu eta Euskaltzaindia sortu zen. Helburua euskararen ikerketa eta sustapena bultzatzea. Idatzizko euskara batzeko eztabaida egon zen, baina proposamena geroagotu zen.
    Idazle askok, latin eta erromantze hizkuntzetatik hartutako maileguak utzi eta neologismo eta beste hitzak erabili zituzten. Honela, euskara euskaldunentzako ulergaitza volapuk moduko hizkuntza bihurtu zen.
    Garai hartako libururik interesgarriak Biotz-begietan, Euskaldunak,Kresala eta Garoa ziren.
  • Period: to

    GERRA ZIBILA ETA BIGARREN MUNDU GERRAREN ONDOREN

    Euskal literaturak une latzak bizi zituen.
    Argitaratu zituzten lehenengo liburuak: Telesforo Monzonen Urrundi eta Jokin Zaitegiren Goldaketan Mexikon; eta Salbatore Mitxelenaren Arantzazu Guatemalan. 1950 bukaeran, idazle-belaunaldi berria jaio zen, Gabriel Aresti.
    Eleberriei buruz, Txillardegiren Leturiaren egunkaria (1957) lehendabiziko euskal eleberria da, existentzialismo ereduak jarraitzen du. Gero Ramon Saizarbitoriaren Egunero hasten delako eta Ehun metro eta Anjel Lertxundi agertu ziren.
  • Period: to

    50. HAMARKADAREN BUKAERAN

    1964an, Gabriel Arestik Harri eta Herri bere liburuan Europan modan zegoen gizarteko poesia jorratu zuen. Antzerkiari ekin zioten talde batzuekin edo Ez Dok Amairu, "Euskal Kantagintza Berria" izeneko mugimenduaren sortzaileekin harreman estuak izan zituen.
  • FRANCO HIL ONDOREN

    Euskarazko argitaletxeak gora egin zuten urtero 1.500 titulu argitaratzen, 300 idazle inguru izanda. Euskal Herritik kanpo arrakasta duten idazleak agertu dira: Bernardo Atxaga
    edo Unai Elorriaga.
    Jose Luis Alvarez Enparantza, hizkuntzalari,idazle eta politikaria zen. Euskal hizkuntzalaritzaren arloan lan egin eta irakasle zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Euskara batua sortzearen bultzatzaile nagusietako bat zen.
    Leturiaren egunkaria, euskal nobelagintza modernoaren sorreratzat hartzen baita.