1 guerra mundial 1

XX. mendeko ardatz kronologikoa

  • Period: to

    Aro Garaikidea

    Aro Garaikidea aro berriena da historiografian bereizten diren lau aroen artean; hau da, gaur egunetik hurbilena da, eta gaur egungo garaia hartzen du barne.
  • Frantziako Iraultza

    Frantziako Iraultza
    Frantzian 1789an lehertu zen Iraultzak XIX. mendean zehar Europa eraldatuko zituzten aldaketa sozial eta politiko ugari eragin zituen, Antzinako erregimen sistema liberalaren truke ordezkatuz. Liberalismoa eta abertzaletasuna borroka politikoaren ideia nagusiak bihurtu ziren momentu hartatik.
  • Napoleon frantziarren enperadore

    Napoleon frantziarren enperadore
    Napoleon Iraultza hasi eta hamar urte geroago, Frantziako enperadore bihurtu zen. Bere anbizioak Europako zenbait herrialde konkistatzera eraman zuen. Baina asmo handiegia ere izan daiteke txarra, eta porrot egin zuen Errusia eta Espainia konkistatu zituenean. Waterlooko batailan, ingelesek eta haien aliatuek garaitu zuten, eta, azkenean, Afrikar Uharteko kartzela batean sartu zuten betiko, Atlantikoan, Santa Elena uhartean.
  • Austerlitzeko bataila

    Austerlitzeko bataila
    Enfrentamendu handi bat izan zen non Napoleonek borrokaldi frontala saihestu nahi zuen, gutxiagotasun numerikoan baitzegoen: etsaiak baino gizon eta kanoi gutxiago zituen. Hori dela eta, eraso labur batekin eta itxurazko erretiratze batekin ekin zion borrokari, eta eskuineko saihetsa nahita ahuldu zuen. Horrela, errusiarrak eta austriarrak bultzatu zituen leku horretan eraso egitera. .
  • Alemaniako bateratzea

    Alemaniako bateratzea
    Alemaniaren bateratzea XIX. mendearen bigarren erdian gertatu zen Erdialdeko Europan, eta 1871ko urtarrilaren 18an Alemaniar Inperioa sortu zen, ordura arte independenteak ziren zenbait estatu bilduz (Prusia, Baviera, Saxonia, etab.). ).
  • Berlingo Konferentzia

    Berlingo Konferentzia
    Berlingo Konferentzia 1884–85 bitartean egindako nazioarteko batzarra izan zen, Afrikako europar kolonizazioa arautu zuena. Alemaniako kantziler Otto von Bismarckek antolatu zuen, Europako potentziek zituzten gatazka kolonialistak konpontzearren, eta Berlinen egin zen, 1884ko azaroaren 16tik 1885eko otsailaren 26ra. Europako hamabi estatu nagusiak, Ameriketako Estatu Batu eta Otomandar Inperioa izan ziren parte-hartzaileak.
  • Lehen Mundu Gerraren hasiera

    Lehen Mundu Gerraren hasiera
    Europako estatuen arteko lehiek –ekonomiarekin eta lurraldearekin zuten zerikusia- eta Europan 1914 aurretik hedaturiko nazionalismo erradikalak gerrarako giroa sortu zuten. Gerraren txinparta, berriz, bosniar iraultzaile gazte batek piztu zuen Austria-Hungariako tronuaren oinordekoa 1914ko ekainean erail zuenean. Abuztuan, Lehen Mundu Gerra hasi zen.
  • Errusiako Iraultza

    Errusiako Iraultza
    1917ko urria Errusiako historia aldarazi zuen hilabetea izan zen eta XX. mendean zehar modu erabakigarrian munduko bilakaeran eragin zuena. «Mundua zirrarari zuten hamar egunek» erregetza absolutu batetatik erregimen komunista bateranzko bilakaera ia bat-batekoa suposatu zuten.
  • Versalleseko Ituna

