1 guerra mundial 1

XX. mendeko ardatz kronologikoa

By araiitz
  • Period: to

    Aro Garaikidea

  • Frantziako Iraultza

    Frantziako Iraultza

    Antzinako Erregimenaren amaiera eta liberalismoaren garaiaren hasiera eragin zuen.
  • Napoleon frantziarren enperadore

    Napoleon frantziarren enperadore

    Napoleon enperadore izendatu zuten,orduko Frantzia barneko oposizio guztia deseginda edo bere alde jarria zuenez, han eta hemen gerran eman zuen handik aurrerako denbora gehiena, Europa konkistatu nahian.
  • Austerlitzeko bataila

    Austerlitzeko bataila

    Napoleonek Austria eta Errusiako enperadoreak garaitu zituen.Napoleonen garaipenik nagusienetariko bat izan zen, Frantziako Lehen Inperioak bederatzi urteko borroka baten ondoren Hirugarren Koalizioa erabat menderatu baitzuen.
  • Italiaren sorrera

    Italiaren sorrera

    Vienako Kongresuaren aurkako matxinadek, Italiar penintsulako estatu ezberdinak estatu bakar batean finkatzea eragin zuen.
  • Alemaniako bateratzea

    Alemaniako bateratzea

    Germaniako Erromatar Inperio Santua 1806an desegin zen Franz II.ak tronua utzi zuenean Napoleondar Gerretan. Liberalismoak oinarri intelektualak eman zituen, antolamendu politiko eta sozial zaharrak zalantzan jarri baitzituen.
  • Berlingo Konferentzia

    Berlingo Konferentzia

    Alemaniako kantziler Otto von Bismarckek antolatu zuen, Europako potentziek zituzten gatazka kolonialistak konpontzearren, eta Berlinen egin zen, 1884ko azaroaren 16tik 1885eko otsailaren 26ra.Konferentziak hasiera formala eman zion Afrikaren banaketari.
  • Lehen Mundu Gerraren hasiera

    Lehen Mundu Gerraren hasiera

    Europako potentziak bi koaliziotan banatuta zeuden: Entente Hirukoitza alde batetik, Frantzia, Errusiako Inperioa eta Britainia Handiarekin; Aliantza Hirukoitza bestetik, Alemaniako Inperioa, Austria-Hungaria eta Italiarekin. Haien artean hasi zen gatazka Serbia babesteko asmoz, baina gero Europa osora hedatu egin zen.
  • Errusiako Iraultza

    Errusiako Iraultza

    Nikolas II.a tsarraren erregimena ukatu zutenetik, boltxebikeek Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa osatu arteko tartea da. Iraultza bi epe nagusitan eman zen: lehenengoa non Antzinako Erregimena behin-behineko Gobernu batengatik aldatu zen eta bigarrena non Gobernua erditik kendu eta Sovnarkom izeneko gobernu komunistarengatik aldatu zuten.
  • Versalleseko Ituna

    Versalleseko Ituna

    Alemania eta Aliatuen artean Lehen Mundu Gerrari amaiera eman zion bake-hitzarmena izan zen, Versaillesko jauregian sinatua.
  • Alderdi naziaren sorrera

    Alderdi naziaren sorrera

    Alderdi naziaren ideologiak alemaniar arrazaren garbitasuna azpimarratzen zuen; halaber, etsaien eta bizitzarik merezi ez duen bizitza, hau da, juduak, ijitoak, eslaviarrak, fisikoki edo psikikoki gutxituak eta abarren kontra egiten zuen.
  • B.Mussoliniren Erromarako martxa

    B.Mussoliniren Erromarako martxa

    Benito Mussolinik antolatutako ibilaldiari deritzo. Mussolinik eta bere Italiako Alderdi Nazional Faxistak boterea lortu zuten Martxa honen ondorioz. Mussolinik "alkandora beltzak" zeritzen 25.000 faxistarekin egin zuen martxa. Trenez eraman zituzten eta Erromako kaleetan desfilea eta indarra erakutsi zuten.
  • Estatu Batuetako “Crack” ekonomikoa

    Estatu Batuetako “Crack” ekonomikoa

    Aberastasunaren banaketa txarrak eta burtsa-espekulazio izugarriak New Yorkeko burtsa hondoratu zuten.Ameriketako Estatu Batuetako balore-merkatuak izan duen beherakadarik handiena izan zen.
  • II Mundu Gerraren hasiera

    II Mundu Gerraren hasiera

    Alemaniak Polonia inbaditzeak, Frantziaren eta Erresuma Batuaren gerra deklarazioak ekarri zuen. 1939aren amaieratik 1941eko hasierara, kanpaina eta itun ezberdinen bidez, Alemaniak Europa kontinentalaren zatirik handiena konkistatu zuen, eta Italia eta Japoniarekin batera Ardatza eratu zuen.
  • II Mundu Gerraren amaiera

    II Mundu Gerraren amaiera

    Apirilean Alemania errenditu zen, Hitler hil eta bi egunetara. Hau eta gero, Japonia izan zen gerran jarraitzen zuen ardatzeko estatu bakarra eta Estatu Batuak hauen kontra jo zuten eta Japoniak galdu egin zuen.
  • Gerra Hotzaren hasiera

    Gerra Hotzaren hasiera

    Bigarren Mundu Gerraren ondoren Estatu Batuak eta Sobietar Batasunak bizitako tentsio garaiari deritzo. Bi modelo ekonomiko, sozial eta politikoren arteko gatazka izan zen. Estatu Batuek kapitalismoaren defentsa egiten zuten eta demokrazia eta askatasunaren ordezkari kontsideratzen ziren. Sobietar Batasunak, berriz, sozialismoa eta justizia soziala denfendatzen zuen, burgesiaren kontra eta gizartearen arazoak konpondu nahian.
  • Berlingo harresiaren erorketa

    Berlingo harresiaren erorketa

    144 kilometroko murru bat izan zen, Mendebaldeko Berlin Ekialdeko Berlindik eta Ekialdeko Alemaniako inguruko lurraldeetatik isolatu zuena. Herriaren presioari aurre egin ezinik, muga zabaltzeko beste aukerarik ez zuen izan Alemaniako Errepublika Demokratikoak.
  • Gerra Hotzaren amaiera

    Gerra Hotzaren amaiera

    Uste da, Sobietar Batasuneko barne krisia izan zela Gerra Hotzaren amaieraren arrazoi nagusia.Gainera sobietar ekonomia egiturazko krisi sakonean murgilduta zegoen. Hori dela eta, Sobietar Batasuna desagertu zen.