6daa6a5ebe5bfc69597702ea3ac11c22

XX. mendeko ardatz kronologikoa

  • Period: to

    Aro Garaikidea

  • Frantziako Iraultza

    Frantziako Iraultza

    Antzinako Erregimenaren amaiera eta liberalismoaren garaiaren hasiera eragin zuen.
  • Napoleon frantziarren enperadore

    Napoleon frantziarren enperadore

    Napoleon Italiako Errepublika monarkia bihurtu zuen. Orduko Frantzia barneko oposizio guztia bere alde jarria zuenez, han eta hemen gerran eman zuen handik aurrerako denbora gehiena, Europa konkistatu nahiz.
  • Austerlitzeko bataila

    Austerlitzeko bataila

    Austerlitzeko Gudua frantziarren eta austro-errusiarren arteko gudua izan zen. Hiru Enperadoreen Gudua ere deitu zitzaion. Napoleonek Austria eta Errusiako enperadoreak garaitu zituen.
  • Italiaren sorrera

    Italiaren sorrera

    Cavourko kondeak, Piamonte-Sardiniako Erresumako ministroak, Napoleon frantses enperadoreari lurraldeetan interesatzea lortu zuen, eta penintsularen bateratzea austriarrak iparraldetik kanporatu eta italiar konfederazioa sortzean zetzan.
  • Alemaniako bateratzea

    Alemaniako bateratzea

    Alemaniar Inperioa 1871ko urtarrilaren 18an sortu zen, Prusiak Franko-Prusiako Gerrako garaipenaren ostean eta Prusiaren inguruan Alemaniako estatu desberdinak bateratzea ekarri zuen, Austria kenduta, Otto von Bismarck kantzilerraren gidaritzapean.
  • Berlingo Konferentzia

    Berlingo Konferentzia

    1884–85 bitartean egindako nazioarteko batzarra izan zen, Afrikako europar kolonizazioa arautu zuena. Alemaniako kantziler Otto von Bismarckek antolatu zuen, Europako potentziek zituzten gatazka kolonialistak konpontzearren.
  • Lehen Mundu Gerraren hasiera

    Lehen Mundu Gerraren hasiera

    Gerra Austria-Hungariako Inperioak Serbiari gerra deklarazioarekin hasi zen, Franz Ferdinand artxidukea eta bere emaztea hil zituztenean.
    Nazioarteko bi aliantza talka egin zuten:
    Aliantza Hirukoitza (Alemania, Austria-Hungaria eta Italia) eta Entente Hirukoitza (Erresuma Batua, Frantzia eta Errusia)
  • Errusiako Iraultza

    Errusiako Iraultza

    Errusiako Iraultza Nikolas II.a tsarraren erregimena uzkaili zutenetik boltxebikeek Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa osatu arteko tarteari ematen zaion izena da. Iraultza bi epe nagusitan eman zen: lehenengoa Otsaileko Iraultza gisa deitzen dena, non Antzinako Erregimena behin-behineko Gobernu batengatik aldatu zen; bigarrengoan, Urriko Iraultza, behi-behineko Gobernua erditik kendu eta Sovnarkom izeneko gobernu komunistarengatik aldatu zuten.
  • Versalleseko Ituna

    Versalleseko Ituna

    Versaillesko Ituna Alemania eta Aliatuen artean Lehen Mundu Gerrari amaiera eman zion bake-hitzarmena izan zen, 1919ko ekainaren 28an Versaillesko jauregian sinatua.
  • Alderdi naziaren sorrera

    Alderdi naziaren sorrera

    Alemaniako Alderdi Nazia, 1920 eta 1945 bitartean Alemaniako alderdi politikoa izan zen.
    Adolf Hitler, alderdiko burua izan zen. Hindenburgen heriotzaren ostean, Hitlerrek Hirugarren Reich izeneko erregimen totalitarioa ezarri zuen. Ia mugarik gabeko boterea lortu zuen.
    Alderdi naziaren ideologiak alemaniar arrazaren garbitasuna azpimarratzen zuen.
  • B.Mussoliniren Erromarako martxa

    B.Mussoliniren Erromarako martxa

    Erromarako Martxa Benito Mussolinik antolatutako ibilaldiari deritzo. 1922an Mussolinik eta bere Italiako Alderdi Nazional Faxistak boterea lortu zuten Martxa honen ondorioz.Viktor Emanuel III.a Italiako erregeak Mussoliniri gobernua eratzeko eskatu baino lehen, faxistek Erroma hartzeko mehatxua egin zuten. Mussolinik "alkandora beltzak" zeritzen 25.000 faxistarekin egin zuen martxa, trenaz. Ondorioz, erregeak, gobernua eratzeko eskatu zion Benito Mussoliniri.
  • Estatu Batuetako “Crack” ekonomikoa

    Estatu Batuetako “Crack” ekonomikoa

    Aberastasunaren banaketa txarrak eta burtsa-espekulazio izugarriak New Yorkeko burtsa hondoratu zuten.
    1929ko kraxa Ameriketako Estatu Batuetako balore-merkatuak izan duen beherakadarik handiena izan zen, kraxaren ondorioek eta iraupen luzeak 1929ko krisia ekarri zuten, Depresio Handia bezala ezagututa.
  • II Mundu Gerraren hasiera

    II Mundu Gerraren hasiera

    Bigarren Mundu Gerra 1939-1945 urteen artean mundu osoan hedatu zen gerra izan zen. Munduko herrialde gehienek, tartean potentzia handi guztiek, aurkako bi aliantza militar osatu zituzten: Aliatuak eta Ardatza. Gerra osoko egoera sortu zen, zuzenean 30 herrialdetako 100 milioi pertsonari eragin ziona. Parte-hartzaile handienek euren ekonomia, industria eta zientzia gaitasun osoa jarri zuten gerrako esfortzuaren alde.
  • II Mundu Gerraren amaiera

    II Mundu Gerraren amaiera

    Gerra Europan Mendebaldeko aliatuek eta Sobietar Batasunak Alemania inbaditu zutenean amaitu zen, Sobietar tropek Berlingo guduan garaitu, Adolf Hitlerrek bere buruaz beste egin eta 1945eko maiatzaren 8an Alemaniaren errendizioa sinatu zuenean.
    Aliatuek 1945eko uztailaren 26an Potsdameko Adierazpena sinatu zuten, baina Japoniak ez zituen errenditze-terminoak onartu.
  • Gerra Hotzaren hasiera

    Gerra Hotzaren hasiera

    Gerra Hotza Bigarren Mundu Gerraren ondoren Estatu Batuak eta Sobietar Batasunak buru zituzten bi herrialde taldek bizitako tentsio garaiari deritzo. Bi modelo ekonomiko, sozial eta politikoren arteko gatazka izan zen, baita Europako munduan galdu berri zuen nagusitasunarengatik ere.
  • Berlingo harresiaren erorketa

    Berlingo harresiaren erorketa

    Harresiaren erorketa Austria eta Hungaria arteko mugak ireki izanak eragin zuen, gero eta alemaniar gehiago joan baitziren Hungariara Alemaniako Errepublika Federaleko enbaxada ezberdinetan asiloa eskatzeko.
  • Gerra Hotzaren amaiera

    Gerra Hotzaren amaiera

    Gerra Hotza 1989an Berlingo harresia erori zenean eta 1991n Sobietar Batasunaren desagerpenarekin amaitu zen. Hala ere, mundua bi bloketan banatuta jarraitzen du gaur egun oso ideologia desberdinak dituzten gobernuen artean.