-
-
Antzinako Erregimenaren amaiera eta liberalismoaren garaiaren hasiera eragin zuen. -
Napoleon Bonaparte militar frantziar eta gobernatzailea izan zen. Frantziako lehen enperadorea izan zen. Iraultzaren garaian sortu ziren ideia asko, frantses erakundeetan gorpuzten eta Frantziaren eragina Europako beste lurraldeetara zabaltzen saiatu zen aginpidean jardun zen bitartean. -
Frantziarren eta austro-errusiarren artean Austerlitzen izandako gudua izan zen. Hiru Enperadoreen Gudua ere deitu zen -
Italiaren bateratzea XIX. mendeko mugimendu politiko eta soziala izan zen, Italiar penintsulako estatu ezberdinak estatu bakar batean finkatzea eragin zuena, Italiako Erresuma. -
Prozesu politiko bat izan zen, herrialde alemandunak egitura politiko eta administratibo bakarreko nazio-estatu batean batzea ekarri zuena. Prozesua XIX. mendean zehar garatu zen, eta 1871ko urtarrilaren 18an amaitu, Frantzia-Prusia Gerraren ondoren, alemaniar estatuetako agintariek, Versaillesko jauregian bildurik, Gilen Prusiakoa Alemaniako enperadore izendatu zutenean. -
Nazioarteko batzarra izan zen, Afrikako europar kolonizazioa arautu zuena. Alemaniako kantziler Otto von Bismarckek antolatu zuen, Europako potentziek zituzten gatazka kolonialistak konpontzearren, eta Berlinen egin zen -
Lehen Mundu Gerra Austro-Hungariako Inperioak Serbiari gerra-deklarazioari egin zionean hasi zen, non Francisco Fernando artxidukea eta bere emaztea hil zituzten. -
Errusiako Iraultza 1917an Errusian egondako altxamendu herrikoi bat izan zen. Iraultza horrek gauza asko aldatu zituen herrialdean. Beste iraultza batzuk izan ziren Errusian aurretik, baina hau izan zen hoberena, eta hortik datarkio izena. -
Versaillesko Ituna Germany eta Aliatuen artean Lehen Mundu Gerrari amaiera eman zion bake-hitzarmena izan zen, 1919ko ekainaren 28an Versaillesko jauregian sinatua. -
Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista , NSDAP edo Alderdi Nazia, 1920 eta 1945 bitartean Alemaniako alderdi politikoa izan zen.
Adolf Hitler, alderdiko burua, kantziler izendatu zuen Paul von Hindenburg estatuburuak 1933an. Hindenburgen heriotzaren ostean, Hitlerrek Hirugarren Reich izeneko erregimen totalitarioa ezarri zuen, zeinetan NSDAPk ia-ia mugarik gabeko boterea lortu zuen. -
Erromarako Martxa Benito Mussolinik antolatutako ibilaldiari deritzo. 1922an Mussolinik eta bere Italiako Alderdi Nazional Faxistak boterea lortu zuten Martxa honen ondorioz. Viktor Emanuel III.a Italiako erregeak Mussoliniri gobernua eratzeko eskatu baino lehen, faxistek Erroma hartzeko mehatxua egin zuten. Mussolinik "alkandora beltzak" zeritzen 25.000 faxistarekin egin zuen martxa. -
Aberastasunaren banaketa txarrak eta burtsa-espekulazio izugarriak New Yorkeko burtsa hondoratu zuten.
1929ko kraxa Ameriketako Estatu Batuetako balore-merkatuak izan duen beherakadarik handiena izan zen, kraxaren ondorioek eta iraupen luzeak 1929ko krisia ekarri zuten, Depresio Handia bezala ezagutzen den krisialdia. -
Bigarren Mundu Gerra 1939ko irailaren 1etik hasita 1945eko irailaren 2ra arte egon zen gerra edo gatazka armatu handi bat izan zen; Europa, Afrika eta Asian gertatu zen eta 70 herrialdek baino gehiagok hartu zuten bertan parte, eta ez bakarrik kontinente horietakoek, Amerika eta Ozeaniako herrialde batzuek ere hartu baitzuten parte. -
1945eko maiatzaren 8an, Alemaniako goi agintaritza militarrak III. Reicharen errendizioa sinatu zuen potentzia aliatuen aitzinean eta, urte hartako irailean, Japoniak kapitulatu egin zuen. Horrenbestez, II. Mundu Gerra (1939-1945) amaitu zen, hots, gizateriaren historian inoiz gertaturiko gerrarik handiena, milioika eta milioika lagunen heriotza eragin baitzuen. -
Gerra Hotza Bigarren Mundu Gerraren ondoren Estatu Batuak eta Sobietar Batasunak buru zituzten bi herrialde taldek bizitako tentsio garaiari deritzo. Bi modelo ekonomiko, sozial eta politikoren arteko gatazka izan zen, baita Europak munduan galdu berri zuen nagusitasunarengatik ere -
Berlingo harresia erortzea Ekialdeko Alemaniako hiriburuan, Ekialdeko Berlinen, 1989ko azaroaren 9an1 sortutako herri matxinada izan zen, eta horren ondorioz herrialde horretako gotorleku defentsiboak eraitsi ziren, AEBekin, britainiarrekin doan igarotzea eragozten zutenak. eta Frantziako okupazio sektoreak Berlinen, eta de facto muga irekia. Munduaren historiako gertaera garrantzitsu bat izan zen, Burdin Gortinaren amaiera adierazi zuena. -
Gerra Hotza 1991n amaitu zen; hala ere, haren ondoriozko gatazka batzuek diraute gaur egun oraindik ere, Korea haietako bat da. Ipar Korean erregimen komunista dago, sobietar estalinismoaren eta txinatar maoismoaren oinordekoa. Erregimen politiko horri buruz, lehen erregimen dinastiko komunista dela esaten da.