    Versalleseko Ituna
    Versallesko Ituna Lehen Mundu Gerraren ondoren, Aliatuek (Frantzia, Britainiar Inperioa, Estatu Batuak, Italia eta Japonia) Alemaniarekin sinaturiko bake-ituna izan zen, non gerra galduta, Alemaniak onartu egiten zituen Aliatuek ezarritako baldintza gogorrak.
  • Alderdi naziaren sorrera

    Alderdi naziaren sorrera
    Nazi alderdia Alemaniako alderdi politiko bat izan zen, Adolf Hitlerrek 1921etik 1945era zuzendua, eta haren printzipio zibilek aria duten herrien nagusitasuna eta juduen eta besteen arduragabekeriak barne hartu zituzten Alemaniako arazoetarako.
  • B.Mussoliniren Erromarako martxa (Marcha sobre Roma)

    B.Mussoliniren Erromarako martxa (Marcha sobre Roma)
    Erromarako Martxa Benito Mussolinik antolatutako ibilaldiari deritzo. 1922an Mussolinik eta bere Italiako Alderdi Nazional Faxistak boterea lortu zuten Martxa honen ondorioz.
  • Estatu Batuetako “Crack” ekonomikoa

    Estatu Batuetako “Crack” ekonomikoa
    1929ko krisialdi finantzarioak egungoaren antz handia du, eta bada gaurkoa askoz larriagoa izango dela esaten duenik ere. 1929ko urriaren 24an akzio guztien prezioak amildu egin ziren eta inbertitzaileek ihes egin zuten. Burtsaren crackak depresio ekonomikoaren bezpera dira.
  • II Mundu Gerraren hasiera

    II Mundu Gerraren hasiera
    939ko irailaren 1ean, Alemaniak Polonia inbaditu zuen, eta inbasio horrek ekarri zuen Bigarren Mundu Gerraren hasiera. Alemaniarrek eraso mota berri bat erabili zuten Polonia inbaditzeko: Blitzkrieg edo "Tximista Gerra" deitu zioten, oso eraso azkarra egin zutelako, abiadura handiko tankeak eta hegazkinak erabiliz, etsaia ahalik eta azkarren amore ematera behartzeko.
  • II Mundu Gerraren amaiera

    II Mundu Gerraren amaiera
    Sobietar Batasunak gerra deklaratzen dio Japoniari eta Mantxuria inbaditzen du. Estatu Batuek bonba atomikoa jaurti dute Nagasakin. Japoniak, hasiera batean 1945eko abuztuaren 14an baldintzarik gabeko errendizioa adostu ondoren, formalki amore eman zuen eta Bigarren Mundu Gerra amaitu zen.
  • Italiaren sorrera

    Italiaren sorrera
    Italiaren bateratzea edo Risorgimento XIX. mendeko mugimendu politiko eta soziala izan zen, Italiar penintsulako estatu ezberdinak estatu bakar batean finkatzea eragin zuena, Italiako Erresuma.
  • Gerra Hotzaren hasiera

    Gerra Hotzaren hasiera
    Gerra Hotza 1945eko Bigarren Mundu Gerraren amaieraren eta 1991ko Sobietar Batasunaren erorketaren arteko garaia da, zeinak mundua mendebaldeko bloke kapitalistan banatu zuen, Estatu Batuek gidatua, eta ekialdeko komunista, SESB buru zuena.
  • Berlingo harresiaren erorketa

    Berlingo harresiaren erorketa
    1989ko azaroaren 9an, modu baketsuan eta odolik isuri edo suzko arma bat jaurti gabe, alemaniarrek Berlingo Harresia eraitsi zuten. Egitura horrek ia hiru hamarkadaz banatu zuen Alemaniako hiriburua.
  • Gerra Hotzaren amaiera

    Gerra Hotzaren amaiera
    Historialarien ustez, Gerra Hotza 1989an Berlingo Harresia erori eta 1991n Sobietar Batasuna desagertu zenean amaitu zen. Hala ere, mundua bi bloketan banatzeak ideologia oso ezberdinak dituzten gobernuen artean jarraitzen du gaur egun.