-
Aro Garaikidea edo Gaur Egungo Aroa Historia banatzen den zatietako laugarrena da, Aro Modernoaren ondorengoa, Frantziako Iraultzan hasi eta gaur egun arte hedatzen dena. Aro Garaikidean aldaketa nabarmenak eta sakonak gertatu ziren aurreko aro historikoen aldean.
-
Antzinako Erregimenaren amaiera eta liberalismoaren garaiaren hasiera eragin zuen.
-
Napoleon Bonaparte edo Napoleon I.a frantziar militar eta gobernatzailea izan zen. Frantziako lehen kontsula izan zen 1802-1804 bitartean, eta enperadorea 1804tik 1814ra eta 1815eko martxotik ekainera. -
Austerlitzeko Gudua 1805. urteko abenduaren 2an frantziarren eta austro-errusiarren artean Austerlitzen- egungo Slavkov u Brnan- izandako gudua izan zen. Hiru Enperadoreen Gudua ere deitu zitzaion. Napoleonek Austria eta Errusiako enperadoreak garaitu zituen. -
1871ko Alemaniaren bateratzea prozesu politiko bat izan zen, herrialde alemandunak egitura politiko eta administratibo bakarreko nazio-estatu batean batzea ekarri zuena. -
Berlingo Konferentzia 1884–85 bitartean egindako nazioarteko batzarra izan zen, Afrikako europar kolonizazioa arautu zuena. Alemaniako kantziler Otto von Bismarckek antolatu zuen, Europako potentziek zituzten gatazka kolonialistak konpontzearren. -
Lehen Mundu Gerra, Gerra Handia edo Guda Nagusia Europan piztu eta gehienbat bertan jazotako mundu gerra bat izan zen, 1914ko uztailaren 28an hasi eta 1918ko azaroaren 11ra arte iraun zuena. Bere garaian, "gerra guztiekin amaituko duen gerra" deitu zioten -
Nikolas II.a tsarraren erregimena uzkaili zutenetik urte bereko urrian boltxebikeek Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa osatu arteko tarteari ematen zaion izena da. Iraultza bi epe nagusitan eman zen: Otsaileko Iraultza gisa deitzen dena eta Urriko Iraultza. -
Versaillesko Ituna Alemania eta Aliatuen artean Lehen Mundu Gerrari amaiera eman zion bake-hitzarmena izan zen. -
1920 eta 1945 bitartean Alemaniako alderdi politikoa izan zen.
Adolf Hitler, alderdiko burua, kantziler izendatu zuen Paul von Hindenburg estatuburuak 1933an. Hindenburgen heriotzaren ostean, Hitlerrek Hirugarren Reich izeneko erregimen totalitarioa ezarri zuen, zeinetan NSDAPk ia-ia mugarik gabeko boterea lortu zuen -
Benito Mussolinik antolatutako Erromara egindako martxa izan zen, orduan Alderdi Nazional Faxistakoa. -
AEBetako burtsaren historian izandako istripurik hondamendiena izan zen, mundu mailako irismena eta ondorioen iraupen luzea kontuan hartuta. Depresio Handia bezala ere ezaguna da
-
Alemaniak Poloniari eraso egiteanhasi zen. Hitlerren asmoak Danzig hiri askea menderatzea eta hiri hau Alemaniarekin lotzeko korridorea lortzea izan ziren.
-
Japoniako eta aliatuen ordezkariek Japoniaren baldintzarik gabeko errendizioa sinatu zuten
-
Italiaren bateratzea edo Risorgimento XIX. mendeko mugimendu politiko eta soziala izan zen, Italiar penintsulako estatu ezberdinak estatu bakar batean finkatzea eragin zuena -
Bigarren Mundu Gerraren ondoren Estatu Batuak eta Sobietar Batasunak buru zituzten bi herrialde taldek bizitako tentsio garaiari deritzo. Bi modelo ekonomiko, sozial eta politikoren arteko gatazka izan zen, baita Europak munduan galdu berri zuen nagusitasunarengatik ere
-
Berlingo harresia, ofizialki Babeserako Harresi Antifaxista, 144 kilometroko murru bat izan zen, Mendebaldeko Berlin Ekialdeko Berlindik eta Ekialdeko Alemaniako inguruko lurraldeetatik isolatu zuena. 1961etik 1989ra arte iraun zuen.
-
1989an Berlingo harresia erori eta gero Sobietar Batasunaren desagerpenarekin amaitu zen 1991n.