-
Frantziako Iraultza Frantzian aldaketa azkar eta sakonak ekarri zituen prozesu sozial eta politikoa izan zen.Antzinako Erregimenaren amaiera eta liberalismoaren garaiaren hasiera eragin zuen.
-
-
Napoleon Bonaparte frantziar militar eta gobernatzailea izan zen.
Frantziako lehen kontsula izan zen eta enperadorea ere. -
Austerlitzeko Gudua frantziarren eta austro-errusiarren artean Austerlitzen izandako gudua izan zen.
-
1871ko Alemaniaren bateratzea prozesu politiko bat izan zen, herrialde alemandunak egitura politiko eta administratibo bakarreko nazio-estatu batean batzea ekarri zuena.
-
Italiaren bateratzea edo Risorgimento XIX. mendeko mugimendu politiko eta soziala izan zen, Italiar penintsulako estatu ezberdinak estatu bakar batean finkatzea eragin zuena, Italiako Erresuma.
-
Berlingo Konferentzia 1884–85 bitartean egindako nazioarteko batzarra izan zen, Afrikako europar kolonizazioa arautu zuena. Alemaniako kantziler Otto von Bismarckek antolatu zuen, Europako potentziek zituzten gatazka kolonialistak konpontzearren, eta Berlinen egin zen, 1884ko azaroaren 16tik 1885eko otsailaren 26ra.
-
Lehen Mundu Gerra, Gerra Handia edo Guda Nagusia Europan piztu eta gehienbat bertan jazotako mundu gerra bat izan zen, 1914ko uztailaren 28an hasi eta 1918ko azaroaren 11ra arte iraun zuena. Bere garaian, "gerra guztiekin amaituko duen gerra" deitu zioten.
-
Errusiako Iraultza 1917ko otsailean Nikolas II.a tsarraren erregimena uzkaili zutenetik urte bereko urrian boltxebikeek Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa osatu arteko tarteari ematen zaion izena da.
-
Versaillesko Ituna Alemania eta Aliatuen artean Lehen Mundu Gerrari amaiera eman zion bake-hitzarmena izan zen, 1919ko ekainaren 28an Versaillesko jauregian sinatua.
-
Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista , NSDAP edo Alderdi Nazia, 1920 eta 1945 bitartean Alemaniako alderdi politikoa izan zen.
-
Erromara joateko martxa bat izan zen, Benito Mussolinik, garai hartan Alderdi Nazional Faxistako buruzagia zenak, antolatu zuena 1922ko urriaren 27tik 29ra, eta italiar boterera eraman zuena.
-
Aberastasunaren banaketa txarrak eta burtsa-espekulazio izugarriak New Yorkeko burtsa hondoratu zuten.
1929ko kraxa Ameriketako Estatu Batuetako balore-merkatuak izan duen beherakadarik handiena izan zen, kraxaren ondorioek eta iraupen luzeak 1929ko krisia ekarri zuten, Depresio Handia bezala ezagutzen den krisialdia. -
Bigarren Mundu Gerra 1939-1945 urteen artean mundu osoan hedatu zen gerra izan zen. Munduko herrialde gehienek, tartean potentzia handi guztiek, aurkako bi aliantza militar osatu zituzten: Aliatuak eta Ardatza. Gerra osoko egoera sortu zen, zuzenean 30 herrialdetako 100 milioi pertsonari eragin ziona.
-
Bigarren Mundu Gerra 1939-1945 urteen artean mundu osoan hedatu zen gerra izan zen. Munduko herrialde gehienek, tartean potentzia handi guztiek, aurkako bi aliantza militar osatu zituzten: Aliatuak eta Ardatza.
-
Gerra Hotza Bigarren Mundu Gerraren ondoren Estatu Batuak eta Sobietar Batasunak buru zituzten bi herrialde taldek bizitako tentsio garaiari deritzo. Bi modelo ekonomiko, sozial eta politikoren arteko gatazka izan zen.
-
Berlingo harresia , ofizialki Babeserako Harresi Antifaxista 144 kilometroko murru bat izan zen, Mendebaldeko Berlin Ekialdeko Berlindik eta Ekialdeko Alemaniako inguruko lurraldeetatik isolatu zuena. 1961etik 1989ra arte iraun zuen.
-
Bi modelo ekonomiko, sozial eta politikoren arteko gatazka izan zen, baita Europak munduan galdu berri zuen nagusitasunarengatik ere. Aliatuen arteko tentsioa gerra bukatu aurretik hasia zen eta 1991. urtean Sobietar Batasuna erori arte iraun zuen.