Xxmendea

XX. mendeko ardatz kronologikoa

By Maier06
  • Napoleon frantziarren enperadore

    Napoleon frantziarren enperadore
    frantziar militar eta gobernatzailea izan zen. Frantziako lehen kontsula izan zen 1802-1804 bitartean, eta enperadorea 1804tik 1814ra eta 1815eko martxotik ekainera. Iraultzaren garaian sortu ziren ideia asko, frantses erakundeetan gorpuzten eta Frantziaren eragina Europako beste lurraldeetara zabaltzen saiatu zen aginpidean jardun zen bitartean.
  • Period: to

    ARO GARAIKIDEA

  • Frantziako iraultza

    Frantziako iraultza
    1789tik 1799ra bitartean Frantzian aldaketa azkar eta sakonak ekarri zituen prozesu sozial eta politikoa izan zen. 1789tik aurrera Frantzian eta bere kolonietan izandako asaldura sozial eta politiko sakona izan zen. Iraultzak monarkia garaitu zuen, errepublika bat ezarri zuen, asaldura politikoko aldi bortitzak katalizatu zituen eta, azkenik, Napoleonen agindupeko diktadura bati ekin zion, bere printzipioetako asko Mendebaldeko Europan eta harantzago konkistatu zituen eremuetara eraman zituena.
  • Austerlitzeko bataila

    Austerlitzeko bataila
    Austerlitzekoa Napoleonen garaipenik nagusienetariko bat izan zen, Frantziako Lehen Inperioak bederatzi urteko borroka baten ondoren Hirugarren Koalizioa erabat menderatu baitzuen. Gudu-zelaia Austerlitzetik gertu, egungo Slavkov u Brnan, Brnotik hamar kilometrotara zegoen, Moravian, orduan Austriar Inperioan eta egun Txekiar Errepublikan dagoena. Austerlitzek Hirugarren Koalizioaren gerra amaitu zuen eta aste batzuk aurrerago Presburgeko Bakea sinatu zuten.
  • Alemaniako bateratzea

    Alemaniako bateratzea
    1871ko Alemaniaren bateratzea prozesu politiko bat izan zen, herrialde alemandunak egitura politiko eta administratibo bakarreko nazio-estatu batean batzea ekarri zuena. Prozesua XIX. mendean zehar garatu zen, eta 1871ko urtarrilaren 18an amaitu, Frantzia-Prusia Gerraren ondoren, alemaniar estatuetako agintariek, Versaillesko jauregian bildurik, Gilen Prusiakoa Alemaniako enperadore izendatu zutenean.
  • Berlingo Konferentzia

    Berlingo Konferentzia
    1884–85 bitartean egindako nazioarteko batzarra izan zen, Afrikako europar kolonizazioa arautu zuena. Alemaniako kantziler Otto von Bismarckek antolatu zuen, Europako potentziek zituzten gatazka kolonialistak konpontzearren, eta Berlinen egin zen. Europako hamabi estatu nagusiak (Alemania, Austria-Hungaria, Belgika, Danimarka Espainia Frantzia Erresuma Batua Italia Herbehereak, Portugal, Errusia eta Suedia-Norvegia), Ameriketako Estatu Batuak eta Otomandar Inperioa izan ziren parte-hartzaileak.
  • Lehen Mundu Gerraren hasiera

    Lehen Mundu Gerraren hasiera
    Europan piztu eta gehienbat bertan jazotako mundu gerra bat izan zen, 1914ko uztailaren 28an hasi eta 1918ko azaroaren 11ra arte iraun zuena. Bere garaian, "gerra guztiekin amaituko duen gerra" deitu zioten. Historiako gudarik handienetako bat izan zen, 70 milioi pertsona mobilizatu baitziren militar aritzeko, tartean 60 milioi europar. Estimazioen arabera, bederatzi milioi militar eta zazpi milioi zibil hil ziren gerraren ondorio zuzenez.
  • Errusiako Iraultza

    Errusiako Iraultza
    Nikolas II.a tsarraren erregimena uzkaili zutenetik urte bereko urrian boltxebikeek Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa osatu arteko tarteari ematen zaion izena da. Iraultza bi epe nagusitan eman zen: lehenengoa Otsaileko Iraultza gisa deitzen dena, non Antzinako Erregimena behin-behineko Gobernu batengatik aldatu zen; bigarrengoan, Urriko Iraultza, behi-behineko Gobernua erditik kendu eta Sovnarkom izeneko gobernu komunistarengatik aldatu zuten.
  • Versalleseko Ituna

    Versalleseko Ituna
    Versaillesko Ituna Alemania eta Aliatuen artean Lehen Mundu Gerrari amaiera eman zion bake-hitzarmena izan zen, 1919ko ekainaren 28an Versaillesko jauregian sinatua. Benetako buruz buruko borrokaren bukaera ekarri zuen su-etena Compiègnen 1918ko azaroaren 11n sinatu arren, Parisko Biltzarrean bildutakoek sei hilabete behar izan zituzten bake hitzarmena burutzeko, 1920ko urtarrilaren 10ean sartu baitzen indarrean
  • Alderdi naziaren sorrera

    Alderdi naziaren sorrera
    Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista (alemanez: Nationalsozialistische Deutsche Arbeiterpartei), NSDAP edo Alderdi Nazia, 1920 eta 1945 bitartean Alemaniako alderdi politikoa izan zen.
    Adolf Hitler, alderdiko burua, kantziler izendatu zuen Paul von Hindenburg estatuburuak 1933an. Hindenburgen heriotzaren ostean, Hitlerrek Hirugarren Reich izeneko erregimen totalitarioa ezarri zuen, zeinetan NSDAPk ia-ia mugarik gabeko boterea lortu zuen.
  • B.Mussoliniren Erromarako martxa (Marcha sobre Roma)

    B.Mussoliniren Erromarako martxa (Marcha sobre Roma)
    Benito Mussolinik antolatutako ibilaldiari deritzo. 1922an Mussolinik eta bere Italiako Alderdi Nazional Faxistak boterea lortu zuten Martxa honen ondorioz. Viktor Emanuel III.a Italiako erregeak Mussoliniri gobernua eratzeko eskatu baino lehen, faxistek Erroma hartzeko mehatxua egin zuten. Mussolinik "alkandora beltzak" zeritzen 25.000 faxistarekin egin zuen martxa.
  • Estatu Batuetako “Crack” ekonomikoa

    Estatu Batuetako “Crack” ekonomikoa
    Aberastasunaren banaketa txarrak eta burtsa-espekulazio izugarriak New Yorkeko burtsa hondoratu zuten.
    1929ko kraxa Ameriketako Estatu Batuetako balore-merkatuak izan duen beherakadarik handiena izan zen, kraxaren ondorioek eta iraupen luzeak 1929ko krisia ekarri zuten, Depresio Handia bezala ezagutzen den krisialdia.
    Depresio Handia, XX. mendearen hasierako garai bat izan zen, non mundu osoa krisi ekonomiko eta sozial sakonean egon baitzen, hamarkada batez, gutxi gorabehera.
  • II Mundu Gerraren hasiera

    II Mundu Gerraren hasiera
    Bigarren Mundu Gerra 1939-1945 urteen artean mundu osoan hedatu zen gerra izan zen.[1] Munduko herrialde gehienek, tartean potentzia handi guztiek, aurkako bi aliantza militar osatu zituzten: Aliatuak eta Ardatza. Gerra osoko egoera sortu zen, zuzenean 30 herrialdetako 100 milioi pertsonari eragin ziona. Parte-hartzaile handienek euren ekonomia, industria eta zientzia gaitasun osoa jarri zuten gerrako esfortzuaren alde, zibilen eta militarren baliabideen arteko muga lausotuz.
  • II Mundu Gerraren amaiera

    II Mundu Gerraren amaiera
    politikoa eta soziala guztiz eraldatu zuen. Nazio Batuen Erakundea sortu zen nazioarteko kooperazioa bultzatzeko eta etorkizunean gatazka berriak egotea ekiditeko; Txinak, Frantziak, Sobietar Batasunak, Erresuma Batuak eta Ameriketako Estatu Batuek Nazio Batuen Segurtasun Kontseilua osatu zuten, kide egonkor gisa. SESB eta AEB bilakatu ziren superpotentzia etsai berriak, mende erdi iraun zuen Gerra Hotza piztuz. Europaren suntsiketa erraldoiaren aurrean, euren boterearen gainbehera etorri zen
  • Italiaren sorrera

    Italiaren sorrera
    XIX. mendeko mugimendu politiko eta soziala izan zen, Italiar penintsulako estatu ezberdinak estatu bakar batean finkatzea eragin zuena, Italiako Erresuma. 1820 eta 1830eko hamarkadetako Vienako Kongresuaren aurkako matxinadek inspiratua, bateratze prozesua 1848ko iraultzengatik azkartu zen, eta 1871n amaitu zen, Erroma ofizialki Italiako Erresumaren hiriburu izendatua izan zenean
  • Gerra Hotzaren hasiera

    Gerra Hotzaren hasiera
    Gerra Hotza Bigarren Mundu Gerraren ondoren Estatu Batuak eta Sobietar Batasunak buru zituzten bi herrialde taldek bizitako tentsio garaiari deritzo. Bi modelo ekonomiko, sozial eta politikoren arteko gatazka izan zen, baita Europak munduan galdu berri zuen nagusitasunarengatik ere. Aliatuen arteko tentsioa gerra bukatu aurretik hasia zen eta 1991. urtean Sobietar Batasuna erori arte iraun zuen.Bigarren Mundu Gerran lagun izan baziren ere, AEBak eta SESB ez ziren bata besteaz fido.
  • Berlingo harresiaren erorketa

    Berlingo harresiaren erorketa
    144 kilometroko murru bat izan zen, Mendebaldeko Berlin Ekialdeko Berlindik eta Ekialdeko Alemaniako inguruko lurraldeetatik isolatu zuena. Jende ugari hil zen mendebaldeko alderdira igaro nahian, mugan zeuden zaintzaileek ezarri zuten zaindaritza gogorrari burla egiteko saiakeren ondorio. Biktimen kopuru zehatza ez da ezagutzen, baina Berlingo fiskalak hildako kopuru osoa, minen eztandan hildako 33 pertsonak kontuan hartuta, 270 pertsonakoa dela dio.Gero125 hildako izan zirela baieztatu zuten.
  • Gerra Hotzaren Amaiera

    Gerra Hotzaren Amaiera
    Bi potentzia nagusiak ez ziren inoiz gerra batean aurrez aurre elkarren aurka borrokatu, zenbait alditan gertu egon ziren arren, eta guda nuklearrarekiko beldurra handia izan zen arren. Hala ere, Estatu Batuek eta Sobietar Batasunak euren aliatuak erabili zituzten, borroka militarra aurrera eramateko.
    haren ondoriozko gatazka batzuek diraute gaur egun oraindik ere,Korea haietako bat da. Ipar Korean erregimen komunista dago, sobietar estalinismoaren eta txinatar maoismoaren oinordekoa.