Historia

XX. mendeko ardatz kronologikoa

  • Period: to

    Aro Garaikidea

  • Frantziako Iraultza

    Frantziako Iraultza

    Frantzian aldaketa azkar eta sakonak ekarri zituen prozesu sozial eta politikoa izan zen.
  • Napoleon frantziarren enperadore

    Napoleon frantziarren enperadore

    frantziar militar eta gobernatzailea izan zen. Iraultzaren garaian sortu ziren ideia asko, frantses erakundeetan gorpuzten eta Frantziaren eragina Europako beste lurraldeetara zabaltzen saiatu zen aginpidean jardun zen bitartean.
  • Austerlitzeko bataila

    Austerlitzeko bataila

    1805eko abenduaren 2an Napoleon I.a enperadoreak zuzendutako armada frantsesari aurre egin zion Alexandro I.a Errusiako tsar eta Austriako Frantzisko I.a enperadorearen errusiar-austriar indar konbinatuen aurka Napoleonen Gerren testuinguruan.
  • Italiaren sorrera

    Italiaren sorrera

    mugimendu politiko eta soziala izan zen, Italiar penintsulako estatu ezberdinak estatu bakar batean finkatzea eragin zuena, Italiako Erresuma.
  • Alemaniako bateratzea

    Alemaniako bateratzea

    Alemaniaren bateratzea prozesu politiko bat izan zen, herrialde alemandunak egitura politiko eta administratibo bakarreko nazio-estatu batean batzea ekarri zuena.
  • Berlingo Konferentzia

    Berlingo Konferentzia

    1884–85 bitartean egindako nazioarteko batzarra izan zen, Afrikako europar kolonizazioa arautu zuena.
  • Lehen Mundu Gerraren hasiera

    Lehen Mundu Gerraren hasiera

    Europan piztu eta gehienbat bertan jazotako mundu gerra bat izan zen, 1914ko uztailaren 28an hasi eta 1918ko azaroaren 11ra arte iraun zuena. Bere garaian, "gerra guztiekin amaituko duen gerra" deitu zioten. Historiako gudarik handienetako bat izan zen, 70 milioi pertsona mobilizatu baitziren militar aritzeko, tartean 60 milioi europar. Estimazioen arabera, bederatzi milioi militar eta zazpi milioi zibil hil ziren gerraren ondorio zuzenez.
  • Errusiako Iraultza

    Errusiako Iraultza

    1917ko otsailean Nikolas II.a tsarraren erregimena uzkaili zutenetik urte bereko urrian boltxebikeek Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa osatu arteko tarteari ematen zaion izena da.
  • Versalleseko Ituna

    Versalleseko Ituna

    Alemania eta Aliatuen artean Lehen Mundu Gerrari amaiera eman zion bake-hitzarmena izan zen, 1919ko ekainaren 28an Versaillesko jauregian sinatua. Benetako buruz buruko borrokaren bukaera ekarri zuen su-etena Compiègnen 1918ko azaroaren 11n sinatu arren, Parisko Biltzarrean bildutakoek sei hilabete behar izan zituzten bake hitzarmena burutzeko, 1920ko urtarrilaren 10ean sartu baitzen indarrean.
  • Alderdi naziaren sorrera

    Alderdi naziaren sorrera

    Adolf Hitler, alderdiko burua, kantziler izendatu zuen Paul von Hindenburg estatuburuak 1933an. Hindenburgen heriotzaren ostean, Hitlerrek Hirugarren Reich izeneko erregimen totalitarioa ezarri zuen, zeinetan NSDAPk ia-ia mugarik gabeko boterea lortu zuen.
  • B.Mussoliniren Erromarako martxa (Marcha sobre Roma)

    B.Mussoliniren Erromarako martxa (Marcha sobre Roma)

    Benito Mussolinik, orduan Alderdi Nazional Faxistako buruzagiak, 1922ko urriaren 27tik 29ra Erromara antolatutako ibilaldia egin zuen, botere italiarrera eraman zuena. Martxak sistema parlamentarioaren amaiera eta erregimen faxistaren hasiera ekarri zituen, nahiz eta Benito Mussolini gobernuburu bihurtzeko modua paradoxikoki bat zetorren Statuto Albertinorekin
  • Estatu Batuetako “Crack” ekonomikoa

    Estatu Batuetako “Crack” ekonomikoa

    1929ko urriaren 24an akzio guztien prezioak amildu egin ziren eta inbertitzaileek ihes egin zuten. Burtsaren crackak depresio ekonomikoaren bezpera dira.burtsaren lehen krisi handia gertatu zen eta handik sortu zen crack terminoa: burtsan kotizatzen duten balore gehienak oso bizkor erortzen direnean sortzen den egoera. Kotizazioen beherakada bortitz hori, burtsaren saio bakarrean gertatu ohi dena, hasiera batean merkatuaren beraren doitze mekanismoa baino ez da.
  • II Mundu Gerraren hasiera

    II Mundu Gerraren hasiera

    1939 urtean mundu osoan hedatu zen gerra izan zen, Munduko herrialde gehienek, tartean potentzia handi guztiek, aurkako bi aliantza militar osatu zituzten: Aliatuak eta Ardatza. Gerra osoko egoera sortu zen, zuzenean 30 herrialdetako 100 milioi pertsonari eragin ziona. Parte-hartzaile handienek euren ekonomia, industria eta zientzia gaitasun osoa jarri zuten gerrako esfortzuaren alde, zibilen eta militarren baliabideen arteko muga lausotuz
  • Gerra Hotzaren hasiera

    Gerra Hotzaren hasiera

    Bigarren Mundu Gerraren ondoren Estatu Batuak eta Sobietar Batasunak buru zituzten bi herrialde taldek bizitako tentsio garaiari deritzo. Bi modelo ekonomiko, sozial eta politikoren arteko gatazka izan zen, baita Europak munduan galdu berri zuen nagusitasunarengatik ere.
  • Berlingo harresiaren erorketa

    Berlingo harresiaren erorketa

    ofizialki Babeserako Harresi Antifaxista, 144 kilometroko murru bat izan zen, Mendebaldeko Berlin Ekialdeko Berlindik eta Ekialdeko Alemaniako inguruko lurraldeetatik isolatu zuena.
  • Gerra Hotzaren amaiera

    Gerra Hotzaren amaiera

    Gerra Hotza 1991n amaitu zen; hala ere, haren ondoriozko gatazka batzuek diraute gaur egun oraindik ere, Korea haietako bat da. Ipar Korean erregimen komunista dago, sobietar estalinismoaren eta txinatar maoismoaren oinordekoa.