-
Frantziar militar eta gobernatzailea izan zen. Frantziako lehen kontsula izan zen 1802-1804 bitartean, eta enperadorea 1804tik 1814ra eta 1815eko martxotik ekainera. Iraultzaren garaian sortu ziren ideia asko, frantses erakundeetan gorpuzten eta Frantziaren eragina Europako beste lurraldeetara zabaltzen saiatu zen aginpidean jardun zen bitartean. -
Frantzian aldaketa azkar eta sakonak ekarri zituen prozesu sozial eta politikoa izan zen. 1789tik aurrera Frantzian eta bere kolonietan izandako asaldura sozial eta politiko sakona izan zen. Iraultzak monarkia garaitu zuen, errepublika bat ezarri zuen, asaldura politikoko aldi bortitzak katalizatu zituen eta, azkenik, Napoleonen agindupeko diktadura bati ekin zion
-
-
Austerlitzeko Gudua 1805. urteko abenduaren 2an frantziarren eta austro-errusiarren artean Austerlitzen- egungo Slavkov u Brnan- izandako gudua izan zen. Hiru Enperadoreen Gudua ere deitu zitzaion. Napoleonek Austria eta Errusiako enperadoreak garaitu zituen. -
871ko Alemaniaren bateratzea prozesu politiko bat izan zen, herrialde alemandunak egitura politiko eta administratibo bakarreko nazio-estatu batean batzea ekarri zuena. Prozesua XIX. mendean zehar garatu zen, eta 1871ko urtarrilaren 18an amaitu, Frantzia-Prusia Gerraren ondoren, alemaniar estatuetako agintariek, Versaillesko jauregian bildurik, Gilen Prusiakoa Alemaniako enperadore izendatu zutenean.
-
Italiaren bateratzea (italieraz: Unità d'Italia) edo Risorgimento XIX. mendeko mugimendu politiko eta soziala izan zen, Italiar penintsulako estatu ezberdinak estatu bakar batean finkatzea eragin zuena, Italiako Erresuma. 1820 eta 1830eko hamarkadetako Vienako Kongresuaren aurkako matxinadek inspiratua, bateratze prozesua 1848ko iraultzengatik azkartu zen, eta 1871n amaitu zen, Erroma ofizialki Italiako Erresumaren hiriburu izendatua izan zenean. -
Berlingo Konferentzia (alemanez: Kongokonferenz) 1884–85 bitartean egindako nazioarteko batzarra izan zen, Afrikako europar kolonizazioa arautu zuena. Alemaniako kantziler Otto von Bismarckek antolatu zuen, Europako potentziek zituzten gatazka kolonialistak konpontzearren, eta Berlinen egin zen, 1884ko azaroaren 16tik 1885eko otsailaren 26ra. Europako hamabi estatu nagusiak. -
Lehen Mundu Gerra, Gerra Handia[oh edo Guda Nagusia Europan piztu eta gehienbat bertan jazotako mundu gerra bat izan zen, 1914ko uztailaren 28an hasi eta 1918ko azaroaren 11ra arte iraun zuena. Bere garaian, "gerra guztiekin amaituko duen gerra" deitu zioten. Historiako gudarik handienetako bat izan zen, 70 milioi pertsona mobilizatu baitziren militar aritzeko, tartean 60 milioi europar. Estimazioen arabera, bederatzi milioi militar eta zazpi milioi zibil hil ziren gerraren ondorio zuzenez.
-
Iraultza bi epe nagusitan eman zen: lehenengoa Otsaileko Iraultza gisa deitzen dena, non Antzinako Erregimena behin-behineko Gobernu batengatik aldatu zen; bigarrengoan, Urriko Iraultza, behi-behineko Gobernua erditik kendu eta Sovnarkom izeneko gobernu komunistarengatik aldatu zuten.
-
Benetako buruz buruko borrokaren bukaera ekarri zuen su-etena Compiègnen 1918ko azaroaren 11n sinatu arren, Parisko Biltzarrean bildutakoek sei hilabete behar izan zituzten bake hitzarmena burutzeko, 1920ko urtarrilaren 10ean sartu baitzen indarrean.
-
Viktor Emanuel III.a Italiako erregeak Mussoliniri gobernua eratzeko eskatu baino lehen, faxistek Erroma hartzeko mehatxua egin zuten. Mussolinik "alkandora beltzak" zeritzen 25.000 faxistarekin egin zuen martxa. Trenez eraman zituzten eta Erromako kaleetan desfilea eta indarra erakutsi zuten. Ondorioz, erregeak, gobernua eratzeko eskatu zion Benito Mussoliniri.
-
burtsaren lehen krisi handia gertatu zen eta handik sortu zen crack terminoa: burtsan kotizatzen duten balore gehienak oso bizkor erortzen direnean sortzen den egoera. Kotizazioen beherakada bortitz hori, burtsaren saio bakarrean gertatu ohi dena, hasiera batean merkatuaren beraren doitze mekanismoa baino ez da. Cracka burtsaren euforia aldiaren amaiera da, eta atzeraldi ekonomikoaren bezpera izan daiteke
-
Alderdi naziaren ideologiak alemaniar arrazaren garbitasuna azpimarratzen zuen; halaber, etsaien edo Lebensunwertes Leben (bizitzarik merezi ez duen bizitza, hau da, juduak, ijitoak, eslaviarrak, fisikoki edo psikikoki gutxituak eta abar) deiturikoen kontra egiten zuen. Ideia horiek 11 miloi pertsona hil zituzten Holokaustoan. Gainera, Lebensraum (Bizitzeko tokia) kontzeptu naziak eta Alemania Handia bilatzeak Bigarren Mundu Gerra ekarri zuten berekin.