Gerra zibila 600

XX. mendeko ardatz kronologikoa

  • Period: to

    Aro Garaikidea

  • Errusiako Iraultza

    Errusiako Iraultza

    Errusiako Iraultza 1917ko otsailean Nikolas II.a tsarraren erregimena uzkaili zutenetik urte bereko urrian boltxebikeek Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa osatu arteko tarteari ematen zaion izena da.
  • Versalleseko Ituna

    Versalleseko Ituna

    Versaillesko Ituna Alemania eta Aliatuen artean Lehen Mundu Gerrari amaiera eman zion bake-hitzarmena izan zen, 1919ko ekainaren 28an Versaillesko jauregian sinatua.
  • B.Mussoliniren Erromarako martxa (Marcha sobre Roma)

    B.Mussoliniren Erromarako martxa (Marcha sobre Roma)

    Erromarako Martxa Benito Mussolinik antolatutako ibilaldiari deitzen da. 1922an Mussolinik eta bere Italiako Alderdi Nazional Faxistak boterea lortu zuten Martxa honen ondorioz.
  • Estatu Batuetako “Crack” ekonomikoa

    Estatu Batuetako “Crack” ekonomikoa

    1929an, urriaren 24an, burtsaren lehen krisi handia gertatu zen eta handik sortu zen crack terminoa: burtsan kotizatzen duten balore gehienak oso bizkor erortzen direnean sortzen den egoera.
  • II Mundu Gerraren hasiera

    II Mundu Gerraren hasiera

    Bigarren Mundu Gerra 1939-1945 urteen artean mundu osoan hedatu zen gerra izan zen. Munduko herrialde gehienek, tartean potentzia handi guztiek, aurkako bi aliantza militar osatu zituzten: Aliatuak eta Ardatza. Gerra osoko egoera sortu zen, zuzenean 30 herrialdetako 100 milioi pertsonari eragin ziona.
  • II Mundu Gerraren amaiera

    II Mundu Gerraren amaiera

    Bigarren Mundu Gerrak munduaren egitura politikoa eta soziala guztiz eraldatu zuen. Nazio Batuen Erakundea sortu zen nazioarteko kooperazioa bultzatzeko eta etorkizunean gatazka berriak egotea ekiditeko; Txinak, Frantziak, Sobietar Batasunak, Erresuma Batuak eta Ameriketako Estatu Batuek Nazio Batuen Segurtasun Kontseilua osatu zuten, kide egonkor gisa.
  • Alderdi naziaren sorrera

    Alderdi naziaren sorrera

    Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista, NSDAP edo Alderdi Nazia, 1920 eta 1945 bitartean Alemaniako alderdi politikoa izan zen.
  • Gerra Hotzaren hasiera

    Gerra Hotzaren hasiera

    Gerra Hotza Bigarren Mundu Gerraren ondoren Estatu Batuak eta Sobietar Batasunak buru zituzten bi herrialde taldek bizitako tentsio garaiari deritzo.
  • Berlingo harresiaren erorketa

    Berlingo harresiaren erorketa

    Berlingo harresia, ofizialki Babeserako Harresi Antifaxista, 144 kilometroko murru bat izan zen, Mendebaldeko Berlin Ekialdeko Berlindik eta Ekialdeko Alemaniako inguruko lurraldeetatik isolatu zuena. 1961etik 1989ra arte iraun zuen.
  • Gerra Hotzaren amaiera

    Gerra Hotzaren amaiera

    Bigarren Mundu Gerran lagun izan baziren ere, AEBak eta SESB ez ziren bata besteaz fido. Aliantza bai, baina mesfidantza ere bai. Gerra amaitu zenean, tentsioa begibistan zegoen eta Potsdam, Teheran eta Jaltan behin eta berriro ikusi zen Winston Churchill eta Harry S.Trumanek ez zutela begi onez ikusten Iosif Stalinen Sobietar Batasuna